MusicAIRE laguntzen bigarren deialdia zabalik da

Partekatu

MusicAIREk musikaren sektorea berreskuratzeko proposamenen bigarren deialdia ireki du. Musika-sektorearen berreskuratze ekologiko, digital edo justua eta erresilientea ardatz duten musika-proiektuetarako diru-laguntzak eskaintzen ditu.

MusicAIREren bitartez emandako Europar Batasunaren finantzaketak COVID-19aren krisiaren ondoren ekosistema musikalaren premiazko beharrei erantzun nahi die.

Nork parte hartu dezake?

Europar Batasuneko 27 estatu kideetako batean edo Creative Europe Programan parte hartzen duten EBko ez diren herrialdeetako batean ezarritako nortasun juridikoa duten erakunde publiko zein pribatuak.

Lagunduko diren proiektu motak

Susperraldi berdea: krisi klimatikoa da gaur egun munduak duen erronka nagusietako bat. MusicAIREk ingurumena babesteko bultzatuko diren proiektu jasangarriak babestuko ditu.

Berreskuratze digitala: digitalizazioak eraikitako testuingurura egokitutako proposamenak bilatuko dira  (sorkuntza, hezkuntza eta prestakuntza, ekoizpena, sustapena, banaketa, ikus-entzunezkoak, parte-hartzea, kontsumoa, formatu berriak garatu eta sortzeko erramintak, etab.). Arreta berezia jarriko zaie erantzukizun digitalari eta alderdi etikoei.

Erresilientzia: Covid-19ak eragindako murrizketen ondorioz eragile kulturalek jasandako galerak laguntzeko proposamenak. Besteak beste, sortzaileen eta musikako profesionalen lan-baldintzak hobetzeko ekimenak.

MusicAIREk musikaren ekosistema berreskuratzen lagunduko dituzten jarduerak bultzatuko ditu: formakuntzak, ikerketak, berrikuntzarako erramintak, sektorea babesteko ekimenak, negozio ereduen estrategiak, praktika eta politika onen ereduen bilketa, etab.

Diru-laguntza motak

Hiru laguntza mota eskainiko dira:

Micro-ak – 15.000 euro

Txikiak – 30.000 euro

Ertainak – 55.000 euro

Gehienez proiektuen %90a lagunduko da.

 

Proposamenen deialdia esteka honen bidez kontsulta dezakezu eta inprimaki honen bidez eman izena 2022ko urriaren 26a baino lehen.

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU