Euskal Herriko jazz musikari bati zuzendutako egoitza artistikorako deialdia ireki da, Bartzelonako Taller de Musics ikasleekin lankidetzan.
Musika Bulegoa eta Taller de Músics-en arteko elkarlanak Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko musika batzen jarraituko du ekimen berri honi esker.
Sormen egonaldiaren helburu nagusia euskal eta kataluniar jazz musikarien arteko loturak sustatzea da. 2026ko ekainaren 26tik uztailaren 4ra Bartzelonan egingo den egonaldian, euskal artista batek Taller de Músics-eko musika ikasleekin lan egingo du, uztailaren 3an La Pedrerako (Bartzelona) Talents Jazz Jaialdian aurkeztuz.
Zer da Jolazz?
Jolazz egonaldi artistiko bat da, euskal eta katalan jazz musikarien arteko elkarlanak sustatzeko. Helburua musika-lan bat sortu eta publikoaren aurrean aurkeztea da. Euskal jazz musika ikasle bat eta Taller de Músics-eko ikasleek elkarrekin lan egingo dute, sormen prozesuak partekatuz eta elkarlana sustatuz.
Programak hiru fase izango ditu, guztiak Bartzelonan.
• Lehen fasea: Hautatutako euskal proposamenak casting bat egingo du Taller de Musics ikasleen artean.
• Bigarren fasea: Egonaldi artistikoa, non musikariek elkarrekin garatuko duten sormen prozesua.
• Hirugarren fasea: Zuzeneko aurkezpena La Pedrera Talents Jazz jaialdian (Bartzelona).
Egutegia
• Martxoaren 27tik apirilaren 28ra: euskal artista hautatzeko deialdia
• Ekainaren 26an: Bartzelonara bidaia
• Ekainaren 27tik 28ra: castinga Taller de Musics ikasleekin
• Ekainaren 29tik uztailaren 3ra: egoitza artistikoa, sorkuntza eta entseguak
• Uztailak 3: Erakustaldia La Pedrerako Jazz Talents Jaialdian (Bartzelona)
Parte-hartzeko baldintzak
Parte hartu ahal izango dute:
• Euskararen eremu geografikoan jaiotako pertsona fisiko edo juridiko pribatuak (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Hirigune Elkargoa).
• Euskararen eremu geografikoan errolda edo egoitza soziala duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoa), izena emateko unean.
• Jarduera profesionala Euskal Herrian egitea ezinbestekoa da.
Izena emateko epea apirilaren 30ra arte egongo da zabalik, izena emateko inprimaki honen bidez.
Antolatzaileak
Musika Bulegoa eta Taller de Músics
Babeslea
Eusko Jaurlaritza