2026.04.28

Egonaldi artistikoak

Xabier Badiola eta Magalí Datzira, Ozen i Fort egonaldiaren bigarren edizioko protagonistak

Gehio irakurri

Xabier Badiola (Euskal Herria) eta Magalí Datzira (Katalunia) Ozen i Fort egonaldi artistikoaren bigarren edizioan parte hartzeko hautatu dituzte. Programaren helburua euskal eta kataluniar eszenetako artisten arteko loturak sendotzea da, sorkuntza partekatuaren bidez. 2025ean egin zen lehen edizioan, Verde Prato eta Claraguilar izan ziren protagonistak.

Ozen i Fort ekimena bi musika-eszenen arteko elkarlanerako espazio eta programen gabeziari erantzuteko sortu da. Egonaldia bi fasetan antolatuta dago, eta biak Bartzelonako Fabra i Coats – Fàbrica de Creació gunean egingo dira: 2026ko maiatzaren 13tik 21era, eta irailaren 13tik 16ra.

Egonaldian zehar, Badiolak eta Datzirak elkarrekin lan egingo dute musika-proiektu berri bat garatzeko, sormen-prozesuak partekatuz eta elkarlanerako modu berriak esploratuz. Bigarren fasearen amaieran, lana jendaurrean aurkeztuko da, nahiz eta aurkezpenaren xehetasunak aurrerago jakinaraziko diren.

Sormen-prozesuak L’Afluent-en laguntza izango du, artisten praktika sortzaileak garatzen laguntzeko, eta Bartzelonako Euskal Etxearen aholkularitza ere jasoko du.

Antolatzaileak: Musika Bulegoa, Fabra i Coats – Fàbrica de Creació
Babesle nagusia: Laboral Kutxa
Babeslea: Eusko Jaurlaritza
Laguntzaileak: Etxepare Euskal Institutua, Bartzelonako Euskal Etxea





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Xabier Badiola eta Magalí Datzira, Ozen i Fort egonaldiaren bigarren edizioko protagonistak

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Xabier Badiola eta Magalí Datzira, Ozen i Fort egonaldiaren bigarren edizioko protagonistak

Default content