2026.11.26

Musika Bulegoa

Jolazz 2027 deialdia ireki da, jazz eta musika inprobisatu garaikideko musikariei zuzendutako sormen egonaldia

Gehio irakurri

Euskal Herriko jazz edo bestelako musika inprobisatu garaikideko musikari bati zuzendutako egonaldi artistikorako deialdia ireki da, Bartzelonako Taller de Músics ikasleekin elkarlanean.

Musika Bulegoaren eta Taller de Músics-en arteko lankidetzak Euskal Herriko eta Kataluniako musikarien arteko loturak sendotzen jarraituko du Jolazz ekimenaren edizio berri honen bidez.

Sormen-egonaldiaren helburu nagusia euskal eta kataluniar musikarien arteko loturak sustatzea da. Horretarako, hautatutako euskal musikariak Taller de Músics-eko ikasleekin lan egingo du 2027ko ekainaren 28tik uztailaren 2ra Bartzelonan egingo den egonaldian. Elkarlanaren emaitza uztailaren 2an aurkeztuko dute, Bartzelonako La Pedrerako Talents Jazz Jaialdian.

 

Zer da Jolazz?

Jolazz egonaldi artistikoa da, Euskal Herriko eta Kataluniako jazzeko eta bestelako musika inprobisatuetako musikarien arteko elkarlana sustatzeko sortua. Helburua musika-lan bat sortzea eta publikoaren aurrean aurkeztea da. Horretarako, Euskal Herriko jazz edo bestelako musika inprobisatu garaikideko musikari batek Taller de Músics-eko ikasleekin lan egingo du, sormen-prozesuak partekatuz eta elkarlana sustatuz.

Programak hiru fase izango ditu, guztiak Bartzelonan.

1. Lehen fasea: hautatutako euskal musikariak casting bat egingo du Taller de Músics-en ikasleen artean, egonaldian parte hartuko duten ikasleak hautatzeko.

2. Bigarren fasea: Egonaldi artistikoa. Bertan, musikariek elkarrekin garatuko duten sormen-prozesua.

3. Hirugarren fasea: emaitzaren zuzeneko aurkezpena La Pedrera Talents Jazz jaialdian (Bartzelona).

 

Egutegia

- Azaroaren 26tik abenduaren 28ra: Euskal Herriko musikaria hautatzeko deialdia.

- 2027ko martxoaren 11tik 12ra: Taller de Músics ikasleen casting-a, Jazz I Am jaialdiaren baitan.

- 2027ko ekainaren 28tik uztailaren 2ra: egonaldi artistikoa, sorkuntza eta entseguak.

- 2027ko uztailaren 2a: zuzeneko emanaldia La Pedrerako Talents Jazz Jaialdian.

 

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartu ahal izango dute:

- Euskararen eremu geografikoan jaiotako pertsona fisiko edo juridiko pribatuek (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Hirigune Elkargoa).

- Euskararen eremu geografikoan erroldatuta edo egoitza soziala bertan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek, izena emateko unean (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoa).

-  Ezinbesteko da jarduera profesionala Euskal Herrian garatzea.

 

Izen-ematea

Deialdian parte hartu nahi duten musikariek 2026ko abenduaren 28ko 14:00ak baino lehen bete beharko dute izena emateko formularioa.

 

Antolatzaileak

Taller de Músics eta Musika Bulegoa

Babeslea

Eusko Jaurlaritza





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Jolazz 2027 deialdia ireki da, jazz eta musika inprobisatu garaikideko musikariei zuzendutako sormen egonaldia

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro 2027 / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > Jolazz 2027 deialdia ireki da, jazz eta musika inprobisatu garaikideko musikariei zuzendutako sormen egonaldia

Default content