OKI MOKI getariako taldea Kaunas 2022 Europako Kultur Hiriburuan jarduteko hautatua izan da.

Kaunas, Lituaniako bigarren hiria haundiena, izango da aurten Europako Kultur Hiriburua, 2016an Donostia izan zen bezela. Lituaniako hiriak gazteei ahotsa eta lekua emateko apustua egin du Emergin Kaunas izenpean aurkeztutako egitasmoan. Donostia 2016aren ondarea jarraituz dantza, kale antzerkia, musika, diseinua, argazkilaritza eta arkitektura bertan izango dira, urte guztia iraungo duen programazio anitzean.

Egitarau zabalaren barruan euskal ordezkaritza ere izango da Kaunasen, Oki Moki Getariako garage rock taldeak zuzenekoa eskainiko baitu Summer Stage agertokian Uztailaren 30ean Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. «Aukera paregabea Kaunas ezagutzeko eta gure musika eta kultura herrialde berri batean partekatzeko».

Oki Moki, Aritz Aranburuk eta Paula Estévezek 2016an sortutako taldea da eta egun “Working Class Pop” bigarren diska aurkezten dihardute. Azken urtean penintsulan zehar emanaldi ugari egin ostean, uda honetan Europara jauzia emango dute. Izan ere, Lituaniako eszenatokira igo aurretik, taldea hamar datako biran murgilduko da Lyon, Toulousse, Paris, Berlin edo Frankfurt bezelako hirietan emanaldiak eskainiz.