Basque. Music. at Womex 2023: Neomak

Partekatu

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra.

Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte eta sektoreko 2,600 profesional baino gehiagok. Hainbat ekintza gain hartzen ditu Womexek urtero: kontzertuak, hitzaldiak, pelikulak, innaugurazio ekitaldia eta sari banaketa gala, besteak beste.

Aurtengo edizioan ere, euskal musikak presentzia izango du. Neomak talde gipuzkoarrak kontzertua eskainiko du “Atlantic Connections” agertokian, A Coruñako Rosalía de Castro antzokian. Horrez gain,  Basque.Music.-ek hainbat ekimen eramango ditu aurrera. Hala nola, stand bat eta baita nazioarteko profesionalen artean zabalduko den katalogoa ere.

Beste edizio batzuetan, Amak taldea (2021), Juan Mari Beltran (2017), Kalakan taldea (2018), Topa-K proiektua (2019) edo Xabi Aburruzaga (2020) izan dira BASQUE. MUSIC.-ek Womexen antolatzen dituen kontzertuetan.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU