Albisteak

Filtratu

+ Info

2025.02.19

Berriak
Nazioartekotzea

Ezpalak BIME Bogotan izango da, BASQUE. MUSIC.-en eskutik.

Ezpalak taldeak BIME Bogotaren hurrengo edizioan parte hartuko du, 2025eko maiatzaren 6tik 9ra, BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase batekin. Musika Industriaren Nazioarteko BIME Topaketa duela hamairu urte eman zion hasiera Bilbon, eta Amerikako kontinentean laugarren edizioa ospatuko du aurten maiatzean. Ezpalak 2024ko udazkenean argitaratu zuen ‘Gatza’ bere laugarren diskoa. Lan berri hau beraien zigiluarekin (Patana Records) autoeditatu duten lehena da eta 2025eko apirilean hasiko dute aurkezpen bira. Maiatzaren 6ean aurkeztuko dute diskoa Kolonbiako hiriburuan. BIMEk 50 herrialde baino gehiagoko musika-industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotan gauzatuko den edizioaren programak bere horretan mantentzen ditu nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea. Ezaugarri hauek merkatuaren baitan jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, musika grabatua eta zuzenekoa, plataformak, startupak edo lege-esparruak, horiek baitira paneletan, tailerretan eta master-class-etan eztabaidatuko diren gaietako batzuk. BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatzen duen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen egitasmoa da. Honen helburua da euskal sormen-, kultura- eta arte-eszenatokiaren eta haren kultura- eta sormen-industrien nazioarteko sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.
+ Info

2025.02.06

Berriak

Musika Bulegoak 10. urteurrena ospatu du eta marka berria aurkeztu du

Musika Bulegoak bere 10. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi bat antolatu du Bilborocken, musikaren, erakunde publikoen eta sektoreko beste eragile estrategiko batzuen ehun bat profesional bildu dituena. Ekitaldian zehar, euskal musikaren sektoreak azken hamarkadan izan duen bilakaeraren errepasoa egin da eta elkartearen marka berria aurkeztu da. Maddi Arana Musika Bulegoko presidenteak erakundearen ibilbidea eta sektorearekiko konpromisoa azpimarratu ditu: "Eusko Jaurlaritzaren kultur politiken barruan lehentasunezko behar bati erantzuteko sortu zen Musika Bulegoa. 10 urte hauetan, hazi eta eboluzionatu egin gara sektorearekin batera, Euskal Herriko musikaren profesionalizazioaren, dibertsifikazioaren eta baldintzen hobekuntzaren alde eginez." Bere hitzaldian, hamarkada honetan gainditu diren erronka handiak ere nabarmendu ditu, hala nola pandemiaren eragina edo globalizazioak eta digitalizazioak ekarri duten eraldaketa: "Musikaren sektoreak konplexua izaten jarraitzen du, eta musikatik bizitzea oraindik erronka bat da. Baina zerbaitek definitzen bagaitu, borrokarako eta egokitzeko dugun gaitasuna da". Musika Bulegoak 10 urte hauetan izan dituen lorpenen artean, honako hauek azpimarratu dira: Musika Bulegoa Sariak sendotu izana, 1.200 parte-hartzaile baino gehiago bildu baititu bere edizioetan, eta 70 musika-proiektu baino gehiago aitortu baititu; BASQUE.MUSIC. ekimena, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean garatua, euskal musika nazioarteko merkatuetara eraman duena; eta erakunde publikoekin bitartekaritza-lana egitea, sektorearen errealitatera egokitutako kultura-politikak sortzeko. Etorkizunari begira Iker Durana Musika Bulegoko gerenteak, bestalde, erakundearen plan operatibo berria aurkezteko aukera aprobetxatu du, hurrengo urteko helburuak zehazten dituena: "10 urte hauek inflexio-puntua izatea nahi dugu. Gure erronka da sektorearen erreferente gisa sendotzea eta gure presentzia indartzea. Horregatik, gure balioak eta misioa hobeto islatzen dituen identitate bisual berri baten aldeko apustua egiten dugu." Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak ere parte hartu du, eta azpimarratu du zer beharrezkoa den atzera begiratzea egindako bidea ezagutzeko eta aitortzeko eta jarraipena emateko eratzen ari den aro berri honetan: "Badugu erronka handi bat: Euskadi eredu izatea nahi dugu kultura-identitatean, gizarte-kohesioan eta giza-garapenean. Eta, horretarako, garrantzitsua izango da euskaldunon komunitate zentzua sustatzea, gure identitatea indartzea, eta partekatutako etorkizun bat irudikatzea, eta eraikitzea. Eta, hori ELKARLANAREN eta LANKIDETZAREN bidez egin nahi dugu, baita gure identitatea eta egiteko modu propioak MUNDURA ZABALDUZ ere. Musika Bulegoa bezalako proiektuak guztiz lerrokatuta daude honekin eta, horregatik, 10 urte hauetan egin dugun bezala, Jaurlaritza bidelagun izango da”, adierazi du. Ekitaldia amaitzeko, Musika Bulegoaren marka berria eta bere lelo berritua aurkeztu dira:  "Batzen gaituena" sektorearekin duen konpromisoa eta Euskal Herriko musikako profesionalentzat erreferentziazko gune izaten jarraitzeko asmoa islatuz.
+ Info

2025.01.09

Berriak

2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean

Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin agurtu du. Musika-jarduera ugariak sektorearen erresilientzia- eta berrasmatze-gaitasuna islatzen du. Sarreren salmenta (% 25 igo zen), streaming-aren kontsumoa eta zuzeneko emanaldien sendotasuna funtsezko ardatzak izan dira eta sektoreko adituek 2024a azken hamarkadako onenetakoa dela adierazi dute. Hala ere, arrakasta horrekin batera, musikak 2025era begira aurre egin behar dien erronkak daude, musikaren iraunkortasuna eta ekitatea bermatzeko. Arrakasta eta dinamismo handiko urtea Amaia Ispizua Musika Industriaren Elkarteko lehendakari eta Get In-en promotorearen arabera, 2024 “musika sektorearentzat urterik onenetakoa” izan da. Sarreren salmentak % 25 igo ziren aurreko urtearen aldean, eta streaming bidezko musikaren kontsumoak goranzko joerari eutsi zion. Gainera, ikusleek gero eta interes handiagoa erakutsi zuten zuzeneko ikuskizunekiko, askotariko ehun artistikoa sendotuz, emakume sortzaile eta artista berrien protagonismo nabarmenarekin. Gotzon Uribek, Kultura Liveko presidenteak, musika sorkuntzaren urte oparoa ere nabarmendu du, talde askoren agerpenarekin eta kontzertu-aretoetan gero eta publiko handiagoa erakartzen duen tokiko eszenarekin. Diskografiaren alorretik, Andres Camio “Jitu” Elkar argitaletxeko musika arloko arduradunak sektorearen dinamismoa azpimarratu du eta “musika kulturaren motor nagusi gisa berresten” dela eta “sorkuntza ez dela krisian dagoena” esan du. Halaber, Elkarren estudio berria eta Fermin Muguruzaren “40 urteko bira” aipatu ditu, eta biniloaren garrantzia azpimarratu du, ingurune digital azeleratu batean jarraitzaileak izaten jarraitzen duen formatu gisa. Aurrerapenak eta lorpen sektorialak Sara Azurza musikariaren eta Musikariko lehendakariaren arabera, Artistaren Estatutuaren pean PFEZren erreforma onartzea mugarri garrantzitsua izan da. Neurri horrek aukera ematen du artisten laneko aldizkakotasuna eta diru-sarrera irregularrak kontuan hartzeko, sektorearen fiskalitatean mugarri bat ezarriz. Bestalde, Helga Ariasek, Musikagileak elkarteko presidenteak, euskal musika garaikidearekiko interes gero eta handiagoa ospatzen du, bai nazio mailan, bai nazioartean. Zikloak eta jaialdiak sendotu izana nabarmendu du, baina iraunkortasuna bermatzeko erakundeen babes sendoagoen beharra azpimarratu du. Erronkak eta etorkizunari begira Arrakasta izan arren, sektoreko ahotsak bat datoz aurre egin beharreko erronka handietan. Horien artean dago kontzertu-aretoei laguntzea, bideragarritasun ekonomikoko arazoei aurre egin behar baitiete, kostu operatiboak handitu egin direlako eta jaialdi handiak direla eta. Lan-baldintzak eta profesionalizazioa ere lehentasunezkoak dira: Artistaren Estatutuaren ezarpenean aurrera egitea eta teknikarientzat hitzarmen arautzaile bat sinatzea funtsezkoa da sektorea duintzeko. Alvaro Sanz ABS Iluminación-eko zuzendariak espero du teknikarien lan-harremanak arautuko dituen hitzarmena “berandu baino lehen errealitate bat izatea”. Era berean, ez dute begi-bistatik galtzen mehatxu eta aukera berriak planteatzen dituen adimen artifiziala, hala nola streamingean eta musika-sorkuntzan duen eragina. Beste erronka garrantzitsu bat genero-berdintasuna sustatzea da, gehienbat gizonak buru dituen sektore batean, eta, aldi berean, euskara babestea mundu globalizatu batean. Musika-konposizioak dokumentatzea eta artxibatzea ere funtsezkoa da, Euskal Herriaren historia musikal aberatsa babestuko duen ondarea sortuz. Azkenik, finantzaketa publikoa eta pribatua indartu behar dira, ekosistema iraunkorra bermatzeko eta artista berriei zein finkatuei laguntzeko. Agus Barandiaranek, Korrontziren sortzaileak, artista berrientzako laguntza eta kultur finantziazioa indartzeko deia egin du, musika negozio jasangarria bermatzeko. Bien bitartean, Gotzon Uribek tokiko sortzaileak ikusarazi eta haien garapena sustatu nahi du. Euskal musikaren sektoreak baikortasunez egiten dio aurre 2025ari. Amaia Ispizuak ondorioztatu duenez, “erronka handiak musika merezi duen funtsezko tokian kokatuko duen elkarte-sare sendo batekin bakarrik gainditu ahal izango dira”.
+ Info

2024.12.17

Berriak
Nazioartekotzea

Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia

Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. Deialdia 2024ko abenduaren 17tik 2024ko urtarrilaren 21a arte (barne) egongo da irekita. Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria BIME PRO-k aukeratuko du eta behin erabakia hartu ondoren BASQUE. MUSIC. arduratuko da erabakiaren zabalkundeaz. Gainera, hautatutako artistak edo taldeak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du. Hautatutako taldeak BIME Bogotá-ren baitan BASQUE. MUSIC.-ek antolatuko duen showcase emanaldian parte hartuko du, Bogotan (Kolonbia) 2025eko maiatzaren 6tik 9ra bitartean. Basque. Music.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da. Hauek dira laguntza honen baldintzak: BASQUE.MUSIC.2025 Kontzertua eskaintzeaz gain, aukeratutako proposamenak jarduera profesionalen programaziorako sarbidea ematen duten akreditazioak izango ditu (gehienez 4 akreditazio aukeratutako proiektu bakoitzeko) eta BIMEren sorkuntza saio batean parte hartzeko aukera ere izango du. Horretaz gain, aireportutik hotelera (joan-etorria), hoteletik kontzertu aretora (joan-etorria) eta hoteletik grabaketa estudiora (joan-etorria) transferrak ordainduko zaizkio. Deialdiaren erabakia parte hartzaile guztiei posta elektroniko bidez bidaliko zaie. Deialdi honi buruz zalantzaren bat baduzu idatzi helbide elektroniko honetara: komunikazioa@musikabulegoa.eus  
+ Info

2024.12.17

Sorkuntzan

Ezagutu REACHen egoitza artistikorako hautatutako artistak

Malentxo Zeberiok, Eñaut Zubizarretak, Julen Leturiondok , Liam McDonellek eta Miriam Lujuak parte hartuko dute urtarrilean Miarritzen egingo den egonaldi artistikoan, REACH proiektuaren baitan.  Urtarrilaren bigarren astean Malentxo Zeberio tolosarra, Eñaut Zubizarreta aretxabaletarra,  Julen Leturiondo eibartarra, Liam McDonell gasteiztarra eta Miriam Lujua bilbotarra elkartuko dira beste musikari askorekin, jatorri ezberdinekoak, hala nola New York, Frantziakoak edo Euskal Iparraldekoak. Miarritzeko Atabal aretoa izango da haien sorkuntza bilduma aurrera eramateko egoitza eta urtarrilaren 10ean,  Bloñ talde baxe-nafartarrekin batera eskainiko dute kontzertu bat, aste osoan landutakoa erakusteko asmoz. Kontzertua irekia da baina gonbidapenak lortu behar dira aurretik. Musikariak lau multzotan banatuko dira eta talde bakoitzak musika koordinatzaile eta mentore izango du, egonaldia ahalik eta aberasgarri izan dadin. Atsedenaldietan inguruetako musika guneak bisitatuko dituzte. Proiektu hau Combustible (Frantzia), Clive Davis Institute of Recorded Music (New York), Vectorealism (Milan) eta Musika Bulegoaren arteko nazioarteko lankidetza bat da, oraingoan Atabal Aretoaren (Miarritze) lankidetzarekin. REACHen helburua talentu gazteen sorkuntza artistikoa bultzatzea da eta jatorri alternatibo edota kultura minorizatudun lan artistikoak sustatzea.
+ Info

2024.12.03

Nazioartekotzea

María Eugenia Luc-ek Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2025 Jaialdian

World New Music Days 2025 jaialdia, Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duena, maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo da Portugalen, Lisboa eta Porto hirien artean. Bederatzi egunetan zehar, jaialdiak orkestrak, ensemble eta bakarlari profesionalak, talde eta abesbatza amateurrak, operak, fado kontzertuak, gaualdi esperimentalak, entzunezko instalazioak eta abar izango ditu. WNMD 2025 programaziorako, ISCMko epaimahaiak María Eugenia Luc konpositorearen Forest (2019) lana aukeratu du, eta txirula, klarinete, saxofoi, piano, biolin eta biolontxelozko ensemble batek interpretatuko du. M. Eugenia Luc-ek, Euskal Herrian kokatutako konpositore italiar-argentinarrak, sari ugari lortu ditu, horien artean Urrezko Melomanoa (2016), Erromako I.I.L.A Institutuak emandako saria, I.M.E.B-Bourgesek edo ISCM berak eskainitakoa. Foresten bidez, Luc-ek planetatik gehien liluratzen duten ekosistemetako bati omenaldia egin nahi izan dio, basoarekin lotu ditzakegun soinuei zuzenean lotutako soinu-unibertsoa sortuz. Musikagilearen parte-hartzea bultzatzeaz gain, Musika Bulegoak ISCMren Urteko Batzar Nagusian ere parte hartuko du. Batzar hori jaialdiarekin batera egingo da, eta datozen urteetan ISCMk jarraituko dituen jarduera-estrategiak zehazten dira bertan. ISCM elkartea, duela bi urte mende bat bete zuena, nazioarteko elkarterik zaharrena da, musika klasikoaren esparruan musika sortu berrien defentsa eta zabalkundean aritzen direnen artean, eta gaur egun munduko txoko guztietako 60 kide baino gehiago biltzen ditu bere baitan, gehienak musika garaikidearekin konprometitutako erakundeak, ISCMren ordezkaritza beren herrialdeetan beren gain hartzen dutenak. Urteroko jaialdia da The International Society for Contemporary Music-en misioa jarraitzeko bide nagusia.
+ Info

2024.12.03

Nazioartekotzea

EZEZEZ taldeak ESNS 2025 azokan parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik

EZEZEZ taldeak ESNS jaialdian parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik. 2025eko edizioa urtarrilaren 15etik 18ra egingo da Groningen hirian (Herbehereak), eta EZEZEZ Bilboko taldeak showcase bat eskainiko du urtarrilaren 16an, 19:50ean. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetako bat eta nazioarteko musikako profesionalen topagune nagusietako bat da ESNS. Herrialde bakoitzaren talentua babesteaz gain, musika proiektu berriak bultzatzen ditu jaialdi honek. Urtero nazioarteko 4.000 ordezkari eta 400 musika jaialdi baino gehiago biltzen dira bertan. EZEZEZ EZEZEZ Unai Madariagak, Eneko Ajangizek, Alvaro Olaetxeak eta Mikel Irigoyenek osatutako taldea da, non musikak taldearen inguruko gainerako alderdien pisu bera duen. «Do it yourself» militantziaren eta sormen eztanda baten ondorioz, taldeak berak konposatu, idatzi, jo, grabatu, nahastu eta masterizatzen ditu bere kantu guztiak. Baita grafikoak, bideoak eta estilismoa ere. EZEZEZek berak egiten du taldearekin zerikusia duen guztia, soinu eta irudi bakar eta sendoak definitzeko. Eta lortzen du. Gaur egungo musika eszenako talde interesgarrienetako bat izanik, bere zuzeneko indartsuek BIME BIlbao, Bilbao BBK Live, Monkey Week, Azkena Rock, Sonorama eta beste hainbat jaialditan jotzera eraman ditu. EZEZEZek «azken puntua» kaleratu zuen 2024ko azaroan, bere hirugarren diskoaren lehen singlea. «Puntofinal» punk energiaren eztanda da, baina funk arimarekin (super dancy-a da), katana bat ninja baten eskuetan bezala irristatzen dena: sotila, dotorea eta sendoa. Euskoñolean abestua (gaztelaniaren eta euskararen arteko nahasketa) eta ironiaz eta poesiaz betea, «azken puntua» identitateari eta onarpenari buruzko hausnarketa da, maitasuna nola jaso esploratuz munduan dugun lekua aurkitzen eta baliozkotzen lagun diezagukeena. BASQUE. MUSIC. ESNS azokan Euskal Herriko ordezkaritzak aurreko urteetan ere ESNS azokan parte hartu izan du. Zetak (2023), Merina Gris (2023) eta Divorce From New York (2024) izan dira aukeratutako proposamenak.
+ Info

2024.11.04

Berriak

“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa

Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen hausnarketa-jardunaldia. Nazioarteko topaketa honek elkarrizketa-gune bat proposatzen du ekimen horiek gure komunitateetan duten eraginari buruz eta espazio inklusiboagoak, jasangarriagoak eta sortzaileagoak sortzen nola lagun dezakegun azaltzeko. Jardunaldia azaroaren 21ean (osteguna) izango da, 18:00etan, Donostiako Dabadaba aretoan, ingelesez eta gaztelaniaz. Hauek dira parte hartzen duten kolektiboak: Spook (Valentzia), Sexy Lady Massive (UK), Panke Culture (Berlin), Me Siento Extraña (Barcelona), Poing Club (Rotterdam), Lagrima (Madrid) eta Dengo Club (Lisboa). Izen-ematea doan da eta esteka honen bidez lor dezakezu zure sarrera.
+ Info

2024.11.04

Berriak

Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du

Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu honek Musika Bulegoak Espainiako Kultur Zentroarekin batera Ekuatore Ginean aurtengo otsailean Batan antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Ekoizpenak Mikel Ugarte eta Manu Gaigne txalapartari gipuzkoarren eta Ekuatoguineoko musikari nabarmenen arteko lankidetza du ardatz, hala nola Nelida Karr, Nene Bantú, Jay Nvok eta Salomon Eduok. Egoitza horretan, euskal tradizioa eta afrikar doinuak uztartu zituen elkarrizketa musikal bat aztertu zuten artistek, beren sustrai kulturalak ezagutzeko eta konektatzeko ahaleginean. Proiektuak K Bulegoaren laguntza ere izan du. Amua Zinemaldiko ikusleek dokumental honetaz gozatzeko aukera izango dute, musika eta zinema ardatz dituen jaialdiaren espirituarekin bat egiten baitu. Errotik azaroaren 15ean proiektatuko da, 19:00etan, Hondarribiko Itsas Etxean. Sarrera librea da lekua bete arte.
+ Info

2024.10.22

Berriak

Musikarien egile-eskubideen kudeaketari buruzko online ikastaro praktikoa

Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango da, 10:00etatik 12:00etara, eta arreta berezia jarriko du kudeaketa-erakundeetan, hala nola SGAEn eta alor horrekin lotutako ekintza praktikoetan. Doakoa izango da. Deskribapena: Sarrera teoriko txiki bat egingo da egile-eskubideak kudeatzen dituzten erakundeei buruz, batez ere SGAEri buruz. Jarraian, eskubide horiek kudeatzeko gakoei buruzko jarraibide praktikoak ezarriko dira: bazkideen altak, obren erregistroa, eskubideen banaketa, jakinarazpenak eta erreklamazioak, etab. Ikastaroan egoitza elektronikoa ere jorratuko da. Helburuak: Parte-hartzaileei egile-eskubideei eta egile-eskubideak kudeatzeko erakundeei buruzko sarrera teoriko bat ematea, SGAEri begira bereziki. Parte-hartzaileak egile-eskubideen kudeaketa praktikoan gaitzea, bazkideen altak, obren erregistroa, eskubideen banaketa, jakinarazpenak eta erreklamazioak barne, besteak beste. Egoitza elektronikoari buruzko informazioa ematea eta informazio hori egile-eskubideen kudeaketan nola erabili jakitea. Egile-eskubideak behar bezala ezagutu eta aplika daitezen sustatzea, esparru kulturalean eta sortzailean. Egitaraua: 2 orduko iraupena duen online ikastaroa da (10.00etatik 12:00etara), eta honako gai hauek landuko dira: Egile-eskubideen kudeaketa praktikoa: Kudeaketa-erakundeetako bazkideen altak Obren erregistroa Eskubideen banaketa Jakinarazpenak eta erreklamazioak Egoitza elektronikoaren erabilera: Egile-eskubideak kudeatzeko erakundeen egoitza elektronikoaren funtzionamendua Egoitza elektronikoan egin daitezkeen prozedurak eta izapideak Irakaslea:  SGAEko goi-teknikari bat. Nori zuzendua: SGAEko bazkideak. Musika sektoreari, Musika Bulegoko bazkideek (zuzenak edo Kultura Live, MIE, Musikagileak eta Musikari elkarteetako kideek) lehentasuna izango dute. Beharreko materiala: Ordenagailu propioa eta Interneterako konexioa izatea. Gutxienez, mugikorra. Apunteak hartu nahi badituzte, papera eta boligrafoa edo arkatza. Konexioa: Webex Meetings euskarri digitala. Izen-emateak: nsancheza@fundacionsgae.org edo info@musikabulegoa.eus   e-mailera parte-hartze eskaera bat bidaliz azaroak 24a baino lehen (barne). Hortik aurrera Webex Meetings euskarriarekin konexioa bideratzeko argibideak emango dira.
+ Info

2024.10.16

Berriak
Sustapena

[Lotura] kolektiboa BIME x Stereorocks Club-erako hautatua

[Lotura] izan da BIME x Stereorocks ekimenaren edizio berrian parte hartzeko hautatua izan den kolektiboa. Ekimen horren helburua Euskal Herriko klub eszena ikusaraztea eta balioan jartzea da, eta bertako artistei Stereorocksklubean aritzeko aukera eskaintzen die. Aurten, J-3Ø3 (Irun), Aitana Rodríguez (Durango) eta Bendiak (Iruñea) arituko dira zuzenean. Azaroaren 2ko goizaldean (01:00 am) izango da, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan. BIME, Club Stereorocks eta BASQUE. MUSIC. plataformaren arteko elkarlanaren emaitza da.
+ Info

2024.10.09

Berriak
Prestakuntza

Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra

EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa, egile eskubideak kudeatzeko eredu desberdinak, lizentzia libreak eta abar. Ikastaroa gazteleraz izango da. DATAK: irailaren 23tik urriaren 6ra. HIZLARIA: Ainara LeGardon 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen musika, artista autogestionatua da eta jabetza intelektualean aditua. NORI ZUZENDUA: Musikagintzan, oro har, diharduten profesionalei: musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur arduradunak, aretoetako arduradunak eta abar… IKASTAROREN DINAMIKA: ikastaroan parte hartzen duen pertsona bakoitzari ikasketa, hausnarketa eta eztabaidarako baliagarriak izango zaizkion eduki deskargagarriak helaraziko zaizkio. Gainera, irakaslearen eduki didaktikoak jaso ahal izango ditu eta programan aipatutako gaien azalpenak eskura izango ditu. Ikastaroa egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzak irakasleari kontsulta egiteko aukera izango du, edozein zalantza argitzeko, ikastaroa hasi eta 15 eguneko epean. Kontsultak gehienez ere ordubetekoak izango dira parte-hartzaile bakoitzeko. IZEN EMATEA: ikastaroa dohainik da eta izena emateko epea irailaren 18ra arte egongo da zabalik. Parte hartzeko, info@musikabulegoa.eus helbidera idatzi behar da izena, abizenak, musika-jarduera eta Musika Bulegoko kide den ala ez esanez.
+ Info

2024.10.08

Berriak

S.A.D. taldea, VillaSoundBilbao Musika Bulegoa 2024 saria, Kafe Antzokian zuzenean

VillaSoundBilbao Musika Bulegoa 2024 saria irabazi duen Sistemak Arriskutsuak Dira (S.A.D.) rock taldeak kontzertua eskainiko du Kafe Antzokian (Kultura Liveko areto bazkidea) urriaren 24an, osteguna, 21:30ean. Sarrera librea da lekua bete arte. S.A.D.: 2019an Leioan sortutako rock taldea da Sistemak Arriskutsuak Dira. Taldea Systems Are Dangerous izenarekin sortu zen eta hasierako abestietan ingelesa eta euskara tartekatu zituzten. 2021ean akronimo bera erabiliz euskarazko izena osatu eta ‘Aieru’ (EPa) atera zuten. 2023an haien bigarren albuma argitaratu zuten, ‘Nika’ izenekoa. 2023ko abenduan DA PRO! musika egitasmoan parte hartzeko aukeratuak izan ziren eta 2024an VillaSoundBilbao lehiaketan Musika Bulegoa Saria eskuratu dute. Diskografia: Aieru (2021 Nika (2023)
+ Info

2024.10.08

Berriak
Prestakuntza

Musi-Meet, musika-sorkuntza garaikidearen erreferentziazko topaketa, bueltan da

Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, Musika Bulegoarekin elkarlanean, Musi-Meet topaketaren bigarren edizioa antolatu du, Donostiako San Telmo Museoan, urriaren 20an. Topaketa honek musika-sorkuntza garaikidearen egoera aztertzea du helburu, hainbat ikuspegitatik eta sektoreko erreferenteen eskutik. Konposizioaren azken joeretatik musika garaikidearen programazioaren erronketara, musika esperimentalen eta abangoardiakoen esparruan lan egiten duten konpositore eta profesionalek dituzten erronken erradiografia eguneratua eskainiko du eguneko programak. Hitzaldi eta mahai-inguruetarako sarrera librea da eta parte hartzeko posta elektroniko bat bidali behar duzu honako helbide honetara: info@musikagileak.com (urriaren 18ra arte). Eduardo Chillidari eskainitako azken kontzerturako sarrerak 3 €-ko kostua izango du. Programazio osoa hemen kontsulta dezakezu.
+ Info

2024.10.08

Berriak

R.E.A.C.H. proiektuko bazkideen bisita Donostian

R.E.A.C.H. proiektuko bazkideak Donostian bilduko dira egunotan. Proeiktu honen helburua azken 20 urteetan sormen-industriak izan dituen bilakaera handiak kontuan hartuta kultura-prozesuetan laguntzea da. Urriaren 9tik 11ra, Dabadaba aretoa, Tabakalera, Dinamoa sormen gunea, Eresbil, Elkar estudioa eta Musikene bisitatuko dira. Gainera, 2025eko urtarrilean Biarritzeko Atabalen antolatuko den Symposiumaren prestaketa burutuko da. Proiektuak sektore arteko eta nazioz gaindiko bikaintasuneko mentoring sarea sortzeko lan egiten du, eta eremu alternatiboetatik edo kultura minorizatuetatik datozen ekintzaile gazteei zuzenduta dago, bereziki hizkuntza, musikako, ikus-entzunezko eta diseinuko proiektuetaklo sortzaileei. Musika Bulegoa R.E.A.C.H. proiektuko bazkidea da 2023ko irailetik. Ekimen honek Erasmus + erakundearen laguntza du eta Combustible (proiektuaren liderra), Clive Davis Institute, Atabal aretoa eta Vectorealism erakundeek parte hartzen dute.
+ Info

2024.10.07

Berriak
Sustapena

DA PRO! VI. topaketarako deialdia

Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59. Durangoko Azokan, azaroaren 27an, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian (Landako, 4). Ekimenaren helburuak: Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko. Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko. Ekimen honen xedea hautatutako talde eta artistei Amorebieta-Etxano Udalak antolatutako MusikaGaz Fest jaialdiaren hirugarren edizioan parte hartzeko aukera eskaintzea da. Topaketaren formatua: Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak. Zuzeneko emanaldiak dituzten aurkezpenak lehenetsiko dira. Horretarako, aretoak musika set sinple bat izango du. Beste material batzuk ere erabili ahal izango dira, hala nola fitxak, ikus-entzunezko euskarria… Hautatutako taldeek eta/edo artistek 120 euroko laguntza jasoko dute Musika Bulegotik, dietak eta joan-etorriak ordaintzeko. Aurkezpenak euskaraz egingo dira. Nori zuzendua: Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab. Aukeratzeko irizpideak: Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero: Euskarazko proiektua izatea. Proiektu eta diskoen estreinaldiak (Durangoko azokan salgai). Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea. MusikaGaz Fest 2025: Haien lanak DA PRO! jaialdian aurkezten dituzten talde eta artista gazteak MusikaGaz Fest jaialdiaren hirugarren edizioan parte hartzeko hautatuak izateko aukera dute. Ekimen hau posible da Amorebieta-Etxanoko Udalaren, Gerediaga Elkartearen eta Musika Bulegoaren arteko lankidetzari esker. Jaialdia 2025ko urtarrilaren 25ean izango da Amorebieta-Etxanoko hainbat agertokitan, eta DA PRO! jaialdian parte hartzen duten artista hautatuek kartela osatuko dute, topaketan aurkeztutako katxea errespetatuz. MusikaGaz Festen parte hartzeko hautatuak izateko, musikariek edo sortzaileek 35 urte baino gutxiago izan beharko dituzte bakarlari izanez gero, edo taldearen % 80k adin hori gainditzen ez duten pertsonek osatu beharko dute. Iaz, jaialdiaren antolakuntzak Durangoko Plateruenan aurkeztutako 12 proposamenetatik sei programatu zituen. Epeak: Sortzaileek (musikariek eta musika taldeek) urriaren 8tik 18ra izango dute izen-ematea zabalik esteka honetan. Programatzaileen izen-ematea azaroaren 11tik 22ra izango da. Zalantzak eta informazio gehiago: komunikazioa@musikabulegoa.eus
+ Info

2024.09.24

Berriak

Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2024 azokan

Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamabigarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko da. Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek BASQUE. MUSIC. markaren babesean antolatuko dira. BIMEk irauten dituen hiru egunetan zehar, BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena. Horretaz gain honako programazioa antolatu da Musika Bulegotik: URRIAK 29 ASTEARTEA: 10:00etan, matchmaking Euskal Herriko eta Kolonbiako delegaritzen arteko topaketa gosaria 3.solairuko jatetxean. Topaketa honi esker Euskal Herriko eta Kolonbiako musikaren profesionalak biltzeko networking gosari bat antolatu da. Bi herrialdeetako profesionalek elkar ezagutzeko aukera izango dute. Parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. 12:30etan Pro IV (0D2)  aretoan BASQUE. MUSIC. Pitch saioa egingo da. Bertan, Euskal Herriko bost proiektu aurkeztuko dira. Saio honek koktel txiki bat izango du aurkezpenen ostean networking-a errazteko. Pitch saioan proiektu bat aurkeztu ahal izateko, galdetegi hau bete behar da urriaren 10a baino lehen. URRIAK 30 ASTEAZKENA: 10:00etan, 5H aretoan (5. solairuan), musika babesletzen inguruko topaketa bat egingo da hainbat markekin.  Kultura-babesletzak eta musikaren sektoreko ekimen ezberdinak babesteko aukerez hitz egingo da bertan. Jarduera honek harremanak sendotzeko asmoarekin koktel txiki bat izango du. Parte hartzeko eman izena hemen. AZAROAK 2 OSTIRALA: BIMEren hamaibigarren edizioa STEREOROCKS x BIME proiektua babestuz agurtuko dugu. Euskal Herriko musika elektronikoaren eszena dinamizatzeko helburua duen proiektu honen hirugarren edizioa izango da hau.
+ Info

2024.09.18

Berriak
Nazioartekotzea

Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en

Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal musikarien kontzertuak izango dira programazio ofizialaren baitan. Gorka Urbizuren emanaldia bihar izango da, irailak 19, 22:00etan, Atlántida karpan. Hurrengo egunean, hilaren 20an, ostirala, Mikel Azpirozen txanda izango da, L`Atlántidako 3 aretoan, 23:00etan. Bi kontzertuez gain, Euskal Herriko hainbat enpresak nazioarteko musika profesionalei eskainitako pitch saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Hau da saio hauetarako aurreikusitako programa: Irailak 18, asteazkena (L ‘Atlàntida karpa) 13:10-13: 55 Panda Artist Management eta Bartzelonako Euskal Etxea. Irailak 19, osteguna (L ‘Atlàntida karpa) 13:10-13: 55: Baga Biga Produkzioak, Maita Kultura, GinMusica Azokan dauden musikako profesionalek speed meeting saioetan eta egun hauetan antolatu diren beste topaketa profesional batzuetan ere parte hartu ahal izango dute. (Programa osoa hemen kontsulta dezakezu). Jarduera horiek guztiak BASQUE.MUSIC. euskal musika nazioartekotzeko proiektuari esker egin ahal izan dira. Proiektu horretan Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzen dute.
+ Info

2024.09.10

Berriak

Alaik Musika Bulegoak eta MIL Lisboa jaialdiaren artean antolatutako egoitza artistikoan parte hartuko du

Alai artista tolosarra aukeratu dute MIL Lisboa (Portugal) jaialdiarekin batera Musika Bulegoak antolatuko duen egoitza artistikoan parte hartzeko. Sonia Trópicos artistarekin batera egingo duen egoitza artistikoa 2024ko irailaren 20tik 25era bitartean egingo da. Lankidetza horren emaitza irailaren 26an aurkeztuko da Lisboako (Portugal) Titanic Sur Mer aretoan, 22:45etan. Musika Bulegoak eta Mil Lisboak elkarlanean egiten duten egonaldi artistikoaren bigarren edizioa da hau.  Proiektu honen helburua nazioarteko musika elektronikoko ekoizleek elkarrekin lan egiteko lan-espazio berriak sortzea da. 2022an Brava artista donostiarrak nazioarteko Bleid, Clara! eta Black Mamba artistekin lan egiteko aukera izan zuen. Brava artista donostiarrak parte hartu zuen egoitza artistikoaren laburpen-bideoa, Musika Bulegoak MIL Lisboarekin 2022an egindako lankidetzaren emaitza.
+ Info

2024.09.06

Berriak

Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa

Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta indartzea da, baita haren balio-katean esku hartzen duten eragileen jarduera ere, une oro jarduera horren kalitatea eta profesionaltasuna areagotzeko lan eginez. Elkarteak bere lantaldea osatzeko Proiektu arduradun teknikoa kontratatzeko lan-deialdia ireki du. Lanpostuaren eginbeharrak: Sail arduradunaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu: ▪ Musika Bulegoaren eskaintza: garatuko den programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak sailean lantzea. ▪ Zerbitzuen eta proiektuen diseinua, ekoizpena eta ebaluazioa: ekimenak definitzea, aukeratzea, garatzea, ekoiztea, koordinatzea, jarraipena eta ebaluazioa egitea, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera. ▪ Proposamenen kudeaketa: iristen diren proposamenei Sail arduradunari jakinaraztea eta berarekin lehen lanketa egitea. ▪ Balizko elkarlanak: eskaintzan interesgarriak izan daitezkeen lankidetzarako balizko eragile estrategikoen azterketan saileko arduraduna laguntzea. ▪ Aurrez-aurreko arreta: antolatzen diren jardueretan egotea. ▪ Benchmarking: musika sektorean berritzaileak eta eredugarriak izan daitezkeen beste proiektuen azterketa gauzatzea. ▪ Kudeaketa ekonomikoa: proiektuen eta zerbitzuen aurrekontuak burutu eta jarraipena egin . ▪ Komunikazioa: ekimenen komunikazio ekintzen aurre-lanketa burutzea. ▪ Ordezkaritza espezializatua: sektoreko foro espezializatu ezberdinetan parte hartzea. ▪ Elkarteko barne batzordeak: elkartean dauden batzorde ezberdinen dinamizazioa. ▪ Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea. ▪ Erakundeko eguneroko beharretan era hura osatzen duten hainbat elkarteei laguntza ematea. Lan-baldintzak: ▪ Kontratu mota: aldi baterako kontratua, 6 hilabeteko probaldiarekin. Jarraitzeko aukera egon daiteke. ▪ Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean) ▪ Soldata29.000 € – 32.000 € gordin urtean ▪ Lan lekua: Euskal Herria. Telelana nagusiki. Beharren arabera bidaiatzeko prest egon behar da. Baldintzak: Nahitaezkoa: ▪ Musika, arte eta humanitateen edota gizarte zientzien arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea. Musikan goi mailako ikasketak lehenetsiko dira. ▪ Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea ▪ Kultura-proiektuen kudeaketan gutxienez bi urteko esperientzia izatea ▪ Ofimatika programen erabilera menperatzea ▪ Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila) ▪ Ingelesean gutxienez B2 maila izatea Baloratuko da: ▪ Euskal Herriko musika sektorearen eta kulturgintzaren inguruko ezagutza izatea. Bereziki Musika klasikoan eta garaikidean eskatuko da. ▪ Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea. ▪ Elkartegintzan eskarmentua izatea ▪ Teknologia berriekin eskarmentua izatea ▪ Euskara: C2 maila izatea ▪ Ingelesa: C1 maila izatea ▪ Frantsesean B2 maila ▪ B1 gidabaimena eta autoa izatea Info +: ▪ Epea: irailaren 22an amaitzen da ▪ CV e-posta honetara bidali:  administrazioa@musikabulegoa.eus ▪ Urrian zehar lan egiten hastea aurreikusten da.
+ Info

2024.08.19

Berriak

Musika Bulegoak Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du

Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta indartzea da, baita haren balio-katean esku hartzen duten eragileen jarduera ere, une oro jarduera horren kalitatea eta profesionaltasuna areagotzeko lan eginez. Elkarteak bere lantaldea osatzeko Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du. Lanpostuaren eginbeharrak: Gerentziaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu: Musika Bulegoaren eskaintzaren planifikazioa: garatuko den programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak sailean lantzea Eskaintzaren urteko plana:  proiektuen eta zerbitzuen proposamena garatzea eta aurkeztea Balizko lankidetzarako azterketa: eskaintza garatzeko eragile ezberdinen azterketa burutzea Zerbitzuen eta proiektuen diseinua, ekoizpena eta ebaluazioa: ekimenak definitzea, aukeratzea, garatzea, ekoiztea, koordinatzea, jarraipena eta ebaluazioa egitea, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera. Proposamenen kudeaketa: iristen diren proposamenei kasu egitea eta aztertzea Indarrean dagoen ebaluazio sistemari jarraipena egitea: kultura programazioaren alorrean antolatzen diren jardueren ebaluazioa egin. Saileko lantaldea kudeatzea: lantaldea koordinatzea eta kideen zereginak zehaztea eta jarraipena egitea. Aurrez-aurreko arreta: antolatzen diren jardueretan egotea Kudeaketa ekonomikoa: saileko aurrekontua aurreikusi eta jarraipena egin. Saileko ekimen ezberdinen aurrekontuen gainbegiraketa eta kostuen lehen azterketa egitea. Finantzazio iturriak bilatzea: proiektu ezberdinetarako diru-laguntzak bilatzea eta aurkeztea Komunikazioa: ekimenen komunikazio ekintzen aurre-lanketa burutzea. Kudeaketa: sailean indarrean dagoen sistema eta prozedurak betetzen direla ziurtatzea. Prozesuak hobetzeko proposamenak egitea. Administrazio sailarekin koordinazioa: diru-laguntzeekin, proiektuen aurrekontuekin eta fakturekin lotura duten koordinazio lanak gauzatzea. Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea. Erakundeko eguneroko beharretan laguntza ematea. Lan-baldintzak Kontratu mota: mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin. Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean) Soldata:  30.000 € – 35.000 € gordin urtean Lan lekua: Euskal Herria. Telelana nagusiki. Beharren arabera bidaiatzeko prest egon behar da. Baldintzak: Nahitaezkoa: Arte eta humanitateen edota gizarte zientzien arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea Kultura-proiektuen kudeaketan gutxienez hiru urteko esperientzia izatea Lantaldeen koordinazioan gutxienez 2 urteko eskarmentua izatea. Ofimatika programen erabilera menperatzea Euskal Herriko musika sektorearen eta kulturgintzaren inguruko ezagutza izatea Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila) Ingelesean gutxienez B2 maila izatea Baloratuko da: Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea. Elkartegintzan eskarmentua izatea Teknologia berriekin eskarmentua izatea Euskara: C2 maila izatea Ingelesa: C1 maila izatea B1 gidabaimena eta autoa izatea Info +: Epea: irailaren 4an amaitzen da CV e-posta honetara bidali: E-posta: administrazioa@musikabulegoa.eus Urriaren hasieran lan egiten hastea aurreikusten da.
+ Info

2024.07.23

Berriak

RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan

EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak, 2023an Ekhi Lambertek burutu zuen egonaldiarekin hasi zen sormena lantzeko ekimen honen bigarren edizioan parte hartuko du. Elkarlan honen helburua musikariei, sortzaileei eta Ipar Euskal Herriko musika eragileei proiektu berriak sortzeko eta lantzeko espazioa, baliabideak eta laguntza eskaintzea da. Bi zatitan banatutako egonaldiak bi eguneko lan saioak izango ditu, eta Atabal aretoan (Biarritz) eta Dinamoa sormen gunean (Azpeitia) burutuko da. Dinamoa sormen guneko egonaldia urriaren 26an eta 27an egingo da. Atabal aretoko egonaldia urriaren 28an eta 29an. RTZ Kolektiboa RTZ Kolek!boa 2021ean Baionako Zizpa gaztetxean sortu den rap taldea da. Lehen urteetan, eskoletan, elkarteetan eta San Espiritu auzoan rap tailerrak eman eta gero, RTZ kolek!boak azkar plazaratu eta defendatu ditu bere lanak eszena gainean baita hainbat ekitalditan (Se loger au pays / Herrian bizi , Zuper festa, Korrika, EHZ, etab…). Gaur egun, hausnarketa baten ondo!k, rap tailerrari bukaera eman zaio eta kideek Konkista izeneko EP-a sortzeari erabat buru-belarri aritzea erabaki dute. RTZ Kolek!boa Studio percep!on (Angelu) eta Alkimia produkzioa (Hendaia) ekoiztetxeekin elkarlanean ari da. Horrez gain, bere komunikaziorako (argazkiak, bideoak, sare sozialak), Amphibie studio (Hendaia) izeneko enpresarekin ari da lanean RTZ. Lehen proiektu honetarako, lau raplariek osatzen dute kolek!boa: Petri, Oph, Frel Asiat, TLM. Bestalde, EP-a osatzen duten kantu guz!ak DJ Wall-ek ekoiztu ditu (Studio perce!on). Azkenik, RTZk, oro har, euskaraz idazten du Trap, Drill eta Boombap instrumentaletan.
+ Info

2024.06.26

Berriak

Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du

Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, Musika Bulegoak 2024ko otsailean Ekuatore Ginean antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Bertan, Gipuzkoako bi txalapartarik parte hartu zuten, Mikel Ugarte eta Manu Gaigne. Hauekin batera Nelida Karr, Nene Bantú, Jay Nvok, Salomon Eduok eta Gabriel Alejandro Salazar musikariek egindako sormen prozesuaren emaitza kontzertu batean erakutsi zuten. Ekimen honek K Bulegoaren laguntza izan zuen. Proiektua Bata hirian aurkitzen den Centro Cultural de España Kultur gunearekin elkarlanean antolatu zen eta otsailaren 16tik martxoaren 1ra bitartean burutu zen. Egonaldiak iraun zuen egunetan zehar hainbat ekimen burutu ziren: txalapartariek instrumentu hau jotzen irakasteko tailerrak burutu zituzten, kontzertu bat eskaini zuten, bertako egurrarekin txalaparta bat sortu zuten eta Ekuatore Gineako musikari ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten. Proiektu honi esker ikuspuntu garaikide batetik abiatuta elkarrizketak sustatu ziren bi herrialdeetan sustraituta dauden hainbat musika tresnen artean: bertako basoetatik datoz materialak eta haien erritmoek, belaunaldiz belaunaldi ahoz transmitituak, sortu diren kulturen jatorriaren identitateak adierazten dituzte. Egonaldia dokumentatzeko zuzendariak ikus-entzunezko pieza dokumental bat osatu zuen Ekuatore Ginean egindako lana erakusteko. Dokumental hori datozen hilabeteetan aurkeztuko da baina aldez aurretik egonaldiaren emaitza erakusten duen trailerra aurkeztu dugu. Errotik trailerra
+ Info

2024.06.06

Berriak

Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz, Mercat de Música Viva de Vic-en

Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal musikariek Mercat de Música Viva de Vic-ek 36. edizioko programazio ofizialean hartuko dute parte BASQUE.MUSIC.-en eskutik. Kataluniako musika-ekitaldi ospetsuenetako baten edizio berri hau 2024ko irailaren 18tik 21era egingo da.  Musikaren sektorea dinamizatzeko eta elkartzeko gune izaten jarraituko du, zuzeneko musikaren proposamen berrien bozgorailu gisa duen funtzioan arreta jarriz. Aurten ere BASQUE. MUSIC.-en babespean, Euskal Herriko musikaren industriaren sektoreak presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal musikaren kontzertuak izango dira programazio ofizialaren barruan. Programa osoa MMVV-en webgunean kontsulta dezakezu.
+ Info

2024.06.06

Berriak

Musikaren Eguna: HOFE X 4:40 eta EIRE, zuzenean

Musikaren Europako Eguna dela eta, ekainaren 21ean, Musika Bulegoak HOFE X 4:40 eta EIRE taldeen kontzertua antolatu du. Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian izango da 21:00etan eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Ekitaldi berezi honen helburua pertsona guztiei kulturarako sarbidea bermatzea da, musikaren magia hiri handietatik haratago eramanez. Data: 2024.06.21 Tokia: Bermeoko Kafe Antzokia (Bizkaia). Ordutegia: 20:30ean, ateen irekiera. 21:00etan, kontzertua. Artistak: HOFE X 4:40 + EIRE Sarrera: Doan
+ Info

2024.06.04

Nazioartekotzea

Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian

Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike elkarte zaharrena da, eta 2023an bere sorreraren mendeurrena ospatu zuen euskal musikaren ordezkaritza zabala izan zuen jaialdi berezi batekin [irakurri berria]. Aurten ere, musika klasikoaren alorrean sortu berri diren musiken defentsan eta zabalkundean aritzen diren 60 herrialde desberdinetako erakunde bilduko ditu bere urteko hitzordu garrantzitsuenean. World New Music Days 2024 jaialdia ekainaren 22tik 30era ospatuko da Faroe Uharteetako hiriburuan: Torsvahn. Bederatzi egun eta dozenaka kontzertuetan, jaialdiak orkestra, ensemble eta bakarlari profesionalen emanaldiak, talde eta abesbatza amateurrak, jazz kontzertuak, elektronika eta esperimentazio gaualdiak, ikusentzunezkoak, instalazioak eta abar eskeiniko ditu. Eta Euskal musikaren ordezkaritza izango da ere nazioarteko agertoki honetan, Bizkaiko konpositore bat hautatu baitute jaialdiaren programan parte hartzeko. Isabel Urrutia izango da, jadanik ISCMren aurreko jaialdi batean parte hartu zuena, 2019an Tallinen (Estonia). Oraingoan, Haziak obra aurkeztuko du, biolontxelo bakarlarirako eta instrumentu folkloriko digitalizatuen talde baterako sorkuntza. Musika Bulegoaren eskutik, Algortako konpositorea Feroe Uharteetara joango da entseguak prestatzeko eta bere lanaren aurkezpena egiteko. Urrutiaren parte-hartzea bultzatzeaz gain, Musika Bulegoak ISCMren Urteko Batzar Nagusian parte hartuko du. Jaialdiarekin batera egingo da, eta ISCMk hurrengo urteetan jarraituko dituen jarduera-estrategiak eztabaidatuko dira bertan.
+ Info

2024.06.04

Berriak

Merina Gris-ek Musika Bulegoak antolatutako egonaldian sortutako kantua aurkeztu du.

