Katapulta Plataformak "Hilabeteko Artista" ekimenean parte hartzeko deialdi iraunkia jarri du abian, Gipuzkoako eta Euskal Herri osoko sortzaileei zuzenduta. Ekimenaren helburua artista berriei ikusgarritasuna ematea eta haien lana zabaltzea da.
Parte hartzeko, interesdunek @katapultabw kontua jarraitu, euren lana erakusten duen argitalpen bat partekatu (berria edo lehendik argitaratutakoa), Katapulta aipatu eta etiketatu, eta #ArtistaKatapulta traola erabili behar dute. Aukeran, dosierra info@katapulta.org helbidera ere bidal daiteke.
Deialdia urte osoan egongo da zabalik, eta jasotako proposamenak hilero aztertuko dira.
Informazio gehiago esteka honetan.