WOMEX 2021: deialdia irekita
Partekatu
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Porto (Portugal) hirian egingo da urriaren 27etik 31ra. Profesionalen arteko eguneko topaketak Alfândega do Porto eraikinean egingo dira. Gaueko showcase ikuskizunak oinez iristeko moduan banatuta dauden eta mapa honetan aurkitu daitezkeen agertokietan antolatuko dira.
Sail ofizialean proposamen artistikoak aurkezteko deialdia apirilaren 16a arte irekita dago esteka honetan.
Topaketa honek, musika-taldeen showcase-z gain (nazioarteko erosleei eta programatzaileei zuzendutako kontzertu laburrak), azoka bat, hitzaldiak eta ikus-entzunezko emanaldiak antolatzen ditu. Urtero 2.700 nazioarteko profesionaletik gora biltzen dira bertan, 300 bat artistek zuzenekoak eskaintzen dituzte, eta 90 herrialdi baino gehiago ordezkatzen dituzten delegazioak biltzen dira. 2020an edizio birtuala antolatu bazuen ere 2021ean azoka presentziala antolatuko du.
Aurreko edizioetan bezala Basque Music-ek stand propioa izango du Womexen. Azokan parte hartzen duten euskal profesionalek eskura izango dute stand hori beren lanak beste profesionalei erakusteko.
Urtero antolatu den Basque Music Showcase-an Xabi Aburruzaga (2020), Topa-K (2019), Juan Mari Beltrani (2017) eta Kalakan(2018) aritu izan dira.
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
2024/07/01Deialdia,SorkuntzanDeialdia amaitu da
MIL Lisboan egonaldi artistiko bat egiteko deialdia
Musika Bulegoak, MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean, egonaldi artistiko bat antolatu du Euskal Herriko musika sortzaileentzat (musika elektronikoa, instrumentala, pop, rock, indie, etab.). Egonaldi…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
2024/06/04Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Eurosonic jaialdiaren 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia zabalik
ESNSko antolakuntzak showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da Eurosonic eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da…
2024/05/21Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. at BIME BILBAO 2024: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia.
2024ko urriaren 29tik azaroaren 1era ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikariei eta taldeei zuzendutako…