2026.10.21

Berriak

Formazioa

Musik(H)abian programaren lehen edizioan parte hartuko duten lau proiektuak hautatu dira

Gehio irakurri

LS.4, Euskal Herriko Beatbox, Hegoa eta MUSIKIDE proiektuek parte hartuko dute Musika Bulegoak sustatutako musika-ekintzailetzako programan.

Musik(H)abian programaren lehen edizioa martxan da. Musika Bulegoak, Durangoko Udalarekin eta Agustinak Zentroarekin elkarlanean, sustatutako ekimenak Euskal Herriko musika-sektoreko lau proiektu lagunduko ditu beren garapenean eta profesionalizazioan.

Guztira 26 proposamen aurkeztu dira Musika Bulegoaren deialdi irekira, eta horietatik hiru hautatu dira. Laugarren proiektua Durangoko Udalaren deialdi espezifikoaren bidez aukeratu da.

Hautatutako proiektuek musika-sektoreko askotariko esparruak lantzen dituzte: LS.4, Nuria López Garcíaren sorkuntza eszeniko irisgarriko proposamena; Euskal Herriko Beatbox, Boris Leizeak bultzatutako beatbox eszena profesionalizatzeko ekimena; Hegoa, Mikel Acosta Iraundeguiren soinu-ondarea berreskuratu eta zabaltzeko proiektua; eta MUSIKIDE, Natale Murray Barandikak musika-sektoreko profesionalen arteko lankidetza sustatzeko proposatutako plataforma digitala.

Urriaren 14an hasi eta abenduaren 16ra arte, parte-hartzaileek 40 orduko aurrez aurreko prestakuntza eta 25 orduko banakako mentoretza jasoko dituzte. Gainera, proiektu bakoitzak 1.500 euroko diru-hornidura izango du eta bere proposamena Must +PRO topaketako pitching saioetan aurkezteko aukera izango du.

Musik(H)abian Musika Bulegoak sustatutako ekimena da, Durangoko Udalaren babes nagusiarekin, Agustinak Zentroaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Programaren helburua musika-sektoreko ekintzailetza bultzatzea eta proiektu berrien bideragarritasuna eta sendotzea sustatzea da.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Musik(H)abian programaren lehen edizioan parte hartuko duten lau proiektuak hautatu dira

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro 2027 / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Musik(H)abian programaren lehen edizioan parte hartuko duten lau proiektuak hautatu dira

Default content