2026.11.10

Musika Bulegoa

Must +PRO 2027: LIVE & Sarean deialdia

Gehio irakurri

Musika Bulegoak Must +PROren hirugarren edizioko programazioan parte hartuko duten musika-proposamenak hautatzeko deialdia ireki du. Must +PRO Euskal Herriko musika sektoreko profesionalentzako urteko topagunea da.

Must +PRO 2027: LIVE & Sarean deialdiak zuzeneko aurkezpeneko bi modalitate biltzen ditu, formatu, ordutegi eta publiko desberdinekin. Artistek eta taldeek modalitate batera edo bietara aurkeztu ahal izango dute beren proposamenak, kontuan hartuta proposamen bera ezingo dela bi modalitateetan hautatua izan.

Modalitateak

Must +PRO Live

Zuzeneko 30 minutuko showcase-a eskainiko dituzte eta gehienez 16 musika-proposamen hautatuko dira, sektoreko profesionalei eta publiko orokorrari zuzenduta.

Showcase-ak BASQUE. MUSIC. markaren pean egingo dira. BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika-sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da, Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.

Kontzertuak 2027ko martxoaren 17an eta 18an izango dira, arratsaldez, Gasteizko erreferentziazko hiru aretotan: Arkabia, Izaskun Arrue Kulturgunea eta Jimmy Jazz.

Izen-ematea esteka honetan

 

Must +PRO Sarean

Euskadiko Antzokien Sareko (SAREA) programatzaileen aurrean 10 minutuko zuzeneko aurkezpenak egingo dituzten 8 musika-proposamen hautatuko dira.

Aurkezpenak martxoaren 17an izango dira, goizez, Gasteizko Europa Jauregian, eta ondoren, networking saio bat egingo da.

Izen-ematea esteka honetan

 

Izena emateko epea

Proposamenak aurkezteko epea 2026ko abenduaren 11an amaituko da, 14:00etan.

Hautatutako proposamenak 2027ko urtarrilean zehar jakinaraziko dira.

Parte hartzeko, izena emateko formularioa bete eta deialdiaren oinarriak onartu beharko dira.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Must +PRO 2027: LIVE & Sarean deialdia

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro 2027 / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > Must +PRO 2027: LIVE & Sarean deialdia

Default content