Musika Bulegoak, SPRIrekin lankidetzan, urriaren 14an Gasteizen Hazkundelab 1.2 programaren baitako formakuntza-saio berria antolatuko du. Saioan, adimen artifizialak musika-proiektuen irudi profesionala eraikitzeko eta indartzeko eskaintzen dituen aukerak landuko dira.
Saioan, besteak beste, honako gai hauek landuko dira: identitate bisual bateratua sortzea, edukiak nazioarteko merkatuetara egokitzea, copy-ak eta multimedia-baliabideak sortzea, networking-a hobetzea eta markaren koherentzia lantzea komunikazio-kanal desberdinetan.
Data: urriak 14
Ordutegia: 10:00–13:00
Tokia: Centro de Empresas del Casco Medieval (Sede Las Escuelas, 10), Gasteiz
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: doakoa
Izena emateko azken eguna: urriak 13
Aforoa: mugatua
Izena emateak ez du plaza bermatzen. Aforoa gaindituz gero, SPRIk egingo du parte-hartzaileen hautaketa. Enpresa, elkarte, agentzia edo erakunde bakoitzetik pertsona bakarra inskribatu ahal izango da.
Informazio gehiagorako: proiektuak@musikabulegoa.eus