SXSW 2022 jaialdian parte hartzeko deialdia ireki dute

Munduko musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da SXSW. Musika jaialdiaz gain nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da. Bertan antolatzen diren showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki dute.

SXSW jaialdiaren hurrengo edizioa 2022ko martxoaren 11tik 20ra egingo da Austin-en (Texas, AEB). Bertan parte hartzeko deialdia 2021ko abuztuaren 26ra arte (lehendabiziko deialdia) eta urriaren 7a arte (deialdi normala) egongo da irekita. Izena emateko esteka hau erabili behar duzu.

SXSW nazioarteko musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Mundu osoko promotoreak, agenteak eta musikaren profesionalak biltzen dira bertan eta nazioarteko erakuslehio nagusietakoa da.