DA! PROren edizio berri bat egin da Durangoko Azokaren baitan, 10 musika-proiektu eta programazioko profesionalak elkartuz. Jardunaldiaren helburua sorkuntza musikalaren eta sektoreko eragileen arteko harremanak sustatzea izan da.
Jardunaldian, MIRARI, GARAZI ESNAOLA, GAR, AZAX, ANE MARTIJA, BAKELITE, BAFI, RIG3L, ANDREA GOIKOLEA eta LANBRO proiektuek beren musika-proposamenak aurkeztu dituzte programatzaileen eta musikaren sektoreko beste profesional batzuen aurrean.
DA! PROren helburua musika-proiektuen eta programazioko profesionalen arteko harremana erraztea da, proposamen berriak ezagutzeko eta sektorean aukera profesional berriak sortzeko gune bat eskainiz.
Edizio berri honekin, Musika Bulekoak musikaren sektoreko harreman profesionalak indartzeko eta Euskal Herriko musika-proiektuen profesionalizazioa eta proiekzioa sustatzeko lanean jarraitzen du.