“Origami” kantak ezohiko egitura du, pop-aren eskemak zalantzan jartzen dituen arren, haren kodeetan mintzatzen baita. Upbeat-agoa da oraingoan, baina neurritsuagoa da eztanda eta amaiera arte egon beharko dugu haren zain. UK Garagearen eragina du beat-ak, eta inoiz baino soinu organiko gehiago sartu dira, taldeak berak grabatu eta sampleatuak: mahaiaren kontra talka egiten duten objektuen hotsak, lagunarteko barreak, Herbehereetako semaforoen zarata eta baita Merina Grisek asko miresten duen artista baten sampleak ere. Horrez gain, sintetizadore analogiko vintageak erabili dituzte, hala nola Korg PS-3010 mitikoa (halako musika-tresnak erabiltzeko aukera Rotterdameko Worm Sound Studios-en izan zuen bandak, 2022ko abenduan, Musika Bulegoaren eskutik egonaldi artistiko bat egin zuenean (irakurri berria) . Sararen ahotsa hara-hona dabil estrofen artean, inoiz baino lasaiago, hurrenez hurren aldizkatuz etsipena, onarpena eta arindua. Kantaren ekoizpena taldeak hartu du beregain behin berriz ere, JEWLN ekoizle eta taldekidea ibili delarik buru. Nahasketaz Ed Is Dead arduratu da, Madrileko Fashion Beat Team estudioetan.
+ Info

2024.06.03

Berriak

Musika Bulegoak doako eta publiko guztientzako jarduerekin ospatuko du Musikaren Europako Eguna 2024

Musikaren Europako Eguna ekainaren 21ean ospatzen da, eta astean zehar hainbat jarduera antolatu dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban: hainbat estilotako kontzertuak, haurrentzako inprobisazio-tailerra, mahai-inguruak eta ipuin musikatuak dira elkarteak antolatu dituen ekitaldietako batzuk, horietako batzuk beste eragile batzuekin lankidetzan. Musika Bulegoak Musikaren Europako Eguna ospatuko du Euskadiko hainbat herritan ekainaren 18tik 21era bitartean. Sarrera librekoak dira eta haurrei zein helduei zuzenduta daude. Helburua musikazaletasuna sustatzea eta tokiko musika-kultura sustatzea da. ehazki, elkarteak inprobisazio tailerra antolatu du ekainaren 20rako, ostegunarekin, Arabako Santikurutze Kanpezuko Mendialdea Ikastetxeko ikasleekin. Ekimenaren helburua adierazpena eta inprobisazioa sustatzea da, eta Gasteizko Creative Soul musika eskolaren laguntza izango du. Hurrengo egunean, Musikaren Europako Egunean, ekainaren 21ean, ostirala, Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian Hofe x 4:40 eta Eire taldeen kontzertua izango da. Sarrera doan da lekua bete arte eta ekitaldia 21:00etan hasiko da. Egun hori ospatzeko Musika Bulegoak egindako deialdi berezi baten ondorioz, tokiko hainbat eragilek antolatutako ekitaldi batzuk babestuko dira. Ekimen honen helburua da programazio anitza sortzea, tokiko kultura sustatzea eta publikoa sentsibilizatzea musikak gure gizartean duen garrantziaz.
+ Info

2024.05.31

Berriak

Azterlan bat jarri dugu martxan musikaren sektorearen egungo egoera ezagutzeko

Musika Bulegoak, Kulturaren Euskal Behatokiarekin elkarlanean, azterlan bat burutuko du musika sektorearen egungo egoera aztertze aldera. Helburua musikaren sektorean lan egiten duten eragile guztien ezaugarriei, egiturari, antolaketari, baliabideei, erronkei eta diru-iturrien buruzko informazioa biltzea da. Datu horiek guztiak estatistikoki egingo dira, eta anonimatua mantenduko da. Bi galdetegi eredu ezberdindu dira, bata sektoreko enpresei zuzenduta dago eta bestea aldiz sortzaile, musikari eta musikagileei. Orrialde bat baino gehiago izan arren, erantzuteko errazak dira eta Euskal Herriko Musika Bulegoari sektoreak dituen beharrak hobeto ezagutzeko eta ahal den heinean horiei erantzuteko aukera emango dio.  Hortaz, oso garrantzitsua da musika bulegoarentzat guztion parte hartzea. Ekainaren 15era arteko epea duzu horretarako. Enpresei zuzendutako galdetegia Musikari, sortzaile eta musikagileei zuzendutako galdetegia Aldez aurretik zure laguntza eskertzen dizugu. Galdetegi hau betetzean edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko honen bidez: komunikazioa@musikabulegoa.eus
+ Info

2024.05.28

Berriak

2023ko Musikaren Urtekaria

Musika Bulegoak 2023ko Musikaren Urtekaria aurkeztu berri du. Argitalpen honek, elkartearen zortzigarrenak, aurreko urtean Euskal Herriko musikaren arloan izandako une nabarmenetako batzuk biltzen ditu, begirada ezberdin eta osagarriak proposatuz. 68 orrialdetan, 2023ko Urtekariak hogei bat erreportaje, elkarrizketa, iritzi-artikulu eta gida biltzen ditu, musikaren sektoreko eragile ezberdinei ahotsa emanez. Besteak beste, gai hauek jorraten dira: musika areto pribatuen egoera larriasorkuntza erresidentziakMusika Bulegoa Sariakikuskizun eta ekitaldi hitzarmen berriaartistaren estatutuaren lanketak, musikarien eta profesionales osasun mentalaadimen artifizialak dakartzan berrikuntza eta erronkak, Euskal Herriko koruen egoeraSIGMA Project-en 15 urteakeuskal kantautoretza berria, Euskadiko Orkestraren konpromezu soziala edo LGTBIQ+ kolektiboaren ekarpenak gaur egungo euskal musikan. 2023ko Urtekaria doan deskarga dezakezu hurrengo irudian klik eginez. Musika Bulegoko bazkide bazara, kopia fisikoa jasoko duzu.
+ Info

2024.05.23

Berriak
Prestakuntza

SGAE Fundazioak eta Musika Bulegoak musikaren banaketa digitalari buruzko master class bat antolatu dute Bilbon

Bruno de Zabala Motmo argitaletxeko zuzendariak emango du doako prestakuntza hori ekainaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos antzokian. Musika-egileak ardatz dituen master eskola bati ekingo dio SGAE Fundazioak Bilbon Euskal Herriko Musika Bulego elkartearekin elkarlanean (EHBME). Hitzordu honetan Bruno de Zabalak musikaren banaketa edo distribuzio digitalaren nondik norakoak aztertuko ditu, euskarri digitalak tarteko eta zenbait exenplu praktiko abiapuntutzat hartuta. Ekainaren 11n izango da, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos Antzokiko formakuntza gelan (Bertendona kalea 3 Bis, 5. solairua). Matrikula doakoa da, eta nahikoa izango da posta elektroniko bat bidaltzea nsancheza@fundacionsgae.org helbidera bertaratzeko borondatea adieraziz; hortik aurrera, jarriatu beharreko instrukzioak azalduko dira. Ikastaroa gaztelaniaz izango da. Ekintza formatiboa SGAE Fundazioak 2017tik bultzatutako Musikatik AT musika eta prestakuntza sustatzeko programaren parte da, Euskadiko SGAEren Lurralde Kontseiluaren eskutik garatua, hain zuzen ere. Euskarriak eta banaketa, musikaren etorkizuna Banaketa digitala gaur egun musika-proiektu orok menderatu behar duen erronketariko bat dela esan genezake. Eskubide kudeaketan aditu dugu Bruno de Zabala. Musikaren zabalkundean garrantzia bereganatu duten euskarriekin kasu zehatzak bideratuz, oinarrizko hartu betebeharretan sakontzera dator abagune honetan: Spotify, Apple, Tidal edo YouTube; agregatzaile digitalak direlakoak; lan-hitzarmenen ohiko baldintzak, tresna erabilgarrienak, datuen azterketa eta medizioa, eta ongarrien likidazioa. Hamar urte baino gehiagoko eskarmentua du De Zabalak musika arloko kudeaketan. Motmo argitaratzailearen fundatzailea da (BIME 2023 edizioan Industria Musikalaren Star Up Onenari Saria). 2015az geroztik hamaika euskal disketxeren aholkularitzan dihardu, bere musikarien obra-irabaziak optimizatzen, tartean, Zai-Zoi, Mauka edo Bidean.
+ Info

2024.05.16

Berriak

Hamaika musika-talde eta artistaren lana aitortu dute 8. Musika Bulegoa Sariek

Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak, “Irati” filmaren soinu banda, Euskal Barrokensemble (Etxepare Musika Saria), Gor Diskak (EHMBE Ohorezko Saria) eta ESAS (Publikoaren Saria) jaso dituzte sariak. Sari banaketa Iruñeako Zentral Aretoan egin da maiatzaren 15ean. Sariak esleitzeko, Euskal Herriko artista eta taldeek iaz sortutako 120 musika-proiektu eta proposamen aztertu ditu musikagintzan aditu eta arituak diren zortzi pertsonak osatutako epaimahaiak. Hain zuzen, zortzi sari ebatzi ditu aditu-talde honek: Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak eta Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Callejala “Irati” filmaren soinu bandagatik. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Fernando Garayoa, kultur kazetaria eta Navarra Music Commission-eko koordinatzailea; Idoia Hernández, pianista eta konpositorea; Iñaki Lazkano, Lazarraga elkarteko kultur programazioaren arduraduna; Irene Prieto, Forbbiden Colours proiektu eta ekoizpen berrien arduraduna; Koldo Sagastume, soinu ingeniaria; Marina Hervás, filosofo eta musikologoa; Olatz Salvador, musikaria; eta Patxi Villén, Aitzina Folk jaialdiko zuzendaria eta musikaria. Etxepare Insitutuak, berriz, euskal musika mugaz kanpo, nazioartera, zabaltzeko egindako lana aitortu ohi du urtero. Bada, aurten, Euskal Barrokensemble taldeak jaso du errekonozimendu hori, antzinako musikaren esparruan estilo propioa lantzeaz gain, hura euskara eta euskal kulturarekin sustraitu eta munduko bestelako hizkuntza eta kulturekin uztartzeagatik, beste arrazoien artean. Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteko zuzendaritza-batzordeak, halaber, ohorezko sari berezia ere eman ohi du urtero.  Aurten Gor Diskak  disko-zigilua aitortu du euskal musikan egindako ibilbide eta ekarpenarenagatik.  2023an ateak itxi zituen disketxe nafarrak historia egin du 300 disko baino gehiagorekin eta Berri Txarrak, Manolo Cabezabolo, Exkixu edo Ken Zazpi bezalako taldeak gidatzen. Aurtengo nobedade nagusia Publikoaren saria izan da. Musikazaleek 50 proiektu finalisten artean eta aplikazio baten bidez bozkatu ahal izan dute bere artista gogokoena. Kategoria honetako saria ESAS-ek (Emakume sortzaile eta artisten sarea) jaso du. 8. edizio honetarako, Musika Bulegoak LABORAL Kutxa eta Bizkaiko Foru Aldundia izan ditu babesle nagusi, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Etxepare Euskal Institutua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Iruñeko Udala eta Sympathy for the Lawyer babesle eta SGAE Fundazioaren eta Zentral aretoaren lankidetza.
+ Info

2024.05.07

Janus Lester-en kontzertua maiatzak 15ean, Iruñean

Musika Bulegoak Janus Lester -en kontzertua antolatu du, Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioa dela eta. Maiatzaren 15ean, 22:00ean, Iruñeko Zentral aretoan izango da. Sarrerak dagoeneko salgai zentralpamplona.com webgunean 3 euroan.
+ Info

2024.04.08

Berriak
Nazioartekotzea

Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik

BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME Topaketa duela hamabi urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean hirugarren edizioa ospatuko da aurten. Hitzordu berria 2024ko maiatzaren 8tik 11ra izango da Bogotan. Musika Bulegoak koordinatzen duen BASQUE. MUSIC. plataformak ondoko ekintzak antolatuko ditu Bogotan ospatuko den nazioarteko topaketan: Maiatzaren 8an, 10:30etan, Euskal Herria – Kolonbia lan taldea bi herrialdeetako musikaren sektoreko profesionalak elkar ezagutzeko. Maiatzaren 9an IZAROk BASQUE. MUSIC.  showcase-an parte hartuko du. Kontzertua Sánchez Cervecería aretoan izango da, 19:30etan. Gainera, Izarok maiatzaren 10ean Arte y método: cómo hacer grandes canciones mahai-inguruan parte hartuko du Kevin Johansen (Argentina), Daymé Arocena (Kuba) eta Juan Galeano (Kolonbia) musikariekin batera. Cerodenero, Bogotan Izarok 2023ko Durangoko Azokan argitaratu zuen Cerodenero bere azken diskoa aurkeztuko du Kolonbiako hiriburuan maiatzaren 9an. Lan berri hau arrakasta handia izaten ari da zuzeneko emanaldietan. BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, grabatutako musika eta zuzeneko musika, plataformak, startupak edo marko legegileak, eta horiek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diren gaietako batzuk. BIME Pro-ren programazioaren baitan mahai-inguruak, tailerrak, speed meeting saioak, Start Up Village edo eta BIME Campus bezalako ekitaldiak hartuko ditu. Ekitaldi guzti hauek EAN Unibertsitatean antolatuko dira. Jardunaldi profesionalak amaitu ostean BIME Live-n showcase kontzertuen programazioa ospatuko da Sánchez, Patrona, Egua, Mad Radio eta 4.40 Music Hall aretoetan. Maiatzaren 11n Nazioarteko Binilo topaketa antolatuko da. Selina Chapineron burutuko den jardunaldian BIMEko akreditatuek eta publiko orokorrak parte hartzeko aukera izango dute 12:00etatik 22:00etara bitartean. BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatutako proiektua da, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Helburua euskal sormena, kultura eta artearen sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.
+ Info

2024.03.08

Berriak

Musika industrian genero ikuspegia txertatzeko gida

Musika Bulegoak Euskal Herriko Musika Industrian Genero Ikuspegia Txertatzeko Gida argitaratu du Errorik kooperatiba feministaren laguntzarekin. Dokumentuaren helburua da sektoreko enpresei tresnak eskaintzea lan-ingurunean hizkera inklusiboa erabiltzeko, antolamendu-eremuan genero-ikuspegia txertatzeko eta laneko sexu-jazarpena prebenitzeko. Gida hau M8rekin batera aurkeztu da eta hiru zatitan banatzen da. Lehenengoa, sektoreko enpresen lan-ingurunean hizkuntza inklusiboak duen garrantziari eta erabilerari buruzkoa da, maskulino generikoaren erabilerak komunikazioetan dituen ondorioak deskribatzen ditu, hizkuntzaren erabilera sexista identifikatzeko eta saihesteko jarraibideak eta komunikazio inklusiboa erabiltzeko gakoak eskaintzen dizkigu. Bigarren zatia antolaketa-eremuan genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa da. Batetik, enpresei generoak zeregin kritikoa duen arloak identifikatzen laguntzea (ordezkaritza ekitatiboa lidergo-postuetan, lantalde teknikoak eta sortzaileak, garapen-aukerak…), eta, bestetik, berdintasuna eta errespetua sustatzeko dauden tresnak eta metodoak identifikatzea. Azkenik, sexu-jazarpenaren prebentzioaz eta arretaz ari gara eta sexuagatiko jazarpenaz (emakumeen aurkako diskriminazioa haurdunaldiagatik eta amatasunagatik, emakumeenganako tratu kaltegarria emakume izateagatik…). Gida honen laburpen gisa infografia batzuk prestatu ditugu, eta zure enpresako gune ikusgarrietan jartzera animatzen zaitugu. Laburpen bideo batzuk ere ikus ditzakezu gure youtube kanalean. Gida Infografiak
+ Info

2024.02.20

Berriak
Bestelakoak

Kultur sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak: musika konposizioa (2024)

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Kultur Sorkuntza Bultzazeko Diru-laguntzen 2024 deialdia ireki du, Musika Konposizioa modalitatean. Modalitate honek 82.000 euroko aurrekontua du, eta 2024ean estreinatuko diren obra instrumental, bokal eta elektronikoen sorkuntza-prozesuak laguntzea du helburu. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 20an itxiko da. Oinarriak kontsultatu daitezke eta dokumentazio guztia deskargatu Eusko Jaurlaritzaren webgunean.
+ Info

2024.02.12

Berriak
Sustapena

“Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+” jardunaldiak bueltan dira

Otsailaren 29an eta martxoaren 1ean, Musika Bulegoak “Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+” jardunaldien bigarren edizioa antolatuko du. Jardunaldien helburua LGTBIQ+ kolektiboko sortzaile eta profesionalak ikusaraztea eta musika sektorean duten egoera aztertzea da. Topaketa honetan, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta, bereziki, euskal panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko hausnarketa egingo da, eta nortasunen ez-normatiboetatik egindako sorkuntza musikala, LGTBIQ+ zirkuituak edo kolektibo honetako profesionalek ibilbidea garatzeko dituzten erronkak bezalako gaiak jorratuko dira. Ekitaldia Donostiako Tabakalera kulturuneko Z Aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean ospatuko da, eta bi jardunalditan banatuko da. Lehenengoa, ostegunean 17:00etatik aurrera, musikaren tendentzia berriak izango ditu ardatz da eta izaera performatiboagoa hartuko du arratsaldeak aurrera egin ahala. Ander Prolek euskal musikan dagoen aniztasun sexualaren analisia egingo du, eta Anouar Merabetek Euskal Herriko ballroom kulturari buruzko hitzaldia emango du. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da Kiltreo Oskuro eta Las Marikarmen taldeetako kideekin, “Musika, nortasun ez-normatiboak eta disidentzia” gaiaren inguruan. Azkenik, artista hauek kontzertu bat eskainiko dute Kutxa Fundazioa Kluba aretoan, Z Aretoaren ondoan. Bigarren egunean, ostirala 17:30etatik aurrera, solasaldien eta eztabaida-mahaien programari jarraipena emango zaio, baina LGTBIQ+ kolektiboaren eta musika klasikoaren arteko harremanean zentratuko da. Raquel García-Tomás musikagile kataluniarrak Alexina B.-ren sortze eta estreinaldi prozesuaz hitz egingo du, Bartzelonako Gran Teatre del Liceun estreinatutako Herculine Barbini buruzko opera bat. Ondoren, mahai-inguru batek emakumeek musika klasikoan duten egoera aztertuko du, hainbat arlotako ordezkariekin, hala nola interpretazioa, konposizioa eta hezkuntza. Arratsaldeari amaiera emateko, Adriana Viñuela sopranoak eta Elisa Rapado pianistak “Orgullo y prejuicio: Identidades ocultas y amores camuflados en la canción lírica” hitzaldi/kontzertua eskeiniko dute. Jarduera guztiek sarrera librea eta doakoa dute. Otsailak 29, osteguna. Sala Z 17:00: Topaketaren aurkezpena 17:15: Hitzaldia: “Euskal musika eta aniztasun sexuala” Ander Prol, marika, kazetaria eta sexu-hezitzailea (euskara) 18:30: Conferencia: “Cultura Ballroom” Anouar Merabet, diziplina anitzeko artista eta Kiki House of Anunnaki-ren ama fundatzailea (gaztelania / euskara) 19:30: Mahai-ingurua: “Música, identidades no-normativas y disidencia” Victoria Sickness, Hipogrifa, Contámina Perpétua, Cachorro y Koraje Moderatzailea: Ander Prol (gaztelania) 21:00: KONTZERTUA (Kutxa Fundazioa Kluba, ateen irekiera 20:30) Kiltreo Oskuro Las Marikarmen Martxoak 1, ostirala. Z Aretoa   17:30 Hitzaldia: “Creación y estreno de Alexina B. en el Gran Teatre del Liceu de Barcelona, una ópera sobre Herculine Barbin, la primera persona intersexual de la que conocemos sus memorias” Raquel García-Tomás, musikagilea (gaztelania)  18:30 Mahai-ingurua: “Las mujeres en la música clásica” Elisa Rapado, Raquel García-Tomás, Miren Iñarga Moderatzailea: Mikel Chamizo (gaztelania) 19:45: KONTZERTUA Adriana Viñuela, sopranoa Elisa Rapado, pianoa “Orgullo y prejuicio: Identidades ocultas y amores camuflados en la canción lírica García-Tomásen bi arien estreinuarekin eta Schubert, Warlock, Sommer, Smyth, Lorca, Prieto, Guridi eta beste musikagileen lanekin.
+ Info

2024.01.16

Prestakuntza

Berdintasunaren erronka komunikazioan tailerra

BDCC  -k “Berdintasunaren erronka Komunikazioan” tailerra antolatu du, Bilboko BBF eraikineko 3. solairuan (Kluster aretoak), urtarrilaren 26an. Landuko diren edukiak honako hauek izango dira: Berdintasunezko komunikazioa egiteko dauden mesfidantzak edo balaztak. Komunikazioari aplikatutako genero-ikuspegia. Jardunbide egokiak komunikazio inklusiboaren arloan. Komunikazio inklusiborako erronkak. Izen-emateak hemen.
+ Info

