Musika Bulegoak entitateko gerente lanpostua betetzeko deialdia ireki du
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak entitateko gerente lanpostua betetzeko deialdia ireki du. Interesa duenak CV-a info@test.nuco.es helbidera bidali beharko du uztailaren 17a baino lehen.
Ardurak
EMBHEko gerentzia- eta zuzendaritza-lanak, elkarteko Zuzendaritza Batzordearekin eta lantaldeekin lankidetza eta komunikazioa izanda.
2023-2025 aldirako entitatearen plan estrategikoa prestatzea eta haren baitako ekintzen eta prozesuen jarraipena egitea, bai eta adierazleak definitzea eta horien jarraipena egitea ere.
Eusko Jaurlaritzarekiko, foru-aldundiekiko eta Euskadiko kultura-sarea osatzen duten elkarte nahiz entitate publiko eta pribatuekiko komunikazioa eta lankidetza-harremanak sustatzea eta ezartzea.
Administrazioaren zereginak koordinatzea eta ikuskatzea, planen aldizkako jarraipena egitea, aurrekontuak kontrolatzea eta bertako desbideratzeak aztertzea. Kudeaketa ekonomikoa: EHMBEren aurrekontua prestatzea eta haren jarraipena egitea, eta laguntzak nahiz funtsak eskuratzea eta kudeatzea.
Laguntzak eta funtsak eskuratzea eta kudeatzea.
Kontratuak, emakidak eta lankidetza-hitzarmenak kudeatzea.
Entitateak eskura dituen baliabideak antolatzea eta giza baliabideak banatzea. Lanpostuen zerrenda egitea (LPZ). Lantaldea garatzea.
Hedabideentzat bozeramaile izatea eta haiekin harremanetan jardutea, egunean egunekoak hala eskatzen duenean.
Mahai sektorialetan eta Estatuko zein Europako plataformetan entitatea ordezkatzea.
Euskadiko musika-sektorearen beharrak hautematea eta aztertzea, eta sektore hori profesionalizatzeko nahiz hobetzeko aurrerapausoak emate aldera beharrezkoak diren ekintzak planteatzea eta gauzatzea.
EHMBEko langileei ekitaldiak kudeatzen eta haietan parte hartzen laguntza ematea.
Entitateko eguneroko lana ikuskatzea, lan-prozesuak eta langileen jarduna ebaluatzeko eta hobetzeko.
Entitateko kultura garatzea eta haren alde egitea.
Eskakizunak
Unibertsitate-prestakuntza
Taldeak zuzentzen eta kudeatzen esperientzia izatea, bereziki kulturaren sektorean. Kultura-entitateetako erantzukizun handiko lanpostuetan esperientzia izatea baloratuko da.
Nahitaezkoa da euskara eta ingelesa ondo jakitea, eta frantsesa jakitea ere baloratuko da.
Trebeziak eta gaitasunak
Oso arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta taldeak kudeatzeko gaitasuna izatea.
Analisirako eta arazoak konpontzeko gaitasuna izatea.
Erabakiak hartzen eta gatazkak ebazten azkarra izatea.
Zerbitzu-bokazioa, gizarte-trebeziak, eta ahoz nahiz idatziz komunikatzeko gaitasun handia izatea.
Euskal musikaren ezagutza eta Euskadiko musika-sarearekiko gertutasuna izatea.
Lan-baldintzak
Kontratu mugagabea
Lanpostuaren kokalekua: Euskadi (bidaiatzeko prest egon behar du)
Soldata: urtean 37.000-47.000 euro gordin, profilaren arabera.
Deialdian interesa izanez gero, bidali zure CV-a info@test.nuco.es helbidera uztailaren 17a baino lehen.
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
2024/07/01Sorkuntzan,DeialdiaDeialdia amaitu da
MIL Lisboan egonaldi artistiko bat egiteko deialdia
Musika Bulegoak, MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean, egonaldi artistiko bat antolatu du Euskal Herriko musika sortzaileentzat (musika elektronikoa, instrumentala, pop, rock, indie, etab.). Egonaldi…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
2024/06/04Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Eurosonic jaialdiaren 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia zabalik
ESNSko antolakuntzak showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da Eurosonic eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da…
2024/05/21Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. at BIME BILBAO 2024: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia.
2024ko urriaren 29tik azaroaren 1era ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikariei eta taldeei zuzendutako…