2026.05.29

Berriak

Formazioa

HAZKUNDELAB: musika-sektoreko profesionalentzako prestakuntza-programa

Gehio irakurri

Musikaren industriaren erronka berriei erantzuteko asmoz, Musika Bulegoak Hazkundelab abiarazi du, musikaren sektoreko profesionalei zuzendutako doako prestakuntza programa.

Ekimen honen bidez, tresna praktikoak, eduki eguneratuak eta ikuspegi estrategikoa eskainiko dira, musikarien, managerren, sustatzaileen, kultur programatzaileen eta musikaren industriarekin lotutako beste eragile batzuen garapen profesionala bultzatzen laguntzeko.

Programak 4 modulu independente ditu, ekaina eta azaroa bitartean garatuko direnak. Bakoitza sektoreko erreferentziazko erakundeekin — SPRI, Kultura Live, SGAE Fundazioa eta MIE — lankidetzan diseinatu da.

Edukiak sektorearen behar espezifikoei erantzutera bideratuta daude, hala nola musika sektoreko enpresen digitalizazioa, musikari eta manager edo programatzaileentzako proiektuen nazioartekotzea edo kontzertu aretoen kudeaketa estrategikoa.

Hazkundelab-ek, guztira, zazpi saio izango ditu EAEko hainbat herritan.

M1: Eraldaketa Teknologikoa musika-sektoreko profesionalentzat

- 1. saioa: Optimizatu zure musika-kudeaketa AArekin: automatizatu zereginak eta hobetu zure produktibitatea

Ekainak 2, Donostia

- 2. Saioa: Eraiki zure irudi profesionala musikaren esparruan AAko tresnekin

Urriak 15, Gasteiz

- 3. Saioa: Talde-lana musikaren sektorean: konektatutako lantaldeak eta kudeaketa segurua hodeian

Azaroak 10, Durango

 

M2: Kontzertu aretoen etorkizuna: berrikuntza kudeaketa ereduetan eta sektorearentzako praktika egokiak.

Ekainak 10, Donostia

 

M3: Mugaz gaindi: Nazioartekotzea musika sektorean (estrategia, tresnak eta azoka profesionalak) 

- 1. Saioa: Nola aprobetxatu ahalik eta gehien azoka profesionalak?

Irailak 30, Bilbo

- 2. Saioa: Nazioartekotze estrategia eta baliabideak zure proiektuarentzako

Urriak 7, Bilbo

 

M4: AA aliatu gisa: prozesuen optimizazioa musika industrian

Azaroak 19, Durango

 

Izena emateko, saio bakoitzaren aurretik argitaratuko den esteka erabili behar da.

Zalantzak: proiektuak@musikabulegoa.eus





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

HAZKUNDELAB: musika-sektoreko profesionalentzako prestakuntza-programa

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > HAZKUNDELAB: musika-sektoreko profesionalentzako prestakuntza-programa

Default content