2023.12.19

Berriak
Sustapena

Musika Bulegoa Sariak 2024rako proposamenak bidaltzeko epea zabalik

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE), Musika Bulegoa sarien 8. edizioa jarri du abian, eta Nafarroara itzuliko da aurten gala. Gaur hasi eta 2024ko otsailaren 2ra arte zabalik egongo da euskal musika eszenako eragileek beren proiektuak aurkeztu ahal izateko deialdia. Aurtengo sari banaketa maiatzaren 15ean izango da, Iruñeako Zentral aretoan. Musika Bulegoa Sarien edizio berri honen helburuetako bat euskal musikaren sektoreari balioa ematea da. Baita artisten sorkuntza sustatu, haien lana ezagutzera eman eta erakuslehio izatea ere. Azken finean, Musika Bulegoak bultzatutako ekimen honen helburua Euska Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren kalitatea eta euskal musikarien eta euskal musikaren sektoreko eragileen jarduera aitortzea da. Sari hauen xedea, egindako musika lanak balioan jarri eta euskal kulturari egindako ekarpena nabarmentzea da. Horregatik, ez dago inolako kategorizaziorik, beste lehiaketa batzuetan ez bezala. MB Sariak 2024 Kultura arloko profesionalen epaimahai batek, musikariek, kazetariek, musika programatzaileek eta hezkuntza mundutik datozen pertsonek osatua, aurkeztutako proposamenak baloratuko ditu eta 11 sarituetatik 8 aukeratuko ditu. Aurreko edizioetan bezala, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko (EHMBE) zuzendaritza-batzordeak sari berezi bat emango dio Euskal Herriko musika-jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati, prestakuntza, sentsibilizazioa edo zabalkundea bezalako arloetan proiektu aipagarri bat garatzeagatik. Etxepare Euskal Institutuak beste sari bat emango du. Kasu honetan artista edo prestakuntza batek euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lana aitortu nahi da. Aurtengo berrikuntza nagusia Publikoaren Saria da, sarituen zerrendaren azken emaitzan eragina izango duena. Epaimahaiak egingo duen lehenengo hautaketatik aurrera, bozketa irekiko da, publikoak bere artista gogokoena aukera dezan, elkartearen webgunearen eta sare sozialen bidez. Ekimen honen helburua euskal artisten talentua gozatzen eta baloratzen duten pertsona guztiei ahotsa ematea da. Hautagaitzen aurkezpena Euskal Herriko musika sektorean lan egiten duen edonork aurkez dezake Musika Bulegoa Sariak 2024rako hautagaitza. Horretarako, web orri honetan izena eman beharko da epearen barruan, hau da, 2023ko abenduaren 19tik 2024ko otsailaren 2ra. Euskaraz egindako lanek edo sorkuntzek balio erantsia izango dute, nahiz eta sorkuntza instrumentalak edo beste hizkuntza batzuetan egindakoak ere aurkez daitezkeen. Betiere, edozein euskal musikarik sortu edo interpretatzen baditu, musika generoa edozein dela ere. Hori bai, lanak 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean aurkeztuak izan beharko dira jendaurrean. Besteak beste, Zea Mays, Izaro, Su Ta Gar, Chill Mafia, Gabriel Erkoreka konpositore eta pianista, Kepa Junkera, Teresa Catalán konpositore nafarra, Bilboko Kafe Antzokia edo Eresbil Musikaren Artxiboa izan dira sarituak aurreko edizioetan. Sariak banatzeko ekitaldia Nafarroara itzuliko da zortzigarren edizioan. Iaz Gipuzkoan izan ondoren, 2024an Iruñeako Zentral aretoan ospatuko da euskal musikaren jaia. Aurtengo edizioak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, LABORAL Kutxaren, Etxepare Euskal Institutuaren, Sympathy For The Lawyer abokatu-bulegoaren eta Zentral aretoaren babesa du. Hautagaitza
+ Info

2023.12.01

Berriak
Sustapena

Hamaika taldek hartu dute parte DA! Pro topaketaren V. Edizioan

Musika Bulegoak, programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko DA! Pro topaketaren bosgarren edizioa ospatu du. Durangoko azokaren baitan, Gerediaga elkartearekin elkarlanean antolatutako saio da. Aurtengo edizioan, hamaika euskal profesional eta taldek haien lanak aurkeztu ahal izan dituzte musikaren sektoreko programatzaileen aurrean. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian ospatutako topaketan Korrontzi, Haize Arrosa, Intza, Akaleia, Sarrabete, Moxal, Sistema Arriskutsuak Dira, LILO, Leihotikan, Janus Lester eta Lotu profesionalek hartu dute parte. Topaketaren xedea, batetik, euskaraz musika sortzen dutenei euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko aukera ematea da. Bestetik, programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko. Horrez gain, hautatutako talde eta artistek Amorebieta-Etxano Udalak antolatutako MusikaGaz Fest jaialdiaren bigarren edizioan parte hartzeko aukera izango dute.
+ Info

2023.11.25

Berriak
Nazioartekotzea

Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian

Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music) mendeurrenaren ospakizuna. Salzburgon sortu eta 1923an Londresen bere lehen jaialdia ospatu zuen mundu mailako elkarte honen historia luzea zeharkatuko duen jaialdi handi bat izango da. Gainera, lehenen aldia izango da jaialdi hau, World New Music Days izenekoa, Afrikako kontinentean ospatzen dela. Erabaki hori nahita hartu zuen erakundeak mendeurrena jasoko zuen herrialdea aukeratzeko unean, bere historiari kritika eta etorkizuneko erronkei keinu gisa. Hamar egunetan zehar, Hego Afrikako bi hiriek mundu osotik etorritako musika garaikideko konpositoreak eta interprete ospetsuak agurtuko dituzte. Ia 30 kontzertutan zehar, egungo sorkuntza berriaren, ISCMren errepertorio historikoaren eta Afrikako musika klasiko-garaikidearen erakusgune izango da; azken hau, oso ezezaguna Afrikatik kanpo, presentzia nabarmena izango du egitarauan. Jaialdiaren zuzendaritza artistikoa Lukas Ligeti konpositore eta perkusionistaren esku egon da. György Ligetiren semea da, XX. mendeko konpositore handienetako bat (bere musika, adibidez, Stanley Kubricken El resplandor edo 2001 filmetako soinu-bandetan entzun daiteke). Musika Bulegoa 2016tik ISCMko kide da eta Musikagileak, Euskal Herriko Konpositoreen Elkartearekin batera joaten da urtero jaialdi ibiltari honetara (azken edizioak Zeelanda Berrian, Estonian, Txinan eta Kanadan ospatu da). Aurten, Musika Bulegoak hiru euskal talderen partehartzea kudeatu du: Akartia HirukoteaCasado-Croccolino Bikotea eta Oreka TX. Parte hartzen lehena Roberto Casado txirulariak eta Francesca Croccolino pianistak osatzen duten bikotea izango da. Azaroaren 27an, astelehena, Johannesburgoko Unibertsitateko auditorioan arituko dira, Justinian Tamusuza (Uganda), Fred Onovwerosuoke (Nigeria), Bongani Ndodana-Breen (Hego Afrika) edo J.H. Kwabena Nketia (Ghana) bezalako konpositore afrikarrei eskainiko dieten programa batekin. Bikotearen bakarkako errezitaldiaren ondoren, Roberto Casado txirulariak jaialdiko beste kontzertu batzuetan parte hartuko du, bai Johannesburgon bai Lurmutur Hirian, mundu osotik etorritako beste musikariekin elkarlanean jaialdirako propio sortutako hainbat musika-taldetan. Akartia Hirukoteak Gasteizen du egoitza, eta Stefanie Knorr sopranoak, Naiara de la Puente akordeoi-jotzaileak eta Iñigo Setuain saxofoi-jotzaileak osatzen dute. Hiru musikari gazteak abenduaren 1etik 3ra bitartean Lurmutur Hirian zehar izango diren hainbat kontzertuetan arituko dira, bai hirukotean, beste musikariekin batera edo bakarlari modura, Youngblood Gallery, Norval Foundation edo Ian Burgess-Simpson Studio bezalako agertokietan. Azkenik, eta Lukas Ligetik espresuki eskatuta, Mikel Ugarte eta Harkaitz Martinez de San Vicentek osatutako Oreka TX txalapartari bikotea joango da Hego Afrikara. Emanaldi bikoitza eskainiko dute abenduaren 2an Lurmutur Hirian: 12:00etan, Victoria & Albert Waterfront aire zabaleko espazioan, txalaparta kontzertua eskainiko dute, euskal folklorearen instrumentu paradigmatiko honen aukerak erakutsiz; eta, arratsaldean, 19:30ean, Norval Foundation-en, erroko musiken beste interprete batzuekin partekatuko dute agertokia: Ernesto Martínez mexikarra eta Bisaso Albert Ssempeke eta James Isarbiye ugandarrak, egun batzuk lehenagotik elkarrekin prestatzen egongo diren sorkuntza-lanaren fruituak erakusteko. Euskal Herriko 7 euskal musikarien presentziarekin batera, gaur egungo euskal musika ere entzun ahal izango da Hego Afrikan. 2023ko ISCMren deialdi ofizialean hautatutako euskal musika-lana Teresa Catalanen Larrazpileko jentilen trikuharritik izan zen. Partitura 2019an estreinatu zen Donostiako Musika Hamabostaldian, eta abenduaren 1ean ikusiko du bere nazioarteko aurkezpena Lurmutur Hiriko Youngblood Galleryn, David Bester biolin-jotzailearen, Aristide du Plessis biolontxelo-jotzailearen eta Nina Schumann pianistaren eskutik. Catalanen obraz gain, Casado-Croccolino Bikotearen eta Akartia Hirukotearen emanaldietan ere euskal musikako hainbat orrialde entzungo dira. Euskal musikarien ordezkaritza zabal honekin batera, Musika Bulegoak ISCMren Biltzar Nagusian parte hartuko du. Jaialdiarekin batera egingo da 4 egunez, eta bertan erabakiko dira musika garaikidearen aldeko elkarte honek datozen urteetan jarraituko dituen jardun-ildoak.
+ Info

2023.10.20

Berriak
Prestakuntza

Kontzertu aretoei zuzendutako jardunaldia, BIME PROn

Musika Bulegoak Kultura Live, Live DMA eta BIMErekin elkarlanean kontzertu aretoei zuzendutako bi formakuntza antolatu ditu urriaren 26an. Nazioarteko topaketa hauetan kontzertu aretoen jasangarritasuna eta azken urteotan aretoak kokatzen diren auzoetan sortutako erronkak landuko dira. Hauek dira bi jardunaldien informazioa: 10: 00etan, PRO 3 aretoan (0C aretoa) Zuzeneko musika eta jasangarritasuna Europan: ekintza eta aukerak! Topaketa honetan Simone Dudt (European Music Council), Audrey Guerrek (Live DMA) eta Erica Romerok (Rocknrolla producciones) parte hartuko dute eta Arkaitz Villar (Musika Bulegoa, Kultura Live) izango da moderatzailea. 10:55etan, eta aretoa beren, Zuzeneko musika eta bizilagunen kexak: zer irtenbide? Audrey Guerrek (Live DMA) gidatuko duen mahai-inguru honetan, Elda Gómez (ACCES) eta Lluis Torrents (Razzmatazz, ASSAC) arituko dira eta AGI SON elkartearen lana erakutsiko da. Bi mahai-inguru hauek Musika Bulegoak duen formakuntza programaren baitan aurkitzen dira eta Live DMA, Kultura Live eta BIMErekin elkarlanean antolatu dira.
+ Info

2023.10.19

Berriak
Prestakuntza

BDCC: Negozioko Pitch-a sortu eta defendatzeko komunikazio-tailerra

Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkeztea funtsezkoa da lankidetza eta inbertsio berriak lortzeko. Kosta egiten zaizu zure negozioaren indarguneak adierazteko modurik onena aurkitzea? Orduan, KSIei zuzendutako gure tailerra interesatzen zaizu, negozioko pitch-a sortu eta defendatzeko. Maitena Salinas kazetari eta coaching eta mentoring adituak iaz emandako prestakuntza pilotu arrakastatsuaren ondoren, bertsio are osoagoa eta zure beharretara egokituagoa dagoena ateratzen du BDCCk. Zerbitzu aurreratu hau azaroan eta abenduan garatuko da eta formatu hibridoan burutuko da. Taldeko ariketak ere izango ditu, dinamika kolektibo batek parte-hartzaileen arteko lankidetza eta networking-a errazten eta bermatzen baititu. Plaza kopurua mugatua da, gorde orain zurea! BDCC Zerbitzu Aurreratua – “Kultura eta Sormen Industrietarako komunikazio tailerra, negozioko pitch-a sortu eta defendatzeko” Hasiera-data: azaroaren 13a, astelehena Ordutegia: 15:00etatik 18:30etara Irakaslea: Maitena Salinas Lekua: BDCC-ren egoitza, Uribitarte pasealekua 3, 3. solairua, Bilbao 48001 (Bizkaia) Prezioa: 112 euro (BEZa barne) PROGRAMA 1. saioa: Aurrez aurrekoa (azaroaren 13an, astelehena). 2. saioa: Online (azaroaren 20an, astelehena). 3. saioa: Aurrez aurrekoa (azaroaren 27an, astelehena) 4. saioa: Aurrez aurrekoa (abenduaren 4an, astelehena) Gainera, parte-hartzaile bakoitzak tutoretzako 2 ordu (online) izango ditu, ikastaroan zehar eskatu ahal izango direnak. Informazio gehiago: info@basquedcc.eus 627 671 552
+ Info

2023.10.18

Berriak
Prestakuntza

‘Pizgarri fiskalak: musikaren industriarentzat aukera berriak’ jardunaldia

Musika Bulegoak, MIE elkartearekin lankidetzan,  ‘Pizgarri fiskalak: musikaren industriarentzat aukera berriak’ jardunaldia antolatu du BIME Pro azokaren programazioaren barruan. Bilboko Euskalduna jauregiko 5H aretoan izango da urriaren 26ean, goizeko 10:00etan. Jardunaldi honek, 2023an Bizkaiko Foru Aldundiak abiatu dituen pizgarri fiskalek eskaintzen dituzten aukera berriak izango ditu ardatz. Inbertsoreek zuzeneko musikaren ekoizpeneko gastuak erosi eta horren ondorioz onura fiskalak izateak ate berri bat ireki dio zuzeneko musikari, baina non daude inbertsore hauek? Nola saldu dezaket nire ekoizpenen gastua? Nola kudeatu behar dut tramitazio guztia? Galdera hauei erantzuteko helburuarekin, Musika Bulegoak eta MIEk saio informatibo hau antolatu dute. Hauek izango dira jardunaldi honetako parte hartzaileak: Juan Sebastián Sanz Buerba, Bizkaiko Ogasun Publikoko Saileko Koordinazioko eta Laguntza Teknikoko zuzendariordea; Marta Mendinueta Martinez, Elkargiko Zerga-arloko arduraduna; eta Pilar Aguilar eta Manuel López, Incentiva Music. Saioa networking kafe baten bidez amaituko da. Euskal Herriko enpresa, profesional eta musikariei zuzendutako ekitaldi pribatu honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. Programa: 10:00etan ongi etorria 10:02 Bizkaiko Foru Aldundiari elkarrizketa 10:22 Elkargi eta Incentiva mahai-ingurua 10:42 Networking kafea
+ Info

2023.10.17

Berriak
Nazioartekotzea

BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea

Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk Stereorocks Klubarekin elkarlanean eta Basque. Music.-en laguntzarekin, ekimen honen bigarren edizioa antolatu dute. Helburua, Euskal Herriko klub eszena ikustaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) erakusteko aukera eskaintzea ere. Pasa den irailean deialdia zabaldu ondoren, antolakuntzak Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea artistak huatatu dituzte ekimen honen aurtengo edizioan parte hartzeko. Hauek, BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean parte hartzea, networking saioetan eta industriarekin lotutako gaietan ikasteko eta prestatzeko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, urriaren 28ko goizaldeko 1:00etan Showcase formatuan joko dute Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan. 
+ Info

2023.10.11

Berriak
Sustapena

Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2023 azokan

Urriaren 25etik 27ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamaikagarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko Euskalduna jauregiak hartuko du nazioarteko musikaren kongresua. Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek BASQUE. MUSIC. markaren babesean antolatuko dira. BIMEk irauten dituen hiru egunetan zehar, BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena. Horretaz gain honako programazioa antolatu dugu Musika Bulegotik: URRIAK 25 ASTEAZKENA 10:00etan, BASQUE. MUSIC. eta CHILEMÚSICA topaketa gosaria 5H aretoan. Topaketa honi esker Euskal Herriko eta Chileko musikaren profesionalak biltzeko networking gosari bat antolatuko dugu. Bi herrialdeetako profesionalek elkar ezagutzeko aukera izango dute. Parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. Arratsaldean 15:15etan Speedmeeting aretoan Euskal Herriko eta Kolonbiako delegaritzaren arteko topaketa bat antolatuko dugu BIME Bogotan hasitako lan talde bilerari jarraipena emateko. Topaketa honen helburua etorkizunean Euskal Herriko eta Kolonbiako musikaren profesionalen arteko elkarlanak sustatzea da. Bertan parte hartzeko bete galdetegi hau. URRIAK 26 OSTEGUNA Goizeko 10etan, MIE Elkartearekin elkarlanean, ‘Pizgarri fiskalak: musikaren industriarentzat aukera berriak’ topaketa antolatuko dugu. 5H aretoan ospatuko den ekitaldian 2023an Bizkaiko Foru Aldundiak abiatu dituen pizgarri fiskalek eskaintzen dituzten aukera berriak izango ditugu ardatz. Inbertsoreek zuzeneko musikaren ekoizpeneko gastuak erosi eta horren ondorioz onura fiskalak izateak ate berri bat ireki dio zuzeneko musikari. Baina non daude inbertsore hauek? Nola saldu dezaket nire ekoizpenen gastua? Nola kudeatu behar dut tramitazio guztia? Galdera hauek erantzuteko Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailaren, Elkargiren eta Incentivaren parte hartzea izango dugu. Saioa amaitzeko networking gosaria antolatuko dugu. Euskal Herriko enpresa, profesional eta musikariei zuzendutako ekitaldi pribatu honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. Informazio gehiago hemen. Programa: 10:00etan ongi etorria 10:02 Bizkaiko Foru Aldundiari elkarrizketa 10:22 Elkargi eta Incentiva mahai-ingurua 10:42 Networking kafea Aldi berean, eta PRO 3 aretoan (0C aretoa) Live DMAk, BIMErekin, Kultura Live-ekin eta Musika Bulegoarekin elkarlanean, bi panel antolatuko ditugu: 10: 00etan, PRO 3 aretoan (0C aretoa) Zuzeneko musika eta jasangarritasuna Europan: ekintza eta aukerak! Topaketa honetan Audrey Guerrek (Live DMA) eta Erica Romerok (Rockanrolla producciones) parte hartuko dute eta Arkaitz Villar (Musika Bulegoa, Kultura Live) izango da moderatzailea. 10: 55etan eta aretoa beren, Zuzeneko musika eta bizilagunen kexak: zer irtenbide? Audrey Guerrek (Live DMA) gidatuko duen mahai-inguru honetan Elda Gómez (ACCES) eta Lluis Torrents (Razzmatazz, ASSAC) arituko dira eta AGI SON elkartearen lana erakutsiko da. Bi panelei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen. BIME LIVEren programazioaren baitan, eta BASQUE. MUSIC-en babesarekin, NHIL, STR eta DIVORCE FROM NEW YORK taldeen showcase-a izango da 19:40etatik aurrera Stage Live aretoan. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. URRIAK 27 OSTIRALA BIME PROren azken jardunaldian, 11: 50etan PRO 3 aretoan (0C aretoa), ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko dugu Musikari elkartearekin elkarlanean. Marina Landa ikertzaile, musikari eta kultur kudeatzaileak gidatuko duen solasaldian Guillem Arnedok (Unión de Músicos) eta Manuel López-ek (Sympathy for the Lawyer) parte hartuko dute. URRIAK 28 LARUNBATA Musika Bulegoak BIMEren hamaikagarren edizioa STEREROROCKS x BIME proiektua babestuz agurtuko du. Euskal Herriko musika elektronikoaren eszena dinamizatzeko helburua duen proiektu honen bigarrez edizioa izango da hau. Pasa den irailean deialdia zabaldu ondoren, antolakuntzak Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea artistak huatatu ditu. Artistek larunbat goizaldean, 01:00etan  Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan egingo den Stereorocks jaian parte hartuko dute. Informazio gehiago esteka honetan.
+ Info

2023.10.10

Berriak
Sentsibilizazioa

Musika Bulegoak musika sektorerako gida argitaratu du Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, M. I. Therapyrekin lankidentzan

Musika Bulegoak estresa kudeatzeko eta burnout prebentzioa lantzeko bost puntuko gida argitaratu berri du, Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta. Egun hau urtero, urriaren 10ean ospatzen da, eta mundu osoko osasun mentaleko arazoez jabetzea da helburua. Gida berri hau 2022an argitaratu zenaren jarraipena da. Bertan, musika-industriak osasun mentalean dituen erronkei buruz hitz egiten zen. Gida berriak musikaren sektorean lan egiten duten pertsonen osasun mentalaren zaintza sustatu nahi du, bai alderdi sortzailean eta baita alderdi produktibo eta administratiboan ere. Rosana Corbacho musikan espezializatutako psikologoak (M. I. Therapy) sortu ditu bost puntu horiek. Higinia Garay ilustratzaileak egin du irudia. Estresa kudeatzeko eta burnout prebentziorako gida: Identifikatu zerk eragiten dizun estresa, eta txandakatu jarduera-motak, isolamendua eta giankarga saihesteko. Hartu atseden lanetik eta sare sozialetatik deskonektatzeko. Ikasi estresa zure gorputzean nola agertzen den, eta erabili arnasketa-teknikak. Zaindu lanetik kanpoko harreman bizigarriak, eta emaiezu lehentasuna. Ezagutu zure jardueraren eta bizitzaren zentzua eta konektatu harekin. Musika Bulegoak Euskal Herriko musikaren sektorea osatzen duten pertsonen osasun mentalaren prebentzioan lanean jarraitzen du. Rosana Corbachok doako aholkularitza-zerbitzu indibiduala eskaintzen du bazkideentzat eta argitalpen berri hau 2022an Bilboko BIME kongresuan aurkeztu zuen osasun mentalaren jardunbide egokien gidaren jarraipena da.
+ Info

2023.10.10

Berriak
Sustapena

Amorante, Hofe X 4:40, Merina Gris eta Maren Artistas en Ruta programaren hurrengo zikloan

Sustapena Partekatu               AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2024. urteko lehenengo seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris eta Maren. “AIEnRUTa- Artistas” zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, herrialde osoko zuzeneko musika lokaletako emanaldien zirkuitu baten bidez. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlari “Artistas en Ruta”-n parte hartutakoak dira; Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak, Bulego, Idoia, Dupla, Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera besteak beste. Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko.
+ Info

2023.10.06

Berriak
Ekitaldiak

Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon

BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den “Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST” hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak garatutako “CONTRAST: KSIak eta Berrikuntza” proiektuaren bigarren fasearen amaiera suposatzen du. CONTRASTeko bi saioetan zehar ekimen honetan lortutako emaitzak aurkeztuko dira. Bertan, Kultura eta Sormen Industrien (KSI)alorrean berrikuntza-ekosistemei buruzko azterketa orokorra egin da mundu osoko 21 eskualdeezberdinetan. BDCCk aktiboki parte hartzen du nazioarteko hitzaldi honen antolakuntzan. Mundu mailako pertsona adituak bertaratuko dira ekitaldi honetara, KSIek esparru honetan izango duten etorkizunari buruz hausnartzeko.   Data: 2023ko urriaren 25 eta 26an Ordutegia: 9:00etan Lekua: Bizkaia Aretoa EHU/UPV. Abandoibarra Etorb., 3, 48009 (Bilbao) Izena emanHemen.   Industria Sortzaileen Europako Goi-bilera (ECIS23) ere Bilbon ospatuko da. Edizio honek “berrikuntza sortzailea deskolonizatzea” izango du ardatz, garapen teknologikoaren ikuspegi inklusiboagoak eta bidezkoagoak sustatzeko, eta gizartea eta ingurumena errespetatzen dituzten irtenbideen alde egiteko. Topaketa hau Eusko Jaurlaritzaren, Enpresa Sortzaileen Europako Sarearen (ECBN) eta EIT Culture & Creativity-ren Co-Location Center (CLC) South West-en arteko ahalegin bateratua da.   Data: 2023ko urriaren 27a Egutegia: 9:00etan Lugar: Azkuna Zentroa – Arriquíbar Enparantza, 4, 48010 (Bilbao) Izena emanHemen.   Informazio gehiago: info@basquedcc.eus 627 671 552
+ Info

