SXSW 2022 jaialdian parte hartzeko deialdia ireki dute
Partekatu
Munduko musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da SXSW. Musika jaialdiaz gain nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da. Bertan antolatzen diren showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki dute.
SXSW jaialdiaren hurrengo edizioa 2022ko martxoaren 11tik 20ra egingo da Austin-en (Texas, AEB). Bertan parte hartzeko deialdia 2021ko abuztuaren 26ra arte (lehendabiziko deialdia) eta urriaren 7a arte (deialdi normala) egongo da irekita. Izena emateko esteka hau erabili behar duzu.
SXSW nazioarteko musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Mundu osoko promotoreak, agenteak eta musikaren profesionalak biltzen dira bertan eta nazioarteko erakuslehio nagusietakoa da.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08MB Nazioartekotzea,Berriak,Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…