Tallinn Music Week 2024 jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik

Partekatu

Tallinn Music Week-en hurrengo edizioan parte hartzeko artistei zuzendutako deialdia zabaldu da. Estoniako hiriburuak nazioarteko jaialdia hartuko du 2024ko apirilaren 3tik 7ra. Deialdian edozein musika generotako artistek parte hartu ahal izango dute.

Jaialdian musika industriako eta komunikabideetako 1.000 profesional inguruk hartzen dute parte, eta 15.000 ikusle inguru batzen dira urtero. Jardueren artean, besteak beste, kontzertuak, azokak eta nazioarteko konferentziak nabarmentzen dira.
Deialdia 2023ko azaroaren 6ra arte egongo da zabalik. Izena galdetegi honen bidez eman daiteke.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU