Musika euskaraz sortzeko beka, 18 urtetik gorako sortzaile berriei zuzendua (banaka edo taldean).
Zenbatekoa: 15.000 €
2026ko modalitatea:
Jatorrizko musika proiektua.
Lanak hitzak baditu, euskaraz egon beharko dute.
Ez da onartzen adimen artifizialarekin sortutako lanik.
Epea: 2026ko irailaren 21era arte (18:00etan).
Aurkezpena: proposamena, proiektuaren memoria eta eskatutako dokumentazioa gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera bidaltzea.
Hautaketa: Proiektuaren kalitatea, originaltasuna, hedatzeko gaitasuna eta eragin soziala baloratzen da.
Proiektu irabazlea hurrengo urtean garatu beharko da, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztu.
Informazio gehiago esteka honetan.