2026.07.02

Musika Bulegoa Beste erakundeak

BASQUE. MUSIC.- ek Folk Canada Conference 2026 jaialdian parte hartzeko deialdia ireki du

Gehio irakurri

Urriaren 14tik 18ra Ontarion (Kanada) ospatuko den Folk Canada Conference jaialdiaren hurrengo edizioan showcase formatuan arituko den Euskal Herriko artista edo talde bat hautatzeko deialdia ireki du BASQUE.MUSIC.-ek.

Deialdia folk, world music eta erroko musikari lotutako proposamenei zuzenduta dago. Topaketako batzorde artistikoaren esku egongo da hautaketa.

BASQUE. MUSIC.-ek hautatutako musikari edo taldearen bidaia- eta dieta-gastuak bere gain hartuko ditu, betiere 2026ko bidaia-baldintzak kontuan hartuta. Hautatutako proposamenak deidaldian parte hartzeko ezarritako irizpideak eta baldintzak bete beharko ditu. Showcase-etan parte hartuko duen artistaren izena irailean iragarriko da.

Bestalde, Folk Canada Conference-k showcase-a garatzeko behar den ekipamendu teknikoa (oinarrizko backline-a) jarriko du artisten eskura.

Izena emateko epea uztailaren 22ko 24:00ak arte egongo da zabalik. Eskaerak esteka honen bidez aurkeztu beharko dira.

Showcasez gain, topaketak musika sektoreko profesionalei zuzendutako hainbat jarduera hartuko ditu, ezagutzak elkartrukatzea, sareak sortzea eta negozio aukera berriak bultzatuz.

 

Folk Canada Conference-ri buruz

1986tik aurrera, Folk Canada Conferece folk musikaren Kanadako sarearen topaketa profesional nagusia da. Artistak, programatzaileak, jaialdiak eta sektoreko eragileak biltzen ditu, eta plataforma bat eskaintzen du parte hartzen duten proposamenen nazioarteko proiekzioa bultzatzeko.

Ekitaldian antolatutako showcasek aretoetako eta jaialdietako programatzaileei sarbidea ematen diete, eta Kanadan kontzertuak eta birak kontratatzeko aukerak sortzen dituzte.

 

BASQUE. MUSIC.

BASQUE. MUSIC Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

BASQUE. MUSIC.- ek Folk Canada Conference 2026 jaialdian parte hartzeko deialdia ireki du

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro 2027 / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > BASQUE. MUSIC.- ek Folk Canada Conference 2026 jaialdian parte hartzeko deialdia ireki du

Default content