2023.10.02

Berriak
Nazioartekotzea

Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York

Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira  BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra). BIME Live BIME PRO programazioaren barruan egiten den kontzertu-zirkuitua da eta talentu berriak erakusteko helburua du. BASQUE. MUSIC.-ek antolatutako showcase honek, Euskal Herriko artistak sustatzea du helburu eta aipatutako hiru taldeak hautatuak izan dira emanaldi bateratu bat egiteko. Kontzertua urriaren 26an, osteguna, bilboko Stage Live aretoan izango da, 19:40etan, BIME Live-en barruan. Arlo profesionalean, Musika Bulegoak hainbat jarduera antolatuko ditu, BIME PRO topaketa profesionalaren barruan, urriaren 25etik 27ra. Laster iragarriko da informazio osoa.
+ Info

2023.10.01

Berriak
Ekitaldiak

Basque. Music. at Womex 2023: Neomak

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte eta sektoreko 2,600 profesional baino gehiagok. Hainbat ekintza gain hartzen ditu Womexek urtero: kontzertuak, hitzaldiak, pelikulak, innaugurazio ekitaldia eta sari banaketa gala, besteak beste. Aurtengo edizioan ere, euskal musikak presentzia izango du. Batetik, Neomak talde gipuzkoarrak kontzertua eskainiko du “Atlantic Connections” agertokian, A Coruñako Rosalía de Castro antzokian, urriaren 26an, 00:00etan. Bestetik, Haratago taldeak offWOMEX eszenatokian eskainiko du showcasea egun berean 00:45etan. Horrez gain,  Basque.Music.-ek hainbat ekimen eramango ditu aurrera. Hala nola, stand bat (1-40) jarriko du non, urriaren 26an, nazioarteko profesionalei eskeinitako ongi etorri koktela antolatuko den eguerdiko hamabietan. Urriaren 27an, 10etan Herrialde Baltikoetako delegaritzarekin topaketa bat antolatuko dugu Kataluniako delegaritzarekin batera, profesionalak ezaguarazteko. Topaketa honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. Urtero bezala, Womex azokara zuzendutako katalogoa ere osatuko du. Beste edizio batzuetan, Amak taldea (2021), Juan Mari Beltran (2017), Kalakan taldea (2018), Topa-K proiektua (2019) edo Xabi Aburruzaga (2020) izan dira BASQUE. MUSIC.-ek Womexen antolatzen dituen kontzertuetan.
+ Info

2023.09.20

Berriak
Ekitaldiak

Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak ‘Ondarea Saretzen’ topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du parte beste hainbat elkarte eta sektoreko eragileekin batera. Euskal Autonomia Erkidegoak kultura ondarearen kudeaketan eta zaintzan parte hartzen duten eragileen ehun handi bat du, gure ondarea babestea eta zabaltzea helburu duena, baina lankidetza-sareak sendotzeko premia dago. Horregatik, Kultura Ondareak sektore gisa dituen beharrak definitzeko, eta eragileen arteko konexio eta lankidetza-sare bat antolatzeko lehen urratsak emateko, elkartrukerako eta sakontzerako topaketa bat antolatu du, eskualde-mailan, sektorean inplikatuta dauden eragile eta interes-taldeen artean. Topaketa honen helburu nagusia da Euskal Kultur Ondarearen ekosistema horren parte diren lan-eremuak, interes-taldeak eta inplikatutako zeharkako eragileak ezagutzea da, ehunaren ikuspegi zabalagoa lortzeko eta hari buruzko diagnostiko orokorra lortzeko. HelburuaEuskal Herriko Kultura Ondarearekin zerikusia duten eragile eta sektoreen arteko ikusgarritasuna, lotura eta lankidetza bultzatzea eta ekosistemaren barruan dauden esparruen aberastasuna ikusaraztea. Nori zuzendua: Kultura Ondarearekin lotura duten eragile, erakunde, ikertzaile eta profesionalak. Non eta noiz: Bizkaia Aretoan (Bilbo), 2023ko urriaren 6an, 09:30etik 16:30ra.
+ Info

2023.09.18

Berriak
Prestakuntza

Ekhi Lambert participará en la residencia artística que han creado EKE, la sala Atabal, Kulturaz Kooperatiba y Musika Bulegoa

  EKE, la sala Atabal, Kulturaz Kultur Kooperatiba y Musika Bulegoa han creado un nuevo programa de estancias artísticas. El primer músico elegido para participar en esta nueva iniciativa ha sido Ekhi Lambert. El objetivo de esta colaboración es ofrecer a los y las músicos y músicas; creadores y creadoras; y agentes musicales de Euskal Herria un espacio, recursos y apoyo para la creación y elaboración de nuevos proyectos. Cada residencia, que estará dividida en dos partes, será de dos días y se llevará a cabo en la sala Atabal (Biarritz) y en el espacio creativo Dinamoa (Azpeitia). Para redondear el proyecto, Ekhi Lambert ofrecerá una actuación pública como cierre de la residencia artística en el centro cultural Ezpeletenia de Larzabal; además de un concierto de presentación de su nuevo disco en la sala Atabal. Las residencias tendrán lugar los días 4 y 5 de octubre en el Dinamo, y 10 y 11 de octubre en la sala Atabal. La actuación pública como cierre de la residencia artística de Ezpeletenia se celebrará el 12 de octubre, mientras que la fecha del concierto de Atabal está aún por concretar. Este es el primer paso del trabajo en común que pretende crecer en el futuro y será el punto de partida de las colaboraciones que se llevarán a cabo en 2024.   Ekhi Lambert Ekhi Lambert es un compositor y cantautor de Irulegi. Además de crear y cantar sus propias canciones, ha trabajado con artistas, orquestas y grupos de danza (Baigorriko Gaiteroak, Arrola taldea, Altxalili Show!, Haira, etc.). El músico, que formó parte de la antigua banda Seitan, publicó en 2019 su primer disco titulado «Hausturak». A principios de 2024, presentará su segundo trabajo de estudio «Inbasioak» y trabajará los directos de dicho disco durante su estancia artística. En la línea del pop orquestal, aunque el disco que muestra la influencia de figuras como Kate Bush o Alain Bashung es difícil de clasificar, en este nuevo trabajo nos propone viajar desde la canción vasca a unas atmósferas épicas y fantásticas. En cuanto a la música, se puede decir que la escritura es un espacio entre los trabajos y las libertades que han adquirido los músicos. Un espacio en el que una voz solitaria sostiene unos densos despegues instrumentales y la elegancia de la orquesta de cuerdas se encuentra con los agudos sonidos de guitarra de Joseba Irazoki. El disco ha sido grabado durante la primavera de 2023 en los estudios Garate (Kaki Arkarazo) y Shorebreaker (Johannes Buff), con una treintena de músicos. En el rodaje ha estado acompañado por Ludovic Leriche, Joseba Irazoki, Félix Buff, Oihan Oliarj-Ines y la orquesta Oiasso Kamerata.
+ Info

2023.09.05

Berriak
Sustapena

Euskal musikak ordezkaritza zabala izango du Mercat de Música Viva de Vic azokaren 35. edizioan

Mercat de Música Viva de Vic azokaren 35. edizioa 2023ko irailaren 13tik 16ra ospatuko da.   Aurten ere Basque. Music.-en babespean, Euskal Herriko musikaren industriaren sektoreak presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, AmoranteMaite Larburu eta Merina Gris euskal musikaren kontzertuak izango dira programazio ofizialaren barruan. Lehenengo emanaldia Iban Urizar (Amorante) artistaren eskutik izango da irailaren 13an, 20:15ean, J. Maideu auditorioan. Beste bi emanaldiak irailaren 14an izango dira. Maite Larburuk L’Atlántidako Sala 3-en eskainiko du kontzertua 20:30etan eta Merina Gris taldeak, berriz, Carpa Atlántidan 18:15etan.   Horrekin batera Euskal Herriko musikaren enpresa ezberdinek nazioarteko musikaren profesionalei eskainitako pitch saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Saio hauetan bere proposamenak:   Irailak 13, asteazkena (Carpa l’Atlàntida) 13:10-14:00 tartean Baga Biga Produkzioak   Irailak 14, osteguna (Carpa l’Atlàntida) 11:40-12:27 tartean Panda Artists 13:05 – 14:05 tartean Motmo.pro 16:30 -17:00 tartean Zart!   Irailak 15, ostirala (Carpa l’Atlàntida) 11:40 – 12:25 tartean Oso Polita records   Horretaz gain azokak iraungo duen egunetan zehar speed meeting eta bestelako bileretan parte hartzeko aukera izango dute Euskal Herritik gerturatuko diren musikaren profesionalek.   Programa osoa MMVV-en webgunean kontsulta dezakezu.
+ Info

2023.09.02

Berriak
Ekitaldiak

BDCC OSTEGUNAK: Branding-a

BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28anGetxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako ekintzailetza-gunea. Jardunaldiaren helburua da sormen- eta kultura-sektorean markaren definizioak eta eraikuntzak elementu bereizle gisa duen garrantzian sakontzea. Bete ezazu formulario hau eta parte hartu! Aretoaren edukiera mugatua da eta plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira. Ez geratu zurea gabe!   BDCC OSTEGUNAK – “Brandina” Data: 2023ko irailaren 28a Ordutegia: 16:00etatik 18:30etara Lekua: Getxo Sormen Hub, Urgull kalea 4, Algorta 48991 (Bizkaia)   PROGRAMAREN XEHETASUNAK 16:00: BDCCren aurkezpena Itziar Vidorreta eta Sandra Barrioren eskutik, Euskadiko Kultura eta Sormen Barrutiko arduradunak. 16:10: Getxo Sormen Hub-en aurkezpena. 16:25: Jardunaldi-sarrera Aida Pérezekin (Aidearteko zuzendaria). 16:30: “Gutxieneko Produktu Bideragarriaren brandina” hitzaldia Alambre Estudiorekin. 16:45: “Brandina Brindisarekin” hitzaldiaAidearterekin. 17:00: “Kulturaren eta enpresaren arteko harreman historikoa” hitzaldia Idarhisekin. 17:15: Goiko Estudiok aurkeztutako kasu praktikoa. 17:30: Galde-eskeak. 17:45: Coktel-networkina.   Informazio gehiago: info@basquedcc.eus 627 671 552
+ Info

2023.09.02

Berriak
Sustapena

Amorante, Maite Larburu eta Merina Gris Mercat de Música Viva de Vic azokaren 35. edizioan

Mercat de Música Viva de Vic-ek 35. edizioko programazioa aurkeztu du. AmoranteMaite Larburu eta Merina Gris euskal musikariek programazio ofizialean hartuko dute parte Basque. Music.-en eskutik. MMVVk 35. edizioa 2023ko irailaren 13tik 16ra ospatuko da.  Musikaren sektorea dinamizatzeko eta elkartzeko gune izaten jarraituko du, zuzeneko musikaren proposamen berrien bozgorailu gisa duen funtzioan arreta jarriz. Aurten ere Basque. Music.-en babespean, Euskal Herriko musikaren industriaren sektoreak presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, AmoranteMaite Larburu eta Merina Gris euskal musikaren kontzertuak izango dira programazio ofizialaren barruan. Lehenengo emanaldia Iban Urizar (Amorante) artistaren eskutik izango da irailaren 13an, 20:15ean, J. Maideu auditorioan.Beste bi emanaldiak irailaren 14an izango dira. Maite Larburuk L’Atlántidako Sala 3-n eskainiko du kontzertua 20:30etan eta Merina Gris taldeak, berriz, Carpa Atlántidan 18:15etan. Programa osoa MMVV-en webgunean kontsulta dezakezu.
+ Info

2023.09.02

Berriak
Ekitaldiak

BDCC topaketa: Jabetza Intelektualari eta Trantsizio Digitalari buruzko doako aholkularitza espezializatua

Jabetza Intelektualari eta Trantsizio Digitalari buruzko doako aholkularitza espezializatuko jardunaldi berri bat antolatu du BDCCk. Ekimena datorren hilean izango da, Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan. Ekitaldiaren helburua Kultura- eta Sormen-Industrien (KSI) sektoreko enpresen lehiakortasuna eta profesionalizazioa hobetzea da, beren jarduera behar bezala garatu eta sendotu dezaten. Merkataritza-ikuspegi batetik, beren ezagutza eta enpresa-errendimendua zabaltzekobeharra duten autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago. Ekitaldian izena emateko beharrezkoa da formulario hau betetzea. BDCC Topaketa – Aholkularitza espezializatua Data: 2023ko irailaren 21a Ordutegia: 11:00etatik 12:30etara Lekua: Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa (Eskola Kaleko 10.eko egoitza, Gasteiz) Informazio gehiago: info@basquedcc.eus 627 671 552
+ Info

2023.08.02

Berriak
Sorkuntzan

Musika Bulegoak KLUSTER, musika garaikideko konpositore eta interpreteen arteko topaketaren lehen edizioa aurkezten du

Musikagilea zara eta kolaboratzeko interprete berriak ezagutu nahi dituzu? Interpretea zara eta musikagileekin harremanetan jartzea gustatuko litzaizuke zure instrumentu edo taldearentzat errepertorio berria sortzeko? Musika BulegoakDonostiako Musika Hamabostaldiaren eta Musikagileak elkartearen laguntzarekin, KLUSTER ekimenaren lehen edizioa aurkezten du. Musika garaikidean interesa duten konpositore eta interpreteen artean harreman profesional berriak sortzea ahalbidetuko duen topaketa da. Hitzordua abuztuaren 31n izango da Kursaaleko Erabilera Anitzeko Aretoen Hallean, Xelo Giner saxofoi jotzaileak jaialdiaren Musika Garaikideko Zikloaren barruan emango duen kontzertua baino ordu eta erdi lehenago (18:30etan)Koktela eta speedmeeting-ak barne hartzen dituen giro lasaian, topaketaren helburua aurretik elkarrekin lan egin ez duten konpositore eta interpreteen arteko lankidetza sustatzea da. Musika Bulegoak hiru pizgarri ekonomiko eskainiko ditu Topaketan izan diren eta bertan ezagutu diren konpositore eta interpreteen arteko lankidetza sustatzeko, obra berri baten konposizioan eta estreinaldian laguntzeko. KLUSTERraren lehen edizioa, Euskal Herrian aitzindari izango den topaketa izango da. Ekimen honen bidez, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak gure lurraldean musika garaikidearen ehuna indartzearen alde egiten dute, etorkizunean proiektu eta lankidetza zabalagoak sortzeko haziak landatuz.   Lekua: Kursaaleko Erabilera Anitzeko Aretoen Hall-a Eguna: abuztuak 31, 18:30h Iraupena: 60 min   Edozein pertsonak har dezake parte topaketa honetan, Musika Bulegoko bazkidea izan edo ez, baina plazak mugatuak dira. Galdetegi honen bidez eman dezakezu izena zure asistentzia ziurtatzeko. Edozein zalantza izanez gero, mikel@test.nuco.es helbidera idatz dezakezu.
+ Info

2023.07.10

Berriak
Bestelakoak

LIVEMX europako musika-sektoreari laguntzeko proiektu berria

Inova+, Live DMA eta European Music Exporters Exchange-ek (EMEE) LIVEMX proiektu europar berria abian jarri dute. LIVEMXek, Europar Batasunak kofinantzatuta, musika-sektore askotarikoagoa eta iraunkorragoa sustatu nahi du Europan. Proiektuaren zati nagusi bat finantzaketa-plan bat da, Europako musika-ekosistemaren barruan premia oso espezifikoei aurre egiteko diseinatua. Proiektuan zehar, hiru deialdik musikako profesionalak bultzatuko dituzte lidergo-papera hartzera, sektorearen berehalako erronkei erantzuteko. COVID-19aren pandemiaren ondoren, musikarien mugaz gaindiko mugikortasuna eta industriaren iraunkortasuna bezalako erronkek alderdi interesdun guztiak inplikatuko dituen ikuspegi bat eskatzen dute. Finantzaketa-planak 4 milioi euroko finantzaketa aurreikusten du, eta musikaren sektoreko 90 onuraduni lagunduko die, hiru gai espezifikotan oinarritutako dirulaguntzak eta gaikuntza-ekintzak emanez: “musikaren esportazioa”, “kontzertu aretoak” eta “zirkulazio eta konpromiso digitalak”. Proiektuaren helburuak lortzeko, LIVEMXen partzuergoa gaitasun eta esperientzia handiko hiru erakundek osatzen dute: INOVA+, Live DMA eta EMEE. Basque. Music. eta Kultura Live, EMEE eta Live DMA elkarteetako kide dira eta bi bazkidetzak Musika Bulegotik koordinatzen dira. INOVA+ aholkularitza-zerbitzuen hornitzaile aditua da berrikuntzaren, teknologiaren eta enpresa-espirituaren arloetan. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, enpresak hainbat proiektutan parte hartu du, berrikuntza bultzatuz eta lankidetza sustatuz, bereziki kultura- eta sormen-industria eta -sektoreetan. INOVA+ MusicAIRE proiektuaren koordinatzailea ere bada, Musikaren Europako Kontseiluarekin gauzatua. Live DMA, 2012an sortua, Europako sare bat da, eta zuzeneko musikaren 3.000 lokal, klub eta jaialdi baino gehiago ordezkatzen ditu, 16 herrialdetako 20 elkarte nazionalen bidez. Oso sektore zatikatua egituratzean eta balio partekatuei buruzko ahots desberdinak biltzean, Live DMAk zuzeneko musikaren Europako eszena babestu nahi du, musika-ekosistema bidezkoago eta iraunkorrago baterantz. EMEE 27 herrialdetako musika esportatzeko 32 bulego nazional eta erregionalek osatutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Europako musika-sektorea indartzea du helburu, musika-aniztasuna eta ikusgarritasuna sustatuz, eta Europan eta Europatik kanpo mugikortasuna bultzatuz. Erakundeak erraztu egiten du hori, kideen informazioa eta esperientzia trukatuz, bai eta musika-industriako kideen eta/edo beste erakunde batzuen arteko proiektu-ekimenen bidez ere. Partzuergoak lineako inkesta bat argitaratuko du laster, LIVEMX plana egokia eta ondo egituratua izatea bermatzeko moduari buruzko iritziak jasotzeko. Gainera, urte amaieran proiektuen lehen deialdia argitaratuko da.
+ Info

2023.06.30

Berriak
Ekitaldiak

BDCC-ren III Sendotze Programaren itxiera ekitaldia

Uztailaren 7an BDCC-k bere Sendotze Programaren III edizioaren itxiera ekitaldia ospatuko du Bilbao Berrikuntza Faktorian. Helburua, elkar topatu eta ideiak trukatzea izango da. Eman izena esteka honen bidez. Zu bezalako kultura- eta sorkuntza-sektoreko profesionalek gure programan igarotako denbora partekatuko dute. Gainera sendotze proiektu propioa aurkeztuko dute, beren beharren arabera eratua dagoena, garapen osoa lortzeko asmoarekin. Ikusi hurrengo enpresen bilakaera: Eskena / Harrobia, Abad Design, Cartem, Shyncrica, Krafos, Bilbao Formarte, Karraskan, Dantzaz, Kendu, Akey Films, Emovere, Prakagorri, Roberto Cantera, WeMake2d, Miguel Gómez-Tejedor, Mooneki, Creaciones Gráficas, PezEstudio, KIbo eta Monloop.   III. Sendotze Programaren itxiera Data: 2023ko uztailaren 7a Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara Lekua: Bilbao Berrikuntza Faktoria (Uribitarte pasealekua, 6) 48001 Bilbao   Informazio gehiago: info@basquedcc.eus 627 671 552
+ Info

2023.06.29

Berriak
Nazioartekotzea

Cecilia Payne eta Nakar, Le tour du 6MIC zikloan

Cecilia Payne eta Nakar euskal taldeek frantzian ospatuko den Le tour du 6MIC zikloaren bigarren edizioan hartuko dute parte. Jaialdia frantziako Aix-En-Provence-en ospatuko da uztailaren 1etik 23ra. 6MIC proiektuaren asmoa lehendik dauden tokiko musika proiektuak babestea, haien jakintza eta esperientzia luzea errespetatuz, baina baita proiektu berriak elkarrekin eraikitzea ere, besteak beste, lurralde-koordinazio eta -programazioari esker. Horrela mugimendu hau gorpuztea, musika garaikidearen epizentroa bihurtuz. Horretarako, kontzertu aretoa, sorkuntza espazioa eta Le Tour du 6MIC bezalako proiektuak bultzatzen ditu Aix-En-Provenceko erakundeak. Zikloan, bertako musika talde berriak sustatu eta talde internazionalak ezagutaraztea da helburua. Horrela, jaialdiko egun bakoitzean bi kontzertu eskainiko dira, bertako eta kanpoko talde batek eskeinita. Guztira 42 musikarik eta taldek hartuko dute parte 21 eguneko zikloan. Euskal talde batek irekiko du aurtengo edizioa. Izan ere, Cecilia Payne laukote bilbotarra izango da lehen partehartzailea. Uztailaren 1ean eskainiko du kontzertua 19:00etan. Hurrengo egunean, uztailaren 2an Nakar talde donostiarraren txanda izango da, 19:00etan.
+ Info

2023.06.28

Berriak
Sentsibilizazioa

LGTBIQ+ musika-ekoizpenaren panorama Euskal Herrian. (Hausnarketarako gai batzuk)

