Bime Equity sarietarako deialdia ireki da

BIMEk Amazon Music-ekin lankidetzan, BIME Equity sarien deialdia ireki du. Hauen helburua talentu iberoamerikarra aitortzea da eta baita beren burua genero femeninoan identifikatzen duten eta/edo LGTBIQ+ kolektiboko kide diren pertsonen ibilbide profesionala eta etorkizunerako proiekzioa ikusaraztea eta aitortzea ere.   Sariak sei kategoriatan banatzen dira: Live Music (Jaialdiak, propmotoreka, ekoizpena…), Musika Grabatua (plataformak ikus-entzunezkoak, eskubideen … Seguir leyendo

Chill Mafia, Verde Prato eta Merina Gris Fira Trovam azokan

Fira Trovam musika azokaren hamargarren edizioan hiru euskal taldek hartuko dute parte: Chill Mafia taldeak, Verde Prato bakarlariak eta Merina Gris taldeak. Gaur eman du jakitera azoka valentziarrak Castellonen izango diren musikarien zerrenda osoa. Azaroaren 2tik 5era izango den azokan euskal musikak, Basque.Music. markapean bere ordezkaritza izango du aipatutako taldeen eskutik. Informazio gehiagorako webgune hau … Seguir leyendo

Creative Europe programa europarrak Music Moves Europe deialdia ireki du

Music Moves Europek musika-banaketa jasangarria bultzatuko du, zuzeneko musikan arreta jarriz. Ekintza Europako musika-sektorearen lehiakortasuna, berrikuntza eta aniztasuna hobetzen saiatuko da. Deialdi honen helburua Europako musika-sektoreko erakunde askoren artean lehiakortasuna, berrikuntza eta aniztasuna sustatzeko gai den partzuergoa hautatzea da, baita finantza-laguntza ematea ere. Eskaerek bi jardueratarako xedapenak izan behar dituzte, baina elkarri lotuta: Zuzeneko musikaren … Seguir leyendo

Keychange talentu programaren deialdia zabalik

Keychange programak emakumeei eta genero minorizazio egoeran daude artistei bideratutako deialdia zabaldu du irailaren 28ra arte.   Keychange emakume eta genero minorizatu egoeran dauden artista eta berritzaileei laguntza ematea helburu duen programa da. Talentu garapenerako proiektuak sustatzen dituzte, hala nola, erakusketak, panelak, tailerrak, tutoretzak edo sormen saioak.   Programa honek urtebeteko iraupen du, eta Europa … Seguir leyendo

MusicAIRE laguntzen bigarren deialdia zabalik da

MusicAIREk musikaren sektorea berreskuratzeko proposamenen bigarren deialdia ireki du. Musika-sektorearen berreskuratze ekologiko, digital edo justua eta erresilientea ardatz duten musika-proiektuetarako diru-laguntzak eskaintzen ditu. MusicAIREren bitartez emandako Europar Batasunaren finantzaketak COVID-19aren krisiaren ondoren ekosistema musikalaren premiazko beharrei erantzun nahi die. Nork parte hartu dezake? Europar Batasuneko 27 estatu kideetako batean edo Creative Europe Programan parte hartzen … Seguir leyendo

BIME eta Stereorocks Club-ek indarrak batzen dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko  

Stereorocks Club, BIMErekin lankidetzan, Euskal Herriko (EAE eta Nafarroa) musika elektronikoko DJ edota musika ekoizleentzako (Techno, House, Disko…) deialdia zabaltzen du. Deialdi honen helburua tokiko klub eszena ikusaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) erakusteko aukera eskaintzea ere. Era berean, hautatutako artistek BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean parte hartzeko, networking saioetan eta … Seguir leyendo

Artistas en Ruta zikloan parte hartzeko deialdia zabalik irailaren 30era arte

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak hurrengo zikloan parte hartzeko proposamenen deialdia zabalik du irailaren 30era arte. “Artistas en Ruta” zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, herrialde osoko zuzeneko musika lokaletako emanaldien zirkuitu baten bidez. … Seguir leyendo

Landa eremuko kultur proiektuei zuzendutako Next Generation laguntzak

Zabalik da landa eremuko kultur proiektuei bideratutako Next Generation dirulaguntzen deialdia. Finantziazio funts hauen hildoetako bat kultura sektoreari bideratutako laguntzak dira. Zehazki, landa eremuetako kultur proiektuak bultzatzea dute helburu. Laguntza hauek jasotzeko baldintzetako bat, proposatutako ekimena dentsitate eta biztanlego gutxiko herrietan garatzea da. Euskadin, foru aldundiek kudeatzen dute laguntza hau. Ondorengo esteka hauetan kontsulta daiteke … Seguir leyendo

Haurrentzako tailerrak Atlantikaldia jaialdian

Musika Bulegoak Creative Soulekin elkarlanean haurrentzako hiru tailer antolatu ditu Atlantikaldia jaialdiaren barruan. Irailaren 17an etxeko txikienek musika ardatz duten hiru tailerretan parte hartu ahal izango dute Errenterian ospatuko den Atlantikaldia jaialdian. Denak arratsaldez izango dira “Herrixka” gunean: Eskulan tailerra. 17:00-18:00. Ikastaro honetan, instrumentu bat sortuko dute ondoren, inprobisariorako erabiliko dena. Inprobisazio tailerra. 18:00-19:00. Hainbat … Seguir leyendo

Brava artistak MIL Lisboa jaialdiko erresidentzia artistikoan hartuko du parte

Brava musikari donostiarra izan da MIL Lisboa jaialdiko erresidentzia artistikoan parte hartzeko hautatutako artista. Musika Bulegoak jaialdi honekin elkarlanean Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa antolatu du Lisboan (Portugal).   Horrela, Brava musikaria Bleid, Clara! eta Black Mamba nazioarteko artistekin sei egunez arituko da elkarlanean. Sormen prozesu honen emaitza irailaren 28an aurkeztuko da zuzenean MIL Lisboa jaialdiaren aurkezpen … Seguir leyendo

Musika bulegoa