2026.11.03

Berriak

Basque.Music

Marte Lasarte eta Ke Lepo izango dira aurtengo Monkey Week jaialdiko BASQUE. MUSIC. Showcaseko protagonistak

Gehio irakurri

BASQUE. MUSIC.-ek Monkey Week jaialdian parte hartuko du aurten ere, euskal musikaren nazioarteko proiekzioa sustatzeko. Aurtengo edizioan, Marte Lasarte eta Ke Lepo izango dira BASQUE. MUSIC. Showcaserako hautatutako proiektuak. Kontzertuak azaroaren 20an eta 21ean izango dira, El Puerto de Santa Marían (Cadiz).

Monkey Week musika independentearen arloko topagune profesional nagusietako bat da. Urtero artistak, programatzaileak, jaialdietako arduradunak, diskoetxeak eta musikaren industriako beste hainbat eragile biltzen ditu, proiektu berriak ezagutzeko, harremanak sortzeko eta lankidetza-aukerak sustatzeko espazio estrategikoa eskainiz.

Parte-hartze honen bidez, BASQUE. MUSIC.-ek euskal musikaren nazioarteko presentzia indartzen jarraituko du, Euskal Herriko musika-proiektuei merkatu eta sare profesional berrietara iristeko aukerak eskainiz.

Aurtengo showcasean bi proiekturen zuzeneko emanaldiak izango dira:

KE LEPO

 

MARTE LASARTE

 

BASQUE.MUSIC.

BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Marte Lasarte eta Ke Lepo izango dira aurtengo Monkey Week jaialdiko BASQUE. MUSIC. Showcaseko protagonistak

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro 2027 / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Marte Lasarte eta Ke Lepo izango dira aurtengo Monkey Week jaialdiko BASQUE. MUSIC. Showcaseko protagonistak

Default content