Zuzeneko arteen zirkuituan parte hartzeko deialdia
Partekatu
Musika Bulegoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzarekin elkarlanean, zuzeneko arteen zirkuitu berezi bat antolatu du.
Euskadi ez da Covid-19 pandemiatik libratu. Pandemia horrek aurrekaririk gabeko osasun-krisia eta hartutako babes-neurrien ondoriozko krisi ekonomikoa eragin ditu mundu osoan. Neurri horiek eragina izan dute bizitza sozial eta ekonomikoaren eremu guztietan, eta zuzeneko arteen sektorean dituzten ondorioak bereziki kezkagarriak dira.
Musikaren eta arte eszenikoen sektoreko sormen-sareari eusten laguntzeko eta haren jarraipena eta jarduera bermatzeko, Musika Bulegoak, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin, zuzeneko arteen zirkuitu berezia jarri nahi du abian.
Zirkuitu honen ezaugarri nagusiak (parte hartzeko baldintzak, finantzaketa, eskabideen hautaketa …) erantsitako araudian jasota daude (arretaz irakurtzea gomendatzen da).
Zirkuitua antolatu aurretik, Musika Bulegoak EAEko Zuzeneko Arteen Zirkuitu Bereziaren Katalogoan sartzeko proposamenak jasotzeko epea irekitzen du.
Epe hori urriaren 25ra arte (23:59) egongo da zabalik, eta honekin batera doan formularioa betez formalizatu beharko dira proposamenak. Musika proposamenak info@test.nuco.es helbidera bidali behar dira eta arte eszenikoen proposamenak sarea@ikerpartners.com helbidera. Jaso ondoren, eta araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, Zirkuituaren Katalogoan sartuko dira.
Zirkuituaren katalogoa Euskadiko Antzoki SAREAko eta MUSIKA BULEGOko kide diren espazio guztietara bidaliko da, eta gune horiek egiten dituzten proposamenekin osatu ahal izango da (betiere araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte).
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
2024/07/01Deialdia,SorkuntzanDeialdia amaitu da
MIL Lisboan egonaldi artistiko bat egiteko deialdia
Musika Bulegoak, MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean, egonaldi artistiko bat antolatu du Euskal Herriko musika sortzaileentzat (musika elektronikoa, instrumentala, pop, rock, indie, etab.). Egonaldi…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
2024/06/04Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Eurosonic jaialdiaren 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia zabalik
ESNSko antolakuntzak showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da Eurosonic eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da…
2024/05/21Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. at BIME BILBAO 2024: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia.
2024ko urriaren 29tik azaroaren 1era ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikariei eta taldeei zuzendutako…