2026.04.23

Berriak

MUST+PROk Euskal Herritik kanpoko 19 programatzaile bilduko ditu euskal musikaren industrian networking-a bultzatzeko

Gehio irakurri

MUST+PROk euskal musikaren industriarako topagune profesional gisa duen zeregina sendotu du, Estatuko zirkuituko 19 programatzaile eta eragile nabarmenen parte-hartzearekin: Artistas en Ruta (AIE), Cooperativa Ítaca - Producciones Vistabella (Murtzia), Aloud Music (Bartzelona), Sala López (Zaragoza), Fotomatón (Madril), Sala El Terra (Castelló de la Plana), Parlako Udala, All Nighters (Madril), Taller de Músics (Bartzelona), Marula Café (Bartzelona), Musikbox (Menorca), Poborina Folk (Teruel), Silikona (Madril), Intacta Music (Bartzelona), Buenritmo (Bartzelona), Jaspir (Saint-Jean-de-Bournay), La Cochera Cabaret (Malaga) La Nau (Bartzelona) eta La Lata de Bombillas (Zaragoza). Euskal Herritik kanpoko programatzaileez gain, Euskal Herriko musika programatzaileak ere izango dira, kontratazio eta konexio aukerak biderkatuz.

Profesional hauek ekitaldiko espazio desberdinetan parte hartuko dute (pitchingak, showcaseak eta speedmeetingak), eta sektoreko eragileen arteko konexiorako benetako aukerak sortuko dituzte.

Hitzordua aukera estrategikoa da networking-erako eta musikaren industrian aliantza berriak sortzeko. Akreditazio profesionalak eskuragarri daude jada parte hartu nahi dutenentzat eta topaketarako gune hau ahalik eta gehien aprobetxatu nahi dutenentzat.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

MUST+PROk Euskal Herritik kanpoko 19 programatzaile bilduko ditu euskal musikaren industrian networking-a bultzatzeko

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > MUST+PROk Euskal Herritik kanpoko 19 programatzaile bilduko ditu euskal musikaren industrian networking-a bultzatzeko

Default content