Zuzeneko arteen zirkuituan parte hartzeko deialdia

Partekatu
2019ko Musika Argazkia: Bulegoaren Jarduera Poltsa

Musika Bulegoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzarekin elkarlanean, zuzeneko arteen zirkuitu berezi bat antolatu du.

Euskadi ez da Covid-19 pandemiatik libratu. Pandemia horrek aurrekaririk gabeko osasun-krisia eta hartutako babes-neurrien ondoriozko krisi ekonomikoa eragin ditu mundu osoan. Neurri horiek eragina izan dute bizitza sozial eta ekonomikoaren eremu guztietan, eta zuzeneko arteen sektorean dituzten ondorioak bereziki kezkagarriak dira.

Musikaren eta arte eszenikoen sektoreko sormen-sareari eusten laguntzeko eta haren jarraipena eta jarduera bermatzeko, Musika Bulegoak, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin, zuzeneko arteen zirkuitu berezia jarri nahi du abian.

Zirkuitu honen ezaugarri nagusiak (parte hartzeko baldintzak, finantzaketa, eskabideen hautaketa …) erantsitako araudian jasota daude (arretaz irakurtzea gomendatzen da).

Zirkuitua antolatu aurretik, Musika Bulegoak EAEko Zuzeneko Arteen Zirkuitu Bereziaren Katalogoan sartzeko proposamenak jasotzeko epea irekitzen du.

Epe hori urriaren 25ra arte (23:59) egongo da zabalik, eta honekin batera doan formularioa betez formalizatu beharko dira proposamenak. Musika proposamenak info@test.nuco.es helbidera bidali behar dira eta arte eszenikoen proposamenak sarea@ikerpartners.com helbidera. Jaso ondoren, eta araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, Zirkuituaren Katalogoan sartuko dira.

Zirkuituaren katalogoa Euskadiko Antzoki SAREAko eta MUSIKA BULEGOko kide diren espazio guztietara bidaliko da, eta gune horiek egiten dituzten proposamenekin osatu ahal izango da (betiere araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte).

 

2019ko Musika Argazkia: Bulegoaren Jarduera Poltsa

2019ko Musika Argazkia: Bulegoaren Jarduera Poltsa
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU