Musika Bulegoak WhatsApp kanal ofizial berria sortu du Euskal Herriko musikaren sektoreko profesionalei informazioa modu azkar, zuzen eta erabilgarrian helarazteko.
Kanal berri honen bidez, sektorearekin lotutako albiste, aukera eta jardueren berri eman nahi dugu unean bertan, informazio garrantzitsua lehen eskutik jasotzeko aukera eskainiz.
Zer aurkituko duzu kanalean?
Flash alertak: deialdiak, dirulaguntzak eta epe garrantzitsuak, inon baino lehen.
Formakuntza: saio, webinar eta ikastaro berrien inguruko informazioa zuzenean.
Jarduerak eta ekitaldiak: azken orduko berriak.
Kanal hau sektorearekin komunikazioa errazteko eta informazioa modu eraginkorragoan partekatzeko tresna berria da.
Jakinarazpenak aktibatzea gomendatzen dizugu, ezer ez galtzeko.
Bat egin WhatsApp kanalarekin hemen
Igo musika!