Hausnarketarako, euskal musika sorkuntzaren nolakotasuna atzerabegirako batean ardatz biren arabera antola daitekeela otu zait, bi ardatz hauek sorkuntza musikalaren nolakotasunaren mapa bat irudikatzeko aukera eskaintzen digutelarik.   X ardatzean bitartekoak hartuko dira kontutan, disketxea, eta musika eta musika talde edo abeslariaren kokapena. Mutur batean mainstream deritzon musika mota topatuko genuke, bestean aldiz, autokudeaketa, zigilu txikiak eta medio xumeekin editatzen den musika.   Y ardatza sortzaileen nolakotasun politikoaren bitartez egituratuko da: identitate politiko eta aldarrikapen-mezua definitua dutenak izango dira mutur batean, identitate politikoa espektro handi batez ulertuta; beste muturrean, politikoki definitu gabeko mezuak eta identitateak leudeke, entitate edo nortasun politikoa duen kolektibo konkretu baten parte ez izateak alegia. Kontutan hartzekoa da ere, historikoki orokorrean mezu edo diskurtso politikoa duten sortzaile gehienak ezker, edo iraultzaile-erreibindikazioan kokatu direla, mezu politiko argi ezak statu quo-arekin nolabaiteko adostasuna adieraziz.   Ardatz hauen araberako mapan talde mota desberdinak koka daitezke. Adibide gisa eta hobe uler dadin, adibide muturrekoak azalduko ditut: Mocedades (mainstream taldea bitarteko ekonomikoez hornitua eta mezu politiko definitu gabekoa oro har) Vs Eskorbuto (autokudeaketa-zigilu txikia eta medio xumeekin egindako musika eta mezu politiko definitua duen taldea).   Negu Gorriak (euskal musika munduan mezu politiko definitu eta iraultzailea duen taldea, hasiera batean medio xumeekin eta zigilu txikiarekin sortua baina denborarekin euskal mainstream-aren esferan sartu dena, talde ikonikoa bilakatuz) Vs La Buena Vida (mezu politiko ez definitua eta baliabide xumeekin eta eszena murritz batetan sortua).   Bi adibide hauetan ikus daitekeen bezala, mapak nolakotasun anitzak erakuts ditzake; bestaldetik euskararen balio erantsia ere agerian utziko du. «Rock Radical Vasco» delakoaren baitan badagoelako gazteleraz sortu duten musika talde ugari: mezu politikoaren izaera dela eta, euskararen erabilera elementu gehigarri gisa aitortu zaie talde hauetako askori, haien partaidetza politikoa ukatu gabe euskararen erabilerarik egin ez denean. Euskaraz abesten ez duen RRVko edozein taldek, batez ere, kosmos berdineko partaide gisa (euskal esfera iraultzaileko partaide) izatearen arabera egituratuko da.   Identifikatutako ardatz hauen arabera ondorengo kasuistikak suertatu daitezke:   Kontrakultural-underground bektorea. Queer-ari historikoki egokitu zaion nitxoan, berak, queer ahotsak, lehiatu behar izan du lehentasunezkotzat jo diren edo premiazkoagotzat eta garrantzitsuagotzat jo diren beste ahots eta aldarrikapen batzuekin. Iraultzailea eta erreibindikatzailea izaterako garaian hautaketa eta bazterketa prozesua ematen baita. Zeren alde egin aldarri? Aukeraketa honek ondorioak ditu. Topikoan oinarrituz, ohikoena letragintza erreibindikatzailean letra miszelaneoak izan dira, hau da, gai guztiak lantzea, definizio konkreturik eman gabe: feminismoa, ekologismoa, euskara, estatuarekiko botere harremanak, tematika LGTBIQ-a eta abar.   Bektore politiko erreibindikatzailea (queer ahotsa kontutan hartu gabe). Gutxiengoa izaterakoan, esparru erreibindikatzailean merkatu mainstream-arekin alderatuta, parekideen artean lehiatu behar izateak, elkarren artean aldarrikatzen duen eszena kontrakultural guztiak zaildu egiten du berezko ahotsa garatzea, zilegiztatuta ez dagoelako. Agendak, garrantzizkoak eta urgentetzat ulertzen denaren zerrendak eta ordenak agintzen baitute. Sortzaile gutxituen artean elkarren borroka ematen da hedapena eskuratzeko asmoz, espazio eta ekosistema mugatuan: merkatuan.   Bektore erreibindikatzailea, identitatea nabarmenduz (euskara nabarmenduz). Nortasun konplexuak bereganatu ezin izatearen kontzeptu okerra eman da askotan, mezu zuzenen eta ulerterrazen beharra gailendu da. Honek, aldarri bat lehenestea eta gainerakoak ikusezin bilakatzea bideratu izan du, aldarria beti dimentsio bakarra izan beharko balu bezala, sortzaileen dimentsio aniztasuna isilarazten, eta ondorioz, aldarrien agenda bat osatzera behartuz. Mezu bakarra + euskara. Ez balego bezala gai eta errealitate konplexuagoen inguruan abesteko parada.   Bektore desberdinek dinamika konplexua ematen dute igortzen den mezuaren, mezu hori jasotzen duen publikoaren eta publiko horrek egindako harreraren (pertzepzioaren) artean. Dinamika konplexu horien ondorioetako batzuk, queer ahotsari dagokionean, ondorengoak izan daitezke: queer pertsonek intentsitate baxuko erreibindikazio-maila batera baztertutako gutxiengo bateko kide izatera mugatzea, apetatsua, garrantzi gutxikoa edo denboran atzeragarria dela ulertuta, beren erreibindikaziorako garrantzia kanpotik osatzen den agenda batera lotuz.   Underground-kontrakulturaletik ezinbestean abiatu da queer kulturaren eta LGTBI musikaren irudikapen oro. Merkatu garaikideak ordea, LGTBIQ+ komunitatearengan kontsumitaile nitxo bat identifikatu eta mainstream-ean barneratzea bideratuko du. Queer komunitatea oro har mainstream-an onartu eta baimenduko da, merkatuaren esparru konkretua horretarako egokituz. Queer komunitateari kontsumitzea baimenduko zaio, sormen lanak espreski baimenduko dira, irudiak identifikatuz eta ikono gisa aldarrikatuz, baina komunitatea berari bere ahots propioak sortzeari mugak jarriko zaizkio. Mainstream izatera pasatzearekin batera merkatuaren mesedera egokitu beharko da, hortaz zuzentasun eta neutraltasuna inposatuko da, jatorri kontrakulturalaren ezabatze prozesua bideratuz.   Queertasuna pertzepzioari lotua dago, hortaz, norberak nola hautematen duen bere burua eta kanpotik nola izango den hautemana daude jokoan. Bai eta jarrera, mezua, hau da, ekintza eta hitza: performatibitatea. Judith Butler datorkit burura, eta nola ekintzaren bitartez eraikitzen den nortasuna, denboran zehar bizirik dagoen eraikitze prozesua bezala.   Musikariek beste sortzaileen artean berezitasun konkretua izango dute, ezaugarri berezia. Nolakotasun hori performatibitatea izango da, hau da, oholtzara igo behar izateak, non sorkuntza eta sortzaile bat egingo diren eta biak bereiztea zaila izango den. Aktore, idazle, margolari, zinegileetatik desberdinduko dituen ezaugarria izango da. Pertsonala, pribatu izatetik publiko izaterako bidea ezinbestean eman beharko balitz bezala. Musikariak performatu behar duelako sormen lana gauzatzeko, eta ez duelako paper bat antzezten, batzuetan hala izan badaiteke ere. Aktoretik desberdina den toki batetik emango da oholtzaratze lana, sortzailearen lana eta sortzailea bera nolabait batuko dituena.   Feminismoari esker eta mugimendu feministari esker LGTBIQ+ kolektiboak babes berezia eskuratu du. Feminismoaren haria genero gatazkaren nolakotasunen auzia mahaigaineratzeaz gain, agendan lehen mailako gai bezala onartu delako queer mugimendua, feminismoaren aterkiaz lagunduta. Zinema eta literaturaren aldea, musikarekin alderatuta agerikoa izango da. Badago queer literatura, queer zinema; jaialdiak, sortzaileak, apalategi eta zutabeak bideoklub, liburutegi eta euskarrietan. Alde horretatik oraindik lan egiteko asko dagoela esango nuke.   Mikel Zumeta
+ Info

2023.06.26

Berriak
Bestelakoak

Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ Jardunaldiak (komikia)

+ Info

2023.06.22

Berriak
Ekitaldiak

Irailaren 23an ospatuko da Folklorearen lehen Europako Eguna

2023ko Folkaren Europako Eguna proiektu pilotu bat da, European Folk Network-eko (EFN) kideek koordinatua, MusicAIRE programaren bidez Europar Batasunaren kofinantzaketarekin. Folkaren Europako Eguna urteko egutegian funtsezko data gisa ezartzeko asmoarekin sortu zen. EFN sarearen helburuetako batekin lotura zuzena duen gertaera da: Europa osoan, arte eszeniko tradizionaletan (musika, dantza, ipuin-narrazioa) modu batera eta bestera inplikatuta dauden pertsonen masa kritikoa dagoela erakustea. Nork har dezake parte? Parte hartzea edozein pertsona, banda, erakunde, enpresa, komunitate, tailer, eragile, musika, dantza edo narrazio folklorikoarekin zerikusia duen jarduera batean parte hartu nahi duen edonori irekita dago, fisikoki edo online. Proposamen guztiak ongi etorriak dira, EFNko kide izan ala ez.   Nola parte har daiteke? Parte har daiteke abesti zahar edo berri batekin bideo bat grabatuz, zure sare sozialetara igoz eta #europeanfolkday bidez etiketatuz. Hainbat artistaren emanaldiarekin jaialdi bat egin daiteke, irailaren 23an edo data horren inguruan, eta Folklorearen Europako Egunaren parte gisa argitaratu. Kazetaria bazara, hedabideetan abesti edo artista bat nabarmendu, gaiari edukia eskaini edo Folklorearen Europako Eguneko ekitaldien publizitatea egin dezakezu. Parte hartzeko, adierazi xehetasunak European Folk Day webgunean, eta bidali informazioa datu-basera. Zure parte-hartzea datu-baseari eta Europako mapari gehituko zaio.
+ Info

2023.06.06

Berriak
Bestelakoak

Villasound Bilbao Musika Bulegoa Saria 2023: Marban

Villasoundbilbaok jakitera eman ditu Villasoundbilbaoko prestakuntza faseko irabazleak. Hainbat sari banatu dira, hala nola, VSB mentoring fasean parte hartzea. Fase horretan, aukeratuek prestakuntza espezializatua jasotzen dute ekoizpen teknikoan, komunikazioan, jabetza intelektualean edo sustapenean, besteak beste. Aukeratutako artistak Julen (Gipuzkoa), Ithaka (Gipuzkoa), Nko (Bizkaia), Lova Lois (Bizkaia), Sofia V (Bizkaia) eta Marban (Bizkaia) izan dira. Prestakuntza eta akonpainamendu aldiaren ondoren, parte hartuko duten sei taldeetako bat hurrengo faserako aukeratuko dute, VSB TOUR birarako, hain zuzen ere. Bira horrek 4 kontzertu eskainiko ditu Estatuko hiri banatan, 2023ko azken hiruhilekoan. Mentoring fasera pasatzeaz gain, VillaSoundBilbaok beste sari batzuk banatu ditu jaialdiaren lehen fasean parte hartu duten 12 taldeen artean, horien artean, Musika Bulegoa saria, zeinaren bidez Marban talde irabazleak kontzertu bat eskainiko duen Kultura Liveko areto bazkide batean. Marban Post-punk talde bat da, eta “Magna Moralia” (autoproduzitua, 2020) lanean oinarritzen ditu bere zutabeak. Bertan, garai klasikoko narratiba eta gizarte-atsekabea uztartzen dituzte. Bere soinu iluna mantu gotiko txiki baten azpian garatu ondoren, Marbanek orain izaera introspektiboagoarekin begiratzen dio nostalgiari eta minari, baina baita onarpenari eta itxaropenari ere. “Nahiago nuke bere besoetan hilko banintz”, Izeneko abestia da taldearen azken lana.   Banatutako beste sari batzuk: Aste Nagusia Saria: emanaldi bat hurrengo Aste Nagusian, tokiko rockari eskainitako agertokiaren barruan (Bizkaiko taldeentzat bakarrik): Calathea. Bilborock Saria: 100 ordu Bilborockeko lokaletan (Bizkaiko talde/bakarlarientzat bakarrik): Hxdesz. Last Tour saria: Last Tourrek antolatutako ekitaldi/jaialdi batean emanaldia eskaintzeko aukera: Entropia.
+ Info

2023.05.31

Berriak
Ekitaldiak

SOINUA IRATZARRIREN AMAIERAKO KONTZERTUAK GASTEIZEN ETA ORDIZIAN

Joan den otsailean jarri zen abian Soinua Iratzarriren VI. edizioa. Musikagileak elkartea eta Donostia 2016ren babesean sortu zen hezkuntza-proiektua, eta Musika Bulegoa 2019tik ari da antolatzen. Ekainean, 200 haur inguruk egin dituzten lanak ezagutzeko aukera izango dugu, Ordizian eta Gasteizen egingo diren bi kontzertu berezitan. Soinua Iratzarriren seigarren edizioa Gasteizko Olabide ikastolan eta Ordiziako Urdaneta Eskola Publikoan egin da. Proiektu honen helburua 10-12 urteko haurrei musika garaikidea ezagutaraztea da. Hauek Xabier Otaolea eta Garazi Zabaleta musikagileekin eskuz esku lan egiteko aukera izan dute, Maite Bilbaoren ikuskapen pedagogikoaren pean, musika lan berriak sortzeko, azken kontzertuetan talde instrumental batekin batera estreinatuko direnak. Lehenengo kontzertua ekainaren 9an izango da, Gasteizko Olabide Ikastolan, 11:30ean. Kontsultatu kontzertuaren egitaraua. Bigarrena, ekainaren 16an izango da, Herri Antzokian (Ordizia), 11: 30ean. Kontsultatu kontzertuaren egitaraua. Bietarako sarrera librea da edukiera bete arte. Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Susperka laguntza izan du.
+ Info

2023.05.25

Berriak
Ekitaldiak

BDCC TOPAKETA: BAT COMMUNITY BREAKFAST

BDCC ezagutu eta zure proiektuan eman dezaken laguntza ezagutzeko, datorren asteartean, ekainak 6anB Accelerator Tower-ek (BAT) Community Breakfast topaketa antolatu du. Han BDCCk zure esku jartzen dituen zerbitzuak eta laguntza-tresnak aurkeztuko ditu. Gainera, KSIen eta zeharkako sektore batzuen ekimen-proiektuekin harremanetan jartzeko aukera izango da, baita BAT komunitateko startup-ekinelkarreraginean aritzeko ere.   Eman izena!   “BAT Community Breakfast, BDCCren zerbitzuak eta laguntza-tresnen aurkezpena” DATA: ekainak 6, asteartea ORDUA: 09:00etatik-10:00etara LEKUA: Community Kitchen, B Accelerator Tower (BAT). Diego López de Haro, 1. Bilbo 48001 (Bizkaia) FORMATUA: aurrez aurrekoa HIZLARIAK: Itziar Vidorreta eta Sandra Barrio KONTAKTUA: Itziar Vidorreta (606564885).   Informazio gehiago: info@basquedcc.eus 627 671 552
+ Info

2023.05.24

Berriak
Bestelakoak

2022ko Musikaren Urtekaria

Zazpigarren urtez, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Pasa den 2022. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du argitalpen honek. Era berean, begirada anitz eta osagarriak bilatu eta musikaren alorreko eragile ezberdinei ahotsa emateko helburua du. 2022 urteak zenbait ekarpen on ekarri dizkigu euskal musika sektorearentzat. Alde batetik, pandemia globala lasaitu izanak, berriz ere publikoaren gertutasuna sentiarazteko aukera eman digu; bestetik, hainbat urte itxaroten ari ginen Artistaren Estatutuari emandako bultzadak musikari eta teknikariei lasaitasun pixkat eman die, nahiz eta argi daukagun zentzu honetan lanean jarraitu behar dugula egoera hobeago bat lortu arte. Esperientzia guzti hauek Musika Bulegoari hausnarketa sakona egiten lagundu diote eta gertatutakotik ikasgai garrantzitsuak atera ditugu; aurtengo Urtekaria ikasketa horietako askoren isla dela uste dugu. Urtekari honen orrialdeek askotariko gaiak ukitzen dituzten artikuluak biltzen dituzte. Hala nola, pandemia osteko irekiera, Euskal musikaren nazioartekotzea, abestien esanahiak, jaialdiak, zuzeneko musika, Artistaren Estatutua, buru-osasuna, tendentzia berriak, LGTBIQ+ musikaren industrian, etab. Guzti hauek, Musika Bulegoarentzat 2022a izan zenaren mosaikoa osatzen dute.   Kolaboratzaileak -Almudena Heredero -Aiora Marigil -Jon Bagüés -Marina Landa -Ruth Manzano -Raquel Andueza -Amalur Artola -Myriam Miranda -Arkaitz Villar -María José Cano -Rosana Corbacho -Iker Bárbara -Guillermo Lauzurika -Mikel Zumeta -Pernan Goñi -Mikel Chamizo -Amaia Ereñaga -Harri X. Fernández   2022ko urtekaria doan deskarga dezakezu hurrengo irudian klik eginez. Musika Bulegoko bazkide bazara, kopia bat jasoko duzu zure etxean.
+ Info

2023.05.19

Berriak
Ekitaldiak

Musikaren Eguna Kontzertua 2023: Bengo eta Sua

Urtero ekainaren 21ean ospatzen den Europako Musika Egunarekin bat egingo du Musika Bulegoak aurten ere. Horretarako, Musikaren Eguna 2023 kontzertua antolatu du erakundeak. Ekainaren 21ean burutuko den Musikaren Eguna 2023 kontzertua Ondarroako Beikozini aretoan ospatuko da eta Bego eta Sua taldeak arituko dira. Kontzertu honetarako sarrera doakoa izango da. Eskerrak eman nahi dizkiogu aurtengo edizioa posible egiten lagundu diguten Bizkaiko Foru Aldundia eta Gaztea Irratiari.   Musikaren Eguna Kontzertuaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta iaz berdintasuna ardatz izan zen moduan, aurtengo kontzertuaren xedea, talentu berriak potentziatu eta musikari berriei ikusgarritasuna ematea da. Gainera, doako sarrera izango du kontzertuak, aipatu bezala, kulturaren irisgarritasun libre baten alde egiteko.   Egun horretan, aretoko ateak 19:30etan irekiko dira eta ordu erdi beranduago, 20:00etan, hasiko da Bengo artistaren kontzertua. Oiartzungo musikari hau Hip-hop kulturaren baitan dagoen artista da. Break dantzaria eta abeslaria da eta musika munduan sei-zazpi urte daramatzan arren, lehen diska 2021ean argitaratu zuen, euskaraz grabatutako 4 Taupada izeneko albuma. Aurten, Bizirik izeneko diska berria kaleratu du.   Ondoren, Sua taldearen parada izango da. 2018an eratutako lau kideko talde bizkaitarra da. Gaztea Irratiko maketa lehiaketaren irabazleak izan ziren, urte bete baino gutxiagoko ibilbidearekin. Estilo propioa eta irmoa uztartzen digute. Gai lasai eta sakonenetatik hasi eta geldirik egotea aukera bat ez den intentsitate handienetaraino mugitzen dira.   Urtero Musikaren Eguna Euskal Herriko probintzia eta herri ezberdinetan ospatzen da lurraldetasunaren oreka bermatzeko eta eduki kulturala hiri handietatik haratago eskaini ahal izateko.   BENGO – Bakarrik:
+ Info

2023.05.18

Berriak
Ekitaldiak

BDCC OSTEGUNAK: Kultura- eta sormen- sektoreari aplikatutako Adimen Artifiziala

BDCC OSTEGUNAK topaketen edizio berri bat antolatu du BDCC-k. Oraingo honetan Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, “Kultura- eta sormen- sektoreari aplikatutako Adimen Artifiziala” topaketa ospatuko da. Datorren ostegunean, maiatzak 25Kutxa Kulturren (Donostia) izango da jardunaldia. Bete inprimaki hau eta parte hartu! Aretoaren edukiera mugatua da eta plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira. AA benetan zer den ikusiko duzu, kasu praktikoak ezagutzeko aukera, bai eta erronka berriei aurre egiteko teknologia honek eskaini ditzakeen proposamenak eta konponbideak ere.   BDCC OSTEGUNAK – “Kultura- eta sormen-sektoreari aplikatutako AA” Data: 2023ko maiatzaren 25a Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara Lekua: Ruiz Balerdi aretoa, Kutxa Kultur (Andre zigarrogileak plaza, 1 – 4. solairua. Tabakalera) 20012 Donostia   PROGRAMAREN XEHETASUNAK 16:00 – 16:15: BDCCren aurkezpena Itziar Vidorreta etaSandra Barrio Euskadiko Kultur eta Sormen Barrutiko arduradunen eskutik eta Ainara Guzmánen agurra, Kutxa Fundazioko kultur eta musika ekimeneko proiektuen arduraduna. 16:15 – 16:45: 1.Ponentzia: Álvaro Fierro, “Kultura-bitartekaritzaren eta adimen artifizialaren arteko lotura azaltzea” 16:45 – 17:15: 2.Ponentzia: WAC (We are Clickers), “Oinarri sendoak ezartzea eta AAri, haren aukerei eta rolei buruzko ezagutza sakonagoa izatea” 17:15 – 17:30: VICOMTECH-en eskutik aurkeztutako kasu praktikoa. 17:30 – 17:45: MOTMO-ren eskutik aurkeztutako kasu praktikoa. 17:45 – 18:00: Galde-eskeak 18:00 – 19:00: Koktel-networkina Informazio gehiago: info@basquedcc.eus 627 671 552
+ Info

2023.05.18

Berriak
Prestakuntza

BDCC-k nazioartekotze tailerra antolatu du

BDCC-k maiatzaren 23an, KSI-ei zuzendutako nazioartekotzeari buruzko online tailer interesgarria antolatu du. Jardunaldi hau erakundeak eskaintzen duen nazioartekotze-zerbitzuaren parte da. Kultura eta Sormen Industrietara egokitutako diagnostiko-tresna bat eta gida bat ditu, zure proiektua zabaltzeko eta bere ahalmen guztia modu iraunkor, sendo eta seguruan askatzeko. Izena emateko interesa izanez gero, galdetegi honen bidez egin dezakezu. PROGRAMAREN XEHETASUNAK Data: 2023ko maiatzaren 23a Ordutegia: 09:30etatik 10:30etara Formatua: online BDCCren aurkezpen laburra Itziar Vidorreta eta Sandra BarrioEuskadiko Kultur eta Sormen Barrutiko arduradunen eskutik. Nazioartekotzeari buruzko sarrera eta hainbat kasu praktikorenerakusketa, IDOM-eko Antonio Martínez Zamorano eta Ainhoa Xue Bartolomé Pérezen eskutik: mugikortasun artistikoa (arte eszenikoak), herrialde anitzeko lankidetza-proiektuak (ikus-entzunezkoak), merkatuen prospekzioa (editoriala), negozioen dibertsifikazioa (moda) eta enpresa traktorea (diseinu grafikoa).   Informazio gehiago: info@basquedcc.eus 627 671 552
+ Info

2023.05.05

Berriak
Bestelakoak

Bizkaiko zerga-pizgarriak aplikatzeko irizpideak argitaratu dira

Bizkaiko Ogasun Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 26ko 3/2023 Instrukzioa argitaratu du. Horren bidez, joan den abenduaren 5ean Sozietateen gaineko Zergari dagokionez abian jarri zen kultura sustatzeko Foru Arauaren pizgarriak aplikatzeko irizpide jakin batzuk ezartzen dira. Halaber, Foru Arau beraren finantzaketan parte hartzeko mekanismoa zehazten da. 2022ko azaroaren 23an, Bizkaiko Batzar Nagusiek Osoko Bilkuran onartu zuten azaroaren 23ko 9/2002 Foru Araua, kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratu eta zabaltzen dituena. Horrela, hiru kenkari desberdin ezartzen dira: 1) Ikus-entzunezko lanen ekoizpenetan egindako inbertsio eta gastuengatiko kenkaria. 2) Zuzeneko arte eszeniko eta musika ikuskizunen gaineko kenkariak. 3) Liburuak argitaratzeagatiko kenkaria. Kontsultatu jarraibidea esteka honen bidez.
+ Info

2023.05.01

Berriak
Nazioartekotzea

BIME Bogotá izango da Basque. Music.-en hurrengo geltokia

Colombiako hiriburuan BIME Bogotá azokaren bigarren edizioa ospatuko da datorren maiatzaren 3tik 6ra. Ekimenen artean, Oreka TX taldeak  Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du maiatzaren 4an.   Aurtengo edizioan, euskal delegaritza zabala izango da. Basque. Music. plataformaz gain, Txalap.art, Mauka / Airaka, Kulturaz (Sanagustin aretoa, Dinamoa, Soreasu aretoa), Panda, Motmo, Oso Polita eta Ginmúsica enpresak ere BIME Bogotan modu presentzialean izango dira. Guztira 15 pertsonek osatutako delegaritza izango da.   BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako bigarren edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, kolaborazioa, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, plataformak, startup-a, etab. Euskal musikak ikusgarritasun berezia izango du Bogotan: Mintegiak, showcase-ak, pitching saioak, networking saioak, etab. Hauek dira Basque. Music.-en parte-hartzea izango duten ekimenak:   Maiatzaren 3an, Basque. Music.-ek antolatutako pitching saioa ospatuko da Pitching Saioen Aretoan.   Maiatzaren 4an, Basque. Music. eta Colombiaren arteko lan taldea izango da. Bertan, Euskal ordezkaritzak Kolonbiako ordezkaritzarekin etorkizunean landu ditzaken proiektluak aztertuko dira. Egun berean, (maiatzak 4) Oreka Tx taldeak showcase bat eskainiko du Parque de la Araña (Distrito Creativo de San Felipe) agertokian 19:30etan.   Azkenik, maiatzaren 5ean Basque. Music.-ek ‘Asociarse: la importancia de “ser parte”, claves y buenas prácticas’ panel profesionalean hartuko du parte Brasil, Espainia eta Colombiako eragileekin batera.     BIMEn antolatuko diren ekitaldiez gain, maiatzaren 2an Musika Bulegoak Universidad Nacional de Colombian Idartes Institutuak antolatu duen Seremus 2023 mintegian parte hartuko du, Colombia eta Mexikoko hainbat profesional eta adituekin batera.
+ Info

2023.04.12

Berriak
Bestelakoak

Europako Musika Mugikortasuna Finantzatzeko Gida argitaratu du On The Move erakundeak

On The Move erakundeak Europan oinarritutako Musika Mugikortasuna Finantzatzeko Gida sortu du. Bertan, Europako herrialdeetatik edo herrialdeetara bidaiatzen duten musika-artisten (egileak, konpositoreak, musikariak, bandak, orkestrak) eta beste musika-profesional batzuen nazioarteko mugikortasuna babesten duten finantzaketa-erakunde eta -programen ikuspegi orokorra jasotzen da. On the Move-k, Music Export Poland-ekin lankidetzan, mugikortasunean eta musika-industrian adituak diren Jess Partridge eta Marie Fol-i dirulaguntzen eta laguntza-programen mapa bat egiteko eskatu diemusika laguntzaren gai nagusia delarik, edo berariaz diruz lagundu daitekeen diziplina gisa agertzen delarik. Musika-adierazpenaren mota guztiak hartzen saiatu da gida, genero zaharrenetatik hasi eta garaikideenetara, musika klasikotik, jazzetik edo popetik hasi eta musika-forma tradizional eta zaharretaraino. Gida honen helburua dagoen informazioa modu gardenean sendotzea da. Partikularrei eta erakundeei nazioarteko musikariekin lankidetzan aritzeko modurik onenak aurkitzen eta mugaz gaindiko bidaiak finantzatzen lagun diezaiekeen informazioa eskaintzea, hain zuzen ere. Gida honek tokiko, nazioko eta nazioarteko baliabideak zerrendatzen ditu, publikoak zein pribatuak. Erregulartasunez gertatzen diren aukerak baino ez ditu biltzen, online eskura daitezkeenak, deialdi irekien bidez eskaerak aurkezteko gonbita egiten dutenak eta nazioarteko bidaien kostuen zati bat gutxienez laguntzen dutenak. Era berean, kultura-politiken arduradunei eta finantzatzaile pribatuei dauden programen ikuspegi orokor zabala eman nahi die, panorama horren barruan beren ekimenak aldatu eta eguneratu ahal izan ditzaten, guztiontzako kultura-mugikortasun profesionalerako bidezko sarbidea mantentzeko eta zabaltzeko. Gidak Europako Kontseiluko kide diren 46 herrialde biltzen ditu: Albania, Alemania, Andorra, Armenia, Austria, Azerbaijan, Belgika, Bosnia eta Herzegovina, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Georgia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Kosovo, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Moldavia, Monako, Montenegro, Ipar Mazedonia, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, San Marino, Serbia, Suedia, Suitza
+ Info

2023.04.08

Berriak

Oreka TX eta La Marimba taldeek bere sustraiak batu dituzte Lehioa abestian

Abestia BIME Bogotan 2023. urtean egindako BIME Saioen baitan sortu zen, BASQUE. MUSIC.-en laguntzarekin eta Oso Politaten kuradurarekin Hasiera batean gai tekniko batzuk jorratzeko harremanetan jarri ondoren, 2023ko maiatzean Oreka Tx eta La Marimba taldeak Bogota hiriko Estudio Naranja grabaketa estudioan sartu ziren konposaketa saio bat egin eta partekatzeko. Hitzordu horretatik sortu zen Lehioa, Euskal Herriko eta Dominikar Errepublikako musika tradizionalaren arteko fusio ederra. Oreka TX eta La Marimba taldeek euskal instrumentu tradizionalen erritmoen eskutik beldurrik gabe bizitzera gonbidatzen gaituzte. Txalaparta, alboka, eta Mariola Pichardoren ahots-melodiak dira protagonista BIME Saioen espiritua islatzen duen abesti argitsu honetan. BIMEk bultzatutako laborategi artistiko honek aukera ematen die hainbat estilo eta tokitako artistei denbora eta talentua partekatzeko. Kantu berriaren protagonistek nabarmendu dute magiaren zati handi bat topaketa hori aurrez prestatu gabe eta elkar ezagutu gabe antolatzean dagoela. Elkarrekin lan egiteko aukera ematen duen espazioa honetan bakoitzak bere benetakotasuna, hizkuntza eta nortasuna eman dezake, horrela, elkarbizitza artistiko hutsetik sortzen diren abestiak sor daitezen. Sorkuntza partekatu eta aberaste kulturalaren aldeko ekimen honen potentzial handiaren beste adibide bat da Lehioa, eta BIMEren edizioek 2022tik aurrera Oso Politaren (Last Tourren 360º zigilua) kuradurarekin hartu dute, formatua berrituz eta hobetuz. Saio hau, zehazki, BASQUE. MUSIC.-en laguntzarekin egin zen. BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatutako proiektua da, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Helburua euskal sormena, kultura eta artearen sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.
+ Info

2023.04.03

Berriak
Sustapena

Basque. Music. at Westway LAB: La Furia, Ezpalak eta Ghau

Basque. Music.-ek apirilaren 12tik 15era Guimarães-en (Portugal) egingo den Westway LAB musika azoka profesionalaren hamargarren edizioan parte hartuko du La Furia, Ezpalak eta Ghau taldeekin. La Furia eta Ghau jaialdia ospatu baino astebete lehenago egingo den egonaldi artistikoan izango dira. Egonaldi honetan tokiko musikariekin lan egiteko aukera izango dute eta bertan sortutako emaitza apirilaren 12an eta 13an aurkeztuko dute. Ezpalak eta La Furia showcase emanaldietan ere izango dira. Zestoako taldeak apirilaren 15ean 18:00etan eskainiko du kontzertua eta La Furiak 22:15etan CCVF eraikinean. Westway LAB ospatuko den hiru egunetan zehar nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalak bilduko dira. Basque. Music.-ek azoka honetan parte hartuko duen lehenengo aldia da eta 2022an Bilboko BIME azokan Portugaleko profesionalekin antolatutako elkarlanaren ondorioz sortutako harremanaren emaitza da. Musika Bulegoak bultzatutako egonaldi artistikoak Musika Bulegoak 2022an jarri zuen abian egonaldi artistikoen programa. Urte horretan Bravak Mil Lisboan eta Merina Grisesek Rotterdameko Worm aretoan burutu zituzten haien egonaldiak. Westway Lab-en egingo direnak programa honen 2023. urteko lehenengo egonaldiak izango dira.
+ Info

2023.03.10

Berriak
Sustapena

Oreka TX BIME Bogotan Basque. Music.-en eskutik

BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2023ko maiatzaren 3tik 7ra egingo da. Oreka TX taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko Topaketa duela hamaika urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean bigarren edizioa ospatuko da aurten. Hitzordu berria 2023ko maiatzaren 3tik 7ra izango da Bogotan. BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, grabatutako musika eta zuzeneko musika, plataformak, startupak edo marko legegileak, eta horiek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diren gaietako batzuk. Euskal musikak ikusgarritasun berezia izango du Bogotan. Jardunaldi profesionalak, negozio-harremanak, showcaseak eta kongresuak euskal profesionalek, artistek eta enpresek parte hartuko duten jardueretako batzuk baino ez dira izango.   URTE OSOAN MARTXAN DAGOEN NAZIOARTEKO KOMUNITATEA   Duela hamaika urtetik urria iristen den bakoitzean Bilbon gertatzen den antzera, maiatzeko lehenengo astean, musikaren industriako berrikuntzaren, teknologiaren, networkingaren eta etorkizunaren erdigunean bilakatuko da Bogotá. Etengabean eraldatzen ari den industria baten etorkizuna sustatzen duten erronken gainean hausnartzeko gune bat sortzea xede duen ekitaldi garrantzitsua izango da. Maiatzaren 3tik 7ra Bogotan, Latinoamerikako eta Europako profesionalak bilduko dira BIMEn, bi kontinenteak lotzen dituzten zubiak inoiz baino sendoagoak diren honetan. Urteko 365 egunetan dago aktibo BIMEren online plataforma, eta mundu osoko musikaren 3.000 profesional baino gehiagorekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzeaz gain, aurreko edizioetako edukiak ere aurkitu daitezke bertan.
+ Info

2023.02.15

Berriak
Bestelakoak

Ireki da SAREAko programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea

Euskal Herriko Musika Bulego ElkarteakSAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren seigarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak martxoaren 1eko 14:00ak arte aurkeztu daitezke eta galdetegi hau bete beharko da. Hemen kontsultatu eta deskargatu dezakezu deialdia. Hautatutako proiektuak martxoaren erdialdean jakinaraziko dira eta 120 euroko diru-laguntza jasoko dute. Aurkezpenen ondoren, eta lehenengo aldiz, ordu eta erdiko networking saio bat egongo da. Taldeek eta artistek 5 minutuko bilera azkarrak egiteko aukera izango dute programatzaile guztiekin. Topaketa apirilaren 27an burutuko da Elorrioko Arriola Antzokian, goizeko jardunaldian.
+ Info

2023.02.15

Berriak
Zerbitzuak

Musika Bulegoko bazkideentzako doako aholkularitza zerbitzua

Musika Bulegoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Sympathy For The Lawyer-ekin, Musika Bulegoko bazkideei jabetza intelektual, fiskal, ekonomiko, legal eta laboraleko doako zerbitzuak eskaintzeko. Kontsultak posta elektronikoaren eta galdera laburren bidez egingo dira. Gai hauei buruz kontsultatu ahal izango da: jabetza intelektuala, musika-edizioa, kudeaketa kolektiboa, kontratu diskografikoak, joint ventures, artisten kontratazioa, zuzeneko musika, musika-industria, zerga-plangintza, bai eta bazkideei beren sektorean kokatzeko, lobby egiteko eta beste interesdun batzuekin eta agintari eskudunekin hitz egiteko/negoziatzeko aukera ematen dieten gaiak ere. Kontsultak konplexuagoak badira eta aparteko dedikazioa eskatzen badute, Musika Bulegoko bazkideek % 15eko deskontua izango dute ohiko tarifan. Bazkideen kontsultak olatz@test.nuco.es posta elektronikoaren bidez kudeatuko dira. Zerbitzua erabili nahi duen bazkideak helbide horretara bidali beharko du posta elektronikoa. Gainera, jakinarazi nahi dizuegu Musika Bulegoak honako abantaila hauek ere lortu dituela erakundearentzat: Dirulaguntzen aholkularitza-zerbitzuaren baldintza bereziak. Prestakuntza-ekintzak garatzeko baldintza bereziak. % 15eko deskontua aholkularitza-zerbitzuetan.
+ Info

2023.02.14

Berriak
Prentsa

120 hautagairen artetik aukeratuko dira Musika Bulegoa Sarietako hamar proiektu saridunak

Maiatzaren 16an, Errenteriako Lekuona Fabrikan egingo den ekitaldian emango dira ezagutara Musika Bulegoa Sarien 7. edizioko emaitzak. Proposamenen artean, argitaratutako disko, single edo bideoklipak, zuzeneko obrak, idatzizko obra musikalak dota soinu bandak daude, besteak beste. Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak aitortzen ditu urtero. Sektoreko zortzi profesionalek osatutako epaimahaia euskal sortzaile eta taldeen lanen balorazio fasean sartu berri da, eta maiatzaren 16an jakinaraziko da ebazpena, Errenteriako Lekuona Fabrikan. Orotara hamar sari banatuko dira, inolako mailaketarik egin gabe, eta sari horietatik zortzi esleituko ditu epaimahaiak. Musikagintzan aditu eta arituak diren zortzi pertsonak osatuko dute: Agus Barandiaran Korrontzi taldeko trikitilariak; Gabriel Erkoreka konpositore eta Musikeneko irakasleak; Gema Sanchez AlEnRUTako koordintzaileak; Iker Barbara Zarata Mondo Sonoro aldizkariko arduradunak; Maite Larburu biolin jotzaile eta kantautoreak; Maria Taosa Radio3-eko kazetariak; Mark Barnes Eresbileko dokumentazio eta partitura arduradunak; eta Sonia Duran Unión Fonográfica Independiente elkarteko gerenteak. Sarien babesle den Etxepare Euskal Institutuak mango du beste sarietako bat, euskal musika nazioartean zabaltzeko egindako lana aintzatetsiz. Saridun horietako bakoitzak 2.000€-ko diru-saria eta Fernando Mikelarenaren eskultura jasoko dute. EHMBEko zuzendaritza-batzordeak, aldiz, musika-jarduerarekin zerikusia duen pertsona, talde edo erakunde baten ibilbidea aitortuko du, ohorezko sari bereziarekin, formazio-, sensibilizazio-, hedapen- edo ekoizpen-esparruetan proiektu nabarmen bat garatzeagatik. Proposamenen artean aniztasuna nagusi Diskoak, singleak, bideoklipak, zuzeneko obrak, soinu bandak, operak, idatzizko obra musikalak….. Orotariko lan motak jaso dira 2023ko deialdian, aniztasunaren erakusgarri. Jasotako 120 proposamenen artetik gehienak pop-rock estilokoak dira, %30 inguru. Baina badira, klasiko garaikidea, folka, jazza edota musika elektronikoa lantzen duten bestelako dozenaka proiektu ere, kopuruaren araberako hurrenkera horretan. Azken urteotako joerari eutsiz, baina, estiloen arteko fusioak ari dira areagotzen, lan benetan interesgarriak sortuz. Hizkuntzari dagokionez, aurkeztutako hamar lanetik zazpik euskara dute hizkuntza nagusi. Lan instrumentalak %11 dira, eta gaztelaniazkoak beste % 10. Gainerakoak, euskara eta gaztelera ez beste hizkuntzen batean sortutakoak dira. Genero ikuspegitik, joan den urtean sarien historian lehen aldiz emakumeak buru zituzten proiektuak nagusi izan baziren ere, aurten lanen %42ak du emakumeen lidergoa. Maiatzaren 16ko galan entzun ahal izango dira saria jaso duten proposamenak. Atzera kontua hasia da, beraz. Zazpigarren edizio honetarako, LABORAL Kutxaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura Sailaren, Etxepare Euskal Institutuaren, Errenteriako Udalaren eta Sympathy fon the Lawyer erakundearen babesa jaso du Musika Bulegoa elkarteak.   Harremanetarako: komunikazioa@test.nuco.es 611 00 09 28 (Mikel)
+ Info

2023.02.09

Berriak
Prentsa

Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan

Nafarroako Parlamentuak joan den abenduaren 22an zerga ezberdinak eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legea onartu zuen zeini jarraiki indarrean jarri den arte eszeniko eta musikalen zuzeneko emanaldien inbertsiotan dagokion kuota likidorako kenkari berria. Legea urtarrilaren 1etik dago martxan. Zehazki, arauak dio arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen ekoizpen eta emanaldian eginiko gastuek %30eko kenkari bat lortuko dutela kuota likidoan; kenkariaren portzentajea %40koa izango dela nazioarteko bira bateko ikuskizun bat izaten denean; eta kenkariaren oinarria aipatu jardueretan egin diren gastu artistiko, tekniko eta sustapenekoen kostu zuzenek osatuko dutela. Nolanahi ere, zergaldi bakoitzean sortutako kenkariak ezin izango du gainditu zergadun bakoitzeko 500.000 euroko zenbatekoa. Halaber, kenkariaren zenbatekoak eta jasotako diru-laguntzek ezin izango dute gainditu eginiko kostuen ehuneko 80a. Kenkari hori aplikatzekotan, ezinbestekoa da zergadunak xede horretarako ziurtagiri bat eskuratu izana Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) eskutik; eta kenkaria aplikatzeko eskubidea dakarten jardueren garapenean eskuratutako onuren harira, zergadunak gutxienez ehuneko 50a bidera dezala aurreikusi kenkaria aplikatzeko eskubidea dakarten jardueren garapenera. Albiste osoa esteka honen bidez kontsulta dezakezu.
+ Info

2023.02.01

Berriak
Ekitaldiak

BDCC OSTEGUNAK “Arteak, kultura, sormena eta hibridazioa”

BDCC-k ‘BDCC Ostegunak’ ekimenaren edizio berri bat antolatu du. Hibridalab Arabako Berrikuntza Irekirako eta Transferentzia Sortzailerako Zentroarekin lankidetzan eta Creative Office programaren barruan kokatzen da saioa. “Arteak, Kultura, Sormena eta Hibridazioa hainbat sektorerekin” lelopean, ekimenaren helburua beste sektore batzuekin hibridazio-esperientziak partekatzea da, baita testuinguruak eta kasu praktikoak ere.   Data: 2023ko otsailaren 23a Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara Lekua: Hibridalabeko Nora aretoa (Miguel de Unamuno kalea 1, unibertsitate-barrutia, Gasteiz)   PROGRAMAREN XEHETASUNAK 11: 00-11: 15 BDCCren aurkezpena Itziar Vidorreta, Euskadiko Kultur eta Sormen Barrutiko arduradunaren eskutik eta Miren Martin,Hibridalabeko zuzendariaren ongietorria. 11: 15-11: 45 “Ez gaude bakarrik, baina badakigu zer nahi dugun?”, beste sektore batzuekiko harremanaren aurrean dugun jarrerari buruzko lan-dinamika. “Ferraren eredua eta hibridazio fisikoaren potentzialtasuna”, kultura- eta sormen-sektoreen eta beste sektore batzuen arteko elkargunearen inguruko kontzeptu-esparrua, Roberto Gómez de la Iglesiaren eskutik, Conexiones improbables-eko zuzendaria dena. 12: 15-12: 45 Enpresa batek eta sortzaile batek aurkeztutako hibridazio kasu praktikoak. 12:45-13:00 Galderak 13: 00-14: 00 Hibridalabi bisita eta Koktel-Networkinga.   Ekitaldira joateko, inprimaki hau bete behar da.   Aretoaren edukiera mugatua denez, plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira. Informazio gehiago: info@basquedcc.eus 627 671 552
+ Info

2023.01.23

Berriak

BDCCren III. Sendotze programarako deialdia zabalik

Enpresentzako III. Sendotze Programan izena emateko epea ireki du BDCCk. Euskadiko KSIetako zuzendari, jabe eta/edo bazkideei zuzenduta dagoen deialdi hau, Juan Pastor adituak zuzendutako BDCCren laguntza-prozesua da, eta bi formatutan landu daiteke: 90 orduko ikastaro osoa, 3 prestakuntza-modulu + proiektu-modulu 1 + tutoretzak enpresa sendotzeko proiektu bat garatzeko (nazioartekotzea, digitalizazioa, berrikuntza, negozio-eredu berria edo zerbitzu berriak…), bakoitzaren beharren arabera. Ikastaroa 24 orduko moduluka + tutoretzak Eskaintzen duena: Enpresa-munduaren ikuspegi zabala, negozio-ereduaren garapenean eta hazkundean arreta berezia jarrita. Etengabeko aldaketak eta erronka berriak dituen merkatu batean negozio-eredua egokitzeko eta/edo birdiseinatzeko tresnen eta baliabideen toolkit bat jartzen du hautatutako pertsonen eskura. Enpresei eta profesionalei laguntza ematen die egoera diagnostikatzeko eta epe labur/ertaineko beharrak, erronkak eta aukerak identifikatzeko prozesuan. Elkarrekin ikasteko eta hausnartzeko gunea, baita KSIetako beste profesional batzuekin ere, ideiak eta sinergiak trukatzeko. Zer lortzen dute parte hartzen duten enpresek? Arriskua murrizteko sendotzeko enpresa-proiektuaren indarguneak eta ahuleziak aztertzea. Sendotze-programaren ondoren aurkeztutako enpresa-proiektuak garatuko edo hobetuko dituen ibilbide-orria definitzea. Enpresa-hazkundean zuzenean inplikatutako negozioaren kudeaketa optimizatzea. Dauden negozio-aukerak identifikatzea. Negozio-ereduari kultura- eta sormen-sektorearen ikuspegi zabala aplikatzea. Enpresa sendotzeko proiektua egiten amaitzea.   Datak: 2023ko martxoaren 2tik ekainaren 30era Ordutegia: astearte eta ostegunetan 17:30etatik 20:30etara Plazak: 20 Hizkuntza: gaztelania Izena emateko azken eguna:otsailak 8   Esteka honetan programaren xehetasun guztiak aurkituko dituzu. Plazak mugatuak direnez, zurea lehenbailehen erreserbatzea gomendatzen dizugu. Informazio gehiago: info@basquedcc.eus 627 671 552
+ Info

2023.01.19

Berriak
Ekitaldiak

Zornotza MusikaGaz Fest! jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da urtarrilaren 28an

Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Zornotza MusikaGaz Fest! 2023’ jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu du gaur. Ekimen berri hau urtarrilaren 28an izango da. Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako jaialdi honek, Musika Bulegoa, Gerediaga Elkartea eta Zornotzako Gazteen laguntza du. Jaialdiaren helburu nagusia euskarazko musika sortzailek gazteek erakusleiho bat izatea da. Bertan, 9 talde eta bakarlarik hartuko dute parte, guztiak euskarazko musika sortzaileakSweet Rage, Goiatz Dutto, Moonshine Wagon, Ilargi, Etxekalte, Olaia Inziarte, Deñe, Mugan, Julen, eta Xsara. Hauetatik sei, Durangoko Azokan Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak antolatutako programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko IV. topaketan euren lanak aurkeztu zituzten sei musikari dira. Kontsultatu programa osoa hemen.
+ Info

2023.01.16

Berriak
Sustapena

Mercat de Música Viva de Vic-en 35. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute

Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 35. edizioa irailaren 13tik 16ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretara orrialde honetako galdetegia bete behar da. Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa. Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoen artean Euskal Herriko proposamenek ordezkaritza izaten dute Basque. Music. plataformari esker. Basque. Music. Showcase Basque. Music. -ek showcase bat antolatzen du urtero MMVV-ko azoka profesionalean. 2022tik kontzertu hauek programazio ofizialean antolatzen dira. MMVV-en antolakuntza arduratuko da aurkeztutako proposamen guztien artean aukeraketa egiteaz. Aurreko edizioetan AmoranteEkizaLa BasuLumi, Idoia edo Chill Mafia bezalako taldeek parte hartu dute Basque. Music. showcase-an. Basque. Music.-ek bere gain hartuko ditu emanaldi hau burutzeko ordaindu beharreko gastuak (bidaia, etab.).
+ Info

2023.01.16

Berriak
Nazioartekotzea

Basque. Music. at Eurosonic 2023: Merina Gris & Zetak

Merina Gris eta Zetak taldeek Eurosonic jaialdian hartuko dute parte Basque. Music.-en eskutik. ESNS europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da. Herrialde bakoitzeko talentua babesteaz gain, musika proiektu berriak bultzatzen ditu jaialdi honek. Urtero nazioarteko 4.000 delegatu eta 400 musika jaialdi baino gehiago biltzen dira bertan. 2023ko edizioa, urtarrilaren 18tik 21era izango da Groningen-en (Herbeherak) eta bertan Merina Gris eta Zetak taldeek bi showcase eskainiko dituzte Basque. Music.-en eskutik. Lehena Merina Gris izango da. Talde donostiarrak asteazkenean, urtarrilaren 18an, 23:00etan Groningeneko Palace aretoan joko du. Zetakek, berriz, urtarrilaren 20ean, ostirala, News Cafe-n eskainiko du kontzertua 21:25etan.
+ Info

