Musika-Jarduera Profesionalak Garatzeko Diru-Laguntzen deialdia azaltzeko webinarra
Partekatu
Musika Bulegoak webinar saio bat antolatu du maiatzaren 23an 11etan Musika-Jarduera Profesionalak Garatzeko Diru-Laguntzen deialdia azaltzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dirulaguntza hauen deialdia ireki du ekainaren 13ra arte. Formakuntzan parte hartzeko, beharrezkoa izango da esteka honen bidez maiatzaren 22a baino lehen izena ematea.
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak abiatu dituen deialdiaren modalitateak:
Mk1.- Partituren edizioa.
Mk2.-Musika-proiektu unitarioak -beren proiektuen autogileei zuzenduta-. (1)
Mk3.-Enpresa-ekimenak -askotariko musika talde edo proiektu desberdinei euskarria ematen dieten entitateei zuzenduta-. (1)
M4.-Zuzen-Zuzenan zirkuitua (aretoei zuzendua: programazioa eta jarduera osagarriak).
Mk5.- Musika-zikloak.
(1) Modalitate hauen bidez (mk2 eta mk3), diruz laguntzen dira musika-ekoizpeneko proiektuak (eta bestelako jarduera batzuk ere, hala nola ikerketa, sentsibilizazioa eta abar). Kanpo gelditzen dira berriz, besteak beste, zuzeneko ekoizpenen promozioa eta salmentarekin zerikisirik duten jarduerak. (Jarduera-eremu hori ekainean argitaratuko den publikatuko den beste Deialdi baten xedea da).
Garrantzitsua:
- Arretaz irakurri behar da deialdia: oro har eta modalitate bakoitzean sartzeko baldintzak, balorazio-irizpideak, etab.
- Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan egongo dira eskuragarri, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera:
– Partituren edizioa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247326
– Musika proiektu unitariooak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247327
– Musika ekimen enpresarialak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247328
– Zuzen-Zuzenean zirkuitua: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247329
– Musika zikloak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247330
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/02/20DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Kultur sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak: musika konposizioa (2024)
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Kultur Sorkuntza Bultzazeko Diru-laguntzen 2024 deialdia ireki du, Musika Konposizioa modalitatean. Modalitate honek 82.000 euroko…
2023/06/12DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia zabalik
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia ireki du uztailaren 7ra arte. Hauen xedea, kultura-arloko jaialdiak…
2023/04/05DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak 2023
Etxepare Euskal Institutuak musikaren sortzaileen mugikortasunerako 2023eko laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horiek euskal kultura nazioartean sustatzea eta hedatzea dute helburu. Musika sektorera…
2023/01/19DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak
Eusko Jaurlaritzak Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak jarri ditu abian, azken bi urteetan egindako topaketa profesionalen ondoren. Kultura eta…
2022/11/14DirulaguntzaDeialdia amaitu da
Arte eszenikoen eta musikaren azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak 2022
2022ko Arte Eszenikoen eta Musikaren Azpiegiturak Modernizatzeko eta Modu Jasangarrian Kudeatzeko dirulaguntzen aurkezpen-epea zabalik da abenduaren 15era arte. Hauen xedea arte eszenikoen eta…