Kultura Eskola katalogorako musika proposamenak aurkezteko deialdia
Partekatu
Musika Bulegoak musika alorreko proposamenak jasotzeko deialdia egiten du, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Eskola programaren katalogoan sartzeko.
Proposamenak aurkezteko eredua
Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie.
Ikastetxeek egokienak iruditzen zaizkien jarduerak aukeratu eta eskatu ahal izango dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen eta katalogoarekin batera ezagutaraziko den erregelamenduaren baldintzapean.
Katalogorako hautatuak izateak ez du bermatzen jarduerak gauzatuko direnik, ikastetxeen interesaren araberakoa izango baita.
Eskaerak aurkezteko modua, lekua eta epea:
Proposamenak, pertsona edo erakunde interesdunei emango zaien eskabide-ereduaren arabera, 2020ko irailaren 15a arte bidali ahal izango dira helbide elektroniko honetara.
info@test.nuco.es
Interesatuek, edozein argibide behar izanez gero, helbide honetara jo dezakete: Musika Bulegora, info@test.nuco.es helbidearen bidez edo 688 774720 telefono zenbakira deituz; edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren K-Bulegora, 943 113343 telefonora deituz.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
LIVEMX europako musika-sektoreari laguntzeko proiektu berria
Inova+, Live DMA eta European Music Exporters Exchange-ek (EMEE) LIVEMX proiektu europar berria abian jarri dute. LIVEMXek, Europar Batasunak kofinantzatuta, musika-sektore askotarikoagoa eta…
Villasound Bilbao Musika Bulegoa Saria 2023: Marban
Villasoundbilbaok jakitera eman ditu Villasoundbilbaoko prestakuntza faseko irabazleak. Hainbat sari banatu dira, hala nola, VSB mentoring fasean parte hartzea. Fase horretan, aukeratuek prestakuntza…
Bizkaiko zerga-pizgarriak aplikatzeko irizpideak argitaratu dira
Bizkaiko Ogasun Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 26ko 3/2023 Instrukzioa argitaratu du. Horren bidez, joan den abenduaren 5ean Sozietateen gaineko Zergari dagokionez abian jarri zen kultura…
2022ko Musikaren Urtekaria
Zazpigarren urtez, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Pasa den 2022. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du…