Aitor Etxebarria eta MICE, 2021eko Basque Music at Primavera Pro showcaseko protagonistak
Aitor Etxebarria eta MICE Basque. Music. ekimenak ekainaren 2tik 4ra Bartzelonan egingo den Primavera Pro nazioarteko musikaren topaketan parte hartuko dute.
Lehen aldiz parte hartuko du Basque. Music.-ek Primavera Pro-n. Euskal Herriko bi proposamen hauen kontzertua CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan ospatuko da. Kontzertuetan publikoa egingo da eta streaming bidez emitituko dira. Gainera, Bartzelonako nazioarteko azoka profesionalean parte hartzeko aukeratuak izan diren bi proposamenek speed meeting saioetan parte hartzeko aukera izango dute.
Kontzertu hauekin Basque. Music.-ek 2020an Covid-19aren ondorioz bertan behera gelditu zen deialdia berreskuratu du.
Primavera Pro
Nazioarteko musikaren sektorean ezinbesteko zita da Primavera Pro. Streming-ari bidez mundu osora zabalduko da eta modu presentzialean egingo diren ekitaldiak CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan antolatuko ditu. Jardunaldi profesionalen hamabigarren edizioa izango da 2021ekoa. Nazioarteko profesional ugarik parte hartuko dute eta antolatuko diren kontzertuek doako sarrera izango dute.