Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak Etxepare Euskal Institutuaren diru-hornidura bat du euskal konpositoreen eta hauen musikaren sustapen eta kanpo difusioarekin lotutako ekintzak babesteko, beti ere, aipatutako jarduera euskararen eremu geografikotik at burutuko bada. Laguntza honen helburua musikagilearen garraio eta egonaldiko gastuak diruz laguntzea da.
2026 urtean zehar egin diren edo egingo diren jarduerak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara.
AURKEZTU BEHARREKOA
Laguntzara aurkeztu nahi duten musikagileek mezu bat bidali beharko dute administrazioa@musikabulegoa.eus helbide elektronikora eskaera-inprimakian eskatzen dituen datu guztiak beteta dituela, eta jardueraren argazki eta ordainagiriekin batera.
Deialdia abenduaren 4ra arte egongo da irekita (barne).