MELENAS, Music Moves Europe Talent Awards sariaren irabazle
Partekatu
Iruñeako Melenas taldeak Alyona Alyona (Ukrania), Inhaler (Irlanda), Julia Bardo (Italia), Lous and the Yakuza (Belgika), Rimon (Holanda), Sassy 009 (Norbegia) eta Vildá (Finlandia) taldeekin batera irabazi du Europa mailako saria.
Garage- pop eszenaren baitan zeresan handia ematen ari den taldea da Melenas. Reverb-aren eraginarekin betetako ahotsekin eta gitarrekin sortutako abestiek sortzen ditu Iruñeako taldeak. 2020ko maiatzean argitaratu zuen ‘Días raros’ estudioko bigarren diskoak urteko disko onenen zerrendetan azaldu zen.
Melenas, Alyona Alyona (Ukrania), Inhaler (Irlanda), Julia Bardo (Italia), Lous and the Yakuza (Belgika), Rimon (Holanda), Sassy 009 (Norbegia) eta Vildá (Finlandia) dira 2021eko Music Moves Moves Europe sarien irabazleak. Mariya Gabriel Europako Kultura komisarioak iragarri zuen bezala publikoaren saria Alyona Alyonarentzat izan zen.
Creative Europe programaren babesa duen eta Music Moves Europe proiektuaren baitan kokatzen den sariak goraka doazen artistak bultzadtu nahi ditu. Egungo eta etorkizuneko soinua erakusten duten artistak hain zuzen ere.
Melanie C abeslariak aurkeztu zuen sari banaketa urtarrilaren 15ean ospatu zen Nite Hotel plataforman.
Music Moves Europe Talent Awards sariak ESNS eta Reeperbahn Festival jaialdien artean antolatzen dira.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…