LIVEMX europako musika-sektoreari laguntzeko proiektu berria
Partekatu
Inova+, Live DMA eta European Music Exporters Exchange-ek (EMEE) LIVEMX proiektu europar berria abian jarri dute.
LIVEMXek, Europar Batasunak kofinantzatuta, musika-sektore askotarikoagoa eta iraunkorragoa sustatu nahi du Europan. Proiektuaren zati nagusi bat finantzaketa-plan bat da, Europako musika-ekosistemaren barruan premia oso espezifikoei aurre egiteko diseinatua. Proiektuan zehar, hiru deialdik musikako profesionalak bultzatuko dituzte lidergo-papera hartzera, sektorearen berehalako erronkei erantzuteko. COVID-19aren pandemiaren ondoren, musikarien mugaz gaindiko mugikortasuna eta industriaren iraunkortasuna bezalako erronkek alderdi interesdun guztiak inplikatuko dituen ikuspegi bat eskatzen dute. Finantzaketa-planak 4 milioi euroko finantzaketa aurreikusten du, eta musikaren sektoreko 90 onuraduni lagunduko die, hiru gai espezifikotan oinarritutako dirulaguntzak eta gaikuntza-ekintzak emanez: “musikaren esportazioa”, “kontzertu aretoak” eta “zirkulazio eta konpromiso digitalak”.
Proiektuaren helburuak lortzeko, LIVEMXen partzuergoa gaitasun eta esperientzia handiko hiru erakundek osatzen dute: INOVA+, Live DMA eta EMEE. Basque. Music. eta Kultura Live, EMEE eta Live DMA elkarteetako kide dira eta bi bazkidetzak Musika Bulegotik koordinatzen dira.
INOVA+ aholkularitza-zerbitzuen hornitzaile aditua da berrikuntzaren, teknologiaren eta enpresa-espirituaren arloetan. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, enpresak hainbat proiektutan parte hartu du, berrikuntza bultzatuz eta lankidetza sustatuz, bereziki kultura- eta sormen-industria eta -sektoreetan. INOVA+ MusicAIRE proiektuaren koordinatzailea ere bada, Musikaren Europako Kontseiluarekin gauzatua.
Live DMA, 2012an sortua, Europako sare bat da, eta zuzeneko musikaren 3.000 lokal, klub eta jaialdi baino gehiago ordezkatzen ditu, 16 herrialdetako 20 elkarte nazionalen bidez. Oso sektore zatikatua egituratzean eta balio partekatuei buruzko ahots desberdinak biltzean, Live DMAk zuzeneko musikaren Europako eszena babestu nahi du, musika-ekosistema bidezkoago eta iraunkorrago baterantz.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Villasound Bilbao Musika Bulegoa Saria 2023: Marban
Villasoundbilbaok jakitera eman ditu Villasoundbilbaoko prestakuntza faseko irabazleak. Hainbat sari banatu dira, hala nola, VSB mentoring fasean parte hartzea. Fase horretan, aukeratuek prestakuntza…
Bizkaiko zerga-pizgarriak aplikatzeko irizpideak argitaratu dira
Bizkaiko Ogasun Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 26ko 3/2023 Instrukzioa argitaratu du. Horren bidez, joan den abenduaren 5ean Sozietateen gaineko Zergari dagokionez abian jarri zen kultura…
2022ko Musikaren Urtekaria
Zazpigarren urtez, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Pasa den 2022. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du…
Europako Musika Mugikortasuna Finantzatzeko Gida argitaratu du On The Move erakundeak
On The Move erakundeak Europan oinarritutako Musika Mugikortasuna Finantzatzeko Gida sortu du. Bertan, Europako herrialdeetatik edo herrialdeetara bidaiatzen duten musika-artisten (egileak,…