Musikagileak elkarteak Soinua Iratzarri proiektuan parte hartzeko deialdia ireki du akordeoi-, biolontxelo-, tronboi-, klarinete- eta biolin-jotzaileentzat. Musika garaikideko sorkuntza eta arte-hezkuntza uztartzen dituen proiektua da, 10 eta 11 urteko ikasleei zuzendua.
Proiektua 2026ko iraila eta abendua bitartean egingo da, Azpeitiko Izarraizpe Ikastola Publikoan. Esperimentazioan, sormen-prozesuetan eta haurrekin egiten den lan pedagogikoan interesa duten musikariak bilatzen dira.
Interesa duten pertsonek info@musikagileak.com helbidera bidali beharko dituzte honako datuak: izen-abizenak, instrumentua, euskaraz dakiten ala ez, eta ikasleei beren instrumentua aurkezteko joko luketen obra baten izenburua.
Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko abuztuaren 28ra arte. Lan-baldintzak Musikagileak elkartearekin adostuko dira hautaketa-prozesua amaitu ondoren.
Informazio gehiago esteka honetan.