2022.12.14

Berriak
Ekitaldiak

DA! Pro programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko IV. topaketa

Durangoko Azokaren 57. edizioaren baitan, Musika Bulegoak eta Gerediaga elkarteak, programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko IV. topaketa antolatu zuten abenduaren 5ean. Ekimenaren helburuak, batetik, euskaraz musika sortzen dutenei euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko aukera ematea eta bestetik,  programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko aukera izatea dira. Hala, Durangoko San Agustin Kultur Gunean hainbat programatzaile eta artistak bat egin zuten. Hala nola, 3zur taldea, Kuttune, Julen, Leok’k, Miren eta Roberto Etxebarria, ødei, Pasadena, Mugan, Xsakara, Olaia Inziarte, Etxekalte, Ilargi, eta Markos Untzeta musikariek hartu zuten parte.
+ Info

2022.11.30

Berriak
Bestelakoak

Zuzeneko musika, bizi duzuna soilik oroitu dezakezu #GozatuMusikaZuzenean

#GozatuMusikaZuzenean kanpainaren bigarren leloa plazaratu du Musika Bulegoak. Kasu honetan, “Zuzeneko musika, bizi duzuna soilik oroitu dezakezu” lemapean zuzeneko emanaldien garrantziaz ohartaraztea da kanpainaren helburua. Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da, zehazki %20 jeitsi da. Datu hau deigarria bezain kezkagarria da sektorearentzat. Erakundeak zuzeneko ikuskizunen beharraren ikusgaitasuna handitu eta artista ezberdinen jarraitzaileak zuzeneko emanaldiak kontsumitzera animatzeko jarri du abian #GozatuMusikaZuzenean kanpaina.
+ Info

2022.11.29

Berriak
Bestelakoak

Osasun mentala: musikaren industriaren erronkak

Musika Bulegoak BIME 2022n ‘Osasun mentala: musikaren industriaren erronkak ‘ panela antolatu zuen. Topaketa honetan Musika Bulegoak sortu duen eta Higinia Garayren diseinua duen musika industriako osasun mentaleko jardunbide egokien gida aurkezteko balio izan zuen. Iker Barbararen gidaritzapean, Maite Alañak,  MAZ Basauri jaialdiko zuzendariak, Olatz Salvador musikariak eta Rosana Corbachok (M.I.Therapy) osasun mentalaren inguruan hausnartu zuten. Pandemiak eta musikaren sektoreak gai honekin zein harreman dituen  eta osasun mentalaren inguruan sektoreak aurretik dituen erronkak izan ziren hizpide: gune seguruak, barne-hausnarketa, egonkortasuna, etab. Osasun mentalaren jardunbide egokien gidaren helburua, musikaren sektorean lan egiten dute profesionalen osasun fisiko, mental eta emozionala zaintzeko gakoak zein diren azpimarratzea da. Horrela, lana eta bizitza pertsonalaren arteko oreka hobetu eta honen inguruan kontzientzia sortu nahi da.
+ Info

2022.11.24

Berriak
Ekitaldiak

Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak

Azaroaren 24 eta 25ean, LGTBIQ+ kolektiboak musikaren sektorean duen egoerari buruzko topaketa bat antolatuko du Musika Bulegoak. Topaketa hauetan, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta bereziki, euskal panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko alderdiak landuko dira. Hausnartuko diren gaien artean: musika- sorkuntza ekimenak, LGTBIQ+ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika-industrian duten presentzia, zentsura eta (auto)zentsura, gune seguruak, eta abar. Jarduera guztiak Kutxa Kulturren areto ezberdinetan izango dira, donostiako Tabakalera kultur zentroan. Bertan jorratuko diren gaiak bi ardatz nagusi dituzte: alde batetik, alderdi akademikoagoa eta profil profesionalagoa duten edukiak eta parte hartzaileak, eta bestetik mahai-inguruak eta elkarrizketak LGTBIQ+ kolektiboko artistekin, euren sorkuntza eta ibilbide artistikoetan oinarrituz. Azken egunean, azaroak 25 ostirala, kontzertu bat ospatuko dugu, itxiera festa moduan, Eneritz Furyak, Euskoprincess, Algora eta FUTURACHICAPOP artistekin. Jarduera guztiak doakoak dira. Ingelesez egingo diren jarduerak aldibereko itzulpena izango dute.   Egitaraua: (PDF) Azaroak 24, osteguna. Ruiz Balerdi aretoa eta Kutxa Kultur Plaza 16:30 – 17:00: Jardunaldien aurkezpena. Partehartzaileak: Musika Bulegoa, Kutxa Kultur, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia 17:15 – 18:15: 100 years of LGBTQ+ Music.  Hizlaria: Darryl W. Bullock (ingelesa) 18:15– 19:15: Políticas transmaricabibollo en la historia de la escena musical en el Estado españolPonente: Piro Subrat (castellano) 19:30 – 20:30 Mesa de igualdad de géneroParticipantes: Ainara LeGardon, Rocío Saiz (MIM), Amaia Ispizua (Get In) y Myriam Miranda (castellano)   Azaroak 25, ostirala. Ruiz Balerdi aretoa eta Kutxa Kultur Plaza 10:00 – 11:00: Queer Opera: Identidades transmutables en el teatro musicalPonente: Mikel Chamizo (castellano) 11:00 – 12:00: Mahai-ingurua: Eszenatoki eta plaza seguruak. Hizlariak: Gehitu, Ehieran eta beste elkarteetako ordezkariak (euskaraz) 12:15 – 13:15: Mesa redonda: La música como herramienta de emancipación y empoderamientoParticipantes: Darryl W. Bullock, Piro Subrat y Mikel Chamizo (castellano e inglés)   16:30 – 17:15: Conferencia: Giro in gondolaPonente: Eli Etxebeste (castellano) 17:15-17:45: Proyección del corto “Veni Etiam” y sesión de preguntas con su director, Alex Hai (inglés) 17:45 – 18:45: Hitzaldia: LGTBIQ+ kolektiboa Euskal Herriko musika sektoreanHizlaria: Mikel Zumeta (euskara) 19:00 – 20:00: Mesa redonda: Música, creatividad e identidades no normativas Participantes: Eneritz Furyak, Euskoprincess, Centauros, FUTURACHICAPOP eta Gálder Pérez (euskara eta gaztelania)   KONTZERTUA 21:00 – 00:00 Kutxa Kultur Kluban (Ateen irekiera: 20:30) Eneritz Furyak Euskoprincess Algora FUTURACHICAPOP
+ Info

2022.11.21

Berriak
Sustapena

BASQUE. MUSIC. at MONKEY WEEK 2022: MAGIA BRUTA & MARACA DIABLO

Datorren azaroaren 24tik 26era, Alhambra Monkey Week jaialdiaren 14. edizioa ospatuko da Sevillan. Ezinbesteko egunak dira musika independentearen egutegian, eta, aurten ere, euskal musika entzuteko aukera izango dugu bertan. Euskal Herriko musika kanpoan zabaltzeko BASQUE. MUSIC. plataformak hainbat ekintzaren bidez hartuko du parte jaialdian. Magia Bruta eta Maraca Diablo taldeek bi showcase eskainiko dituzte jaialdia zehar BASQUE. MUSIC.-en eskutik. Ohiko DICE Monkey Week PRO jardunaldi profesionalak ere izango dira Sevillako Santa Clara espazioan. Bertan, hainbat gaien inguruko hitzaldiak, mahai-inguruak, elkarrizketa publikoak, topaketak, networking saioak, koktelak eta profesionalentzako eta artistentzako beste proposamen batzuk izango dira.
+ Info

2022.11.21

Berriak
Nazioartekotzea

Westway LAB Festival jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik

2023ko apirilaren 12tik 15era Portugalen ospatuko den Westway LAB Festival jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik da urtarrilaren 23ra arte. Bertan, musika-proiektuak aurkeztu, eta/edo astebeteko sorkuntza egonaldi batean parte hartu ahal izango dute hautatutako artistek. Egonaldia horretan, artista ezberdinen taldeak osatuko dira eta elkarrekin musika berria egiteko erabateko askatasun izango dute. Emaitza, jaialdiaren lehen bi egunetako batean zuzenean 30 minutuko showcase batean aurkeztuko da. Westway LABek bi aukera eskaintzen ditu: – Showcases hirian: 300 euroko ordainsaria, afaria eta ostatua showcase gauerako; PRO izen-ematea hitzaldietarako – Artisten egoitzak: 150 euroko kuota proiektuko (gehienez 2 pertsona aurkez daitezke proiektu bakoitzeko), hegaldiak, lekualdatzeak, otorduak eta ostatua Candoson aste osoan; gehi PRO izen-ematea hitzaldietarako.   Izen-ematea web orri honen bidez egin daiteke.
+ Info

2022.11.14

Berriak
Bestelakoak

Arte eszenikoen eta musikaren azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak 2022

2022ko Arte Eszenikoen eta Musikaren Azpiegiturak Modernizatzeko eta Modu Jasangarrian Kudeatzeko dirulaguntzen aurkezpen-epea zabalik da abenduaren 15era arte. Hauen xedea arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu iraunkorrean kudeatzeko inbertsio-proiektuak finantzatzea da. Deialdiari egotz dakiokeen gehieneko zenbatekoa 711.527,20 €-koa izango da; 2023ko ekitaldiari dagokio. Proiektu bati gehienez ere 150.000 euroko dirulaguntza emango zaio. Eskatutako laguntzak ezingo du gainditu gastuen aurrekontu osoaren % 80, ezta aurreikusitako gehieneko dirulaguntza ere. Beraz, proiektuaren % 20, gutxienez, funts propioekin beste ekarpen publiko edo pribatu batzuekin finantzatu behar da, edozelan ere Europar Batasuneko bestelako egitura-funtsekin izan ezik kanpo direlarik. Dirulaguntza hauek ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten pertsona juridiko pribatuei dago zuzendua. Oinarri guztiak eta tramitazioa Eusko Jaurlaritzako weborrian.
+ Info

2022.11.03

Berriak
Prentsa

#GozatuMusikaZuzenean kanpaina abian da

Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da eta honi aurre egiteko, Musika Bulegoak #GozatuMusikaZuzenean kanpaina martxan jarri du. Datuek pandemia ondorengo errealitatea isladatzen dute: %20 jeitsi da zuzenekoen aurre salmenta kopurua. Datu hau deigarria bezain kezkagarria da sektorearentzat. Horregatik, #GozatuMusikaZuzenean kanpainak, hemendik urte amaierara hainbat lema hartuko ditu barne. Esaterako, “Zuzeneko musika itzuli da… Eta zu?” era honetan, erakundeak zuzeneko ikuskizunen beharraren ikusgaitasuna handitu eta artista ezberdinen jarraitzaileak zuzeneko emanaldiak kontsumitzera animatzeko komunikazio kanpaina berri hau jarri du abian.
+ Info

2022.11.02

Berriak
Sustapena

Fira trovam Basque. Music.-en hurrengo geltokia

Fira Valenciana de la Música Trovam – Pro Weekend azokaren hamargarren edizioa azaroaren 2tik 5era ospatuko da. Bertan, Basque. Music. en showcase-a izango da Merina Gris taldearen eskutik. Talde donostiarraren emanaldia, ostiralean, azaroaren 4ean izango da 22:00etan Sala Simfònica aretoan, castellonen. Beste talde euskaldun batzuk ere hartuko dute azoka honetan, hala nola, Chill Mafia taldeak eta Verde Prato musikariak. Bi talde hauen kontzertuak ere ostiralean, azaroaren 4ean izango dira. Progamazio osoa esteka honen bidez kontsulta daiteke. Profesionalen programazioaren barruan ere, euskal ordezkaritzak presentzia izango du. Batetik, Arkaitz Villar, Musika Bulegoko proiektu arduradunak, eztabaida mahai inguru batean hartuko du parte musikaren, konkretuki, valentziar musikaren internazionalizazioaren inguruan hausnartzeko. Bestetik, Motmo erakundeko Bruno de Zabala kideak proiektu teknologikoak ardatz dituen pitching saio batean hartuko du parte.
+ Info

2022.10.26

Berriak
Ekitaldiak

ISCM-Musika Bulegoa Abesbatza Konposizio Lehiaketako bi obra irabazleen estreinaldia Tolosan

Datorren urriaren 31n, Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 53. edizioaren barruan, Kup Taldeak kontzertu berezia eskainiko du. Bertan, joan den uztailean ISCM-Musika Bulegoa Abesbatza Konposizio Lehiaketaren irabazle izendatutako bi obrak estreinatuko dira. Uztailean, mundu osotik etorritako berrogei lan baino gehiago jaso ondoren, Mikel Urquiza (konpositorea), David Azurza (konpositorea, abeslaria eta koru zuzendaria) eta Mikel Chamizok (konpositorea eta ISCMko ordezkaria) osatutako epaimahaiak, Carlotta Ferrari italiar konpositorearen eta Luis Serrapio galiziar konpositorearen proposamenei ex aequo Lehen Saria ematea erabaki zuen. Horrela, Tolosako Nazioarteko 53. Abesbatzen Lehiaketaren barruan, Gabriel Baltések zuzendutako KUP Taldea abesbatzak interpretatuko ditu obra hauek. Kontzertua urriaren 31n izango da, 19:30etan, Tolosako Santa Klara komentuan.   De esta manera, se interpretarán estas obras en el marco del 53 Concurso Internacional de Coros de Tolosa la por el coro KUP Taldea dirigido por Gabriel Baltés. El concierto tendrá lugar el 31 de octubre a las 19:30 en el convento Santa Klara de Tolosa.   Abestiak entzuteko beste aukera bat ere izango da azaroaren 19an donostiako San Telmo museoan Musika Garaikideko XIII. Musikagileak Zirkuituaren programazioaren barruan. Bertan ere KUP Taldea abesbatza izango da abestiak interpretatzeaz arduratuko den taldea.
+ Info

2022.10.24

Berriak
Bestelakoak

Kultura Azeleratzaileak dirulaguntza deialdia

Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak (KSI) azeleratzeko proiektuetarako dirulaguntzak, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Deialdi honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eta sormenaren sektoreetako profesionalek ekintzailetza- eta finantza-arloko trebetasunak lortu ahal izango dituzte,2022-2023 aldirako.   Jarduera-ildo horren bidez, azelerazio-prozesuen pean dauden Kultura- eta Sormen-enpresei diziplina anitzeko laguntza eman nahi zaie, enpresa horietan integratutako profesionalek ekintzailetza eta finantza-trebetasunak eskuratuz, beren potentziala hazteko eta garatzeko aukera izan dezaten, eta, horrela, ekonomia erakartzeko eta enplegua sortzeko gune izan daitezen. Laguntza hauen xede diren proiektuek helburu hauek izango dituzte: KSIetako enpresa- eta lanbide-sarearen hazkundea azeleratzea. Kultura digitalerako eraldaketa bultzatzea eta KSIetan teknologia berriak sartzea. KSIetako arteko eta KSIen eta beste sektore ekonomiko batzuen arteko loturak ahalbidetzea. KSIetako finantzaketa-aukerak hobetzea. Proiektu horrek bi lerroetako jarduerak jaso behar ditu: 1. Lerroa (Aholkularitza) Kulturaren eta sormenaren sektoreetako profesionalen ekintzailetza- eta finantza-arloko trebetasunak lortzeko laguntza, mentoretza, eta komunikazioaren, nazioartekotzearen edo finantzaketaren esparruko prestakuntza. 2. lerroa (Kapital-inbertsioa) 1. laguntza-lerrotik sortutako enpresa-proiektu berrietarako laguntza. Besteak beste, laguntza-eremu hauek jasotzen dira: ibilgetu materiala, ukiezinak eta beste batzuk. Aurrekontua: 1.994.383,28 euro.  Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa: 100.000 euro. Gehieneko zenbatekoa 1. lerroan (Aholkularitza): 30.000 euro. Laguntza-planaren kostuaren % 80ra arteko dirulaguntza emango da (gastuaren % 60 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 40a2023. urteari). Eskatu beharreko gutxieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da. Gehieneko zenbatekoa 2. lerroan (Kapital-inbertsioa): 70.000 euro. Inbertsioaren kostu osoaren % 80ra arteko dirulaguntza emango da (gastuaren % 60 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 40a 2023. urteari). Eskatu beharreko gutxieneko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da. Eskabideak aurkezteko urriaren 21etik azaroaren 10era arte izango da. Informazio gehiago eta izen-ematea: Kultura- eta Sormen-Industrien Azeleratzaileak deialdia (22/23)
+ Info

2022.10.19

Berriak
Prestakuntza

BDCCk pitching zerbitzu berria jarri du abian

BDCCk pitching zerbitzu berria jarri du abian KSIetako kideek haien mezu publikoarengana hobeto iristeko behar dituzten teknika guztiak eskura jartzeko, bai ingurune birtualean bai aurrez aurrekoan ere.   Azaroaren 7tik 25era, Maitena Salinas kazetari eta komunikazioan adituak, hiru orduko 5 saio emango ditu negozioaren indar-guneak identifikatzen eta antolatzen laguntzeko, oratoria eta estiloa hobetzeko, baita estresa menderatzeko ere. Lehenengo astea funtsezkoa izango da azken bi jardunaldiei aurre egin ahal izateko, aurreko saioetan sortutako Pitch-a defendatuko baitu partaide bakoitzak. Hasiera-hasieratik osagai praktiko handi batekin, gorputza eta ahotsa erabiliz eta bakoitzak bere egiteko modu berezia aurkituz ondo pasatzen den bitartean. Tailer honetan, parte-hartzaileen artean networkinga egingo da eta inpresioak paterkatu ahal izango dira.   Egitarauaren xehetasuna:     BDCCren ZERBITZU MOTA:  BDCCrekin harremana izan duzuen kultura- eta sormen-arloko enpresa eta profesionalek eskatutako zerbitzu pertsonalizatua.   PLAZAK: plaza kopurua 10 enpresatara mugatua dago IZENA EMATEKO INPRIMAKIA: esteka honen bidez eman dezakezu izena urriaren 28ra arte. PREZIOA: ikastaro osoaren prezioa 140 eurokoa da (%60ko dirulaguntza aplikatu ondoren). DATA ETA ORDUA: azaroaren 7tik 25era (15:00etatik 18:00etara) LEKUA: aurrez aurreko jardunaldiak Bilboko BDCCren egoitzan egingo dira. Izen-emate kopuruaren eta jatorriaren arabera, saioak edo taldeak ireki daitezke Donostian eta Gasteizen. EDUKIA   Lehenengo saioa, azaroaren 7an (aurrez aurrekoa). Komunikazioaren fisiologia: autoezagutza.   Bigarren saioa, azaroaren 9an (online). Erretorika. Ideiak identifikatzea.   Hirugarren saioa, azaroaren 11n (aurrez aurrekoa). Oratoria. Zuzentzen gatzaizkion publikoa.   Laugarren saioa, azaroaren 18an (online). Nola defendatu nire proposamena online ingurune batean.   Bosgarren saioa, azaroaren 25ean (aurrez aurrekoa). Networkinga. Komunikatzeko ahots propioa.
+ Info

2022.10.17

Berriak
Sustapena

Basque. Music. WOMEX 2022n

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Lisboan burutuko da modu presentzialean urriaren 19tik 23ra. Jaialdi honetan, 90 herrialdetako 2,600 profesional baino gehiagok hartzen dute parte 7 eszenatoki, 700 erakunderen erakusketak, 100 hizlari baina gehiago, pelikulak, innaugurazio kontzertua eta sari banaketa gala bat izango dira, besteak beste. Bertan, euskal musikak presentzia izango du Basque.Music. stand-aren bidez eta baita nazioarteko artisten artean zabalduko den Basque. Music. at Womex 2022 katalogoarekin ere. Beste edizio batzuetan, Amak taldea (2021), Juan Mari Beltran (2017), Kalakan taldea (2018), Topa-K proiektua (2019) edo Xabi Aburruzaga (2020) izan dira BASQUE. MUSIC.-ek Womexen antolatzen dituen kontzertuetan. Virtual WOMEX plataformari esker mundu osoko lankidetza eta lankidetza potentziala bermatuko dute. Gune digital honek gainera urte osoan zehar sare lana egiteko aukera eskaintzen du.
+ Info

2022.10.17

Berriak
Sustapena

Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME PRO 2022 azokan

Urriaren 26tik 28ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME PRO azokaren hamargarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta Euskalduna jauregia izango da programa presentzialaren egoitza. Egun horietan Bilboko musikaren nazioarteko azokan gertatuko den guztia on line jarraitzeko aukera ere egongo da bime.net webgunean dagoen plataformari esker. Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek BASQUE. MUSIC. markak gidatuko ditu. BIME azoka presentzialak irauten dituen hiru egunetan zehar, BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena. URRIAK 26 ASTEAZKENA 10: 00etan, MIErekin elkarlanean, ‘Osasun mentala: musikaren industriaren erronkak pandemiaren ostean‘ panela ospatuko da. 0E 2 – PRO II aretoan egingo den panel honetan Iker Barbarak (moderatzailea), Maite Alañak, Olatz Salvadorrek eta Rosana Corbachok hartuko dute parte. Topaketa honek Musika Bulegoak sortu duen eta Higinia Garayren diseinua duen musika industriako osasun mentaleko jardunbide egokien gida aurkezteko balioko du. Eguerdian, 14: 00etatik 15: 30era, 0A aretoan  BDCC networking bazkaria egingo da, Musika Bulegoko bazkideentzat eta, oro har, euskal musika industriarentzat. Topaketa honek Basque District of Culture & Creativity-ren lana bertatik bertara ezagutzeko balioko du. Edukiera mugatua duen saio honetan parte hartzeko izen ematea urriaren 20an irekiko da BIME PRO plataforman. Gainera, BDCCk izena emateko formulario bat irekiko du interesa duten sektoreko enpresa eta profesionalei aholkularitza zerbitzua eskaintzeko. Zerbitzu hau BDCCk BIMEn izango duen standean eskainiko da. Bilera hauetan parte hatzeko formularioa ere ostegunetik aurrera egongo da eskuragarri. Informazio gehiago: myriam@test.nuco.es Encontro-Topaketa: Portugal & Euskal Herria. BIMEk, Musika Bulegoarekin elkarlanean, Musika Bulegoko bazkideei zuzendutako Speedmeeting saio bat egingo du 15:45tan. Saio honek Portugalgo hainbat sustatzaile, kontzertu-areto eta jaialdi hurbiletik ezagutzeko balioko du. Saio honetarako izen-ematea BIME PROren plataformatik egin daiteke urriaren 19a baino lehen. 18: 00etan, BASQUE. MUSIC. ongietorri koktela antolatuko dugu Hall-ean. Azokara bertaratzen diren profesional guztiak gonbidatuta daude. URRIAK 27 OSTEGUNA Goizean Live DMAk, Kultura Live-ekin elkarlanean, hamargarren urteurrena ospatuko du bi panelekin: 10: 00etan, 0E 2 – PRO II aretoan, ‘Solasaldia zuzeneko musika-aretoekin, ikus-entzuleekin lotutako estrategia berriei buruz’. Topaketa honek Live DMAk bultzatutako Try-angle proiektura hurbiltzeko balioko digu. Mahai-inguru honetan Ken Veerman (moderatzailea),  Kukka Hytönen (Tanssisali Lutakko), Waldo Volmer (Stad Als Podium) eta Marine Idir (Petit Bain) arituko dira. 10: 55etan eta aretoa beren, Live DMAk bere hamargarren urteurrena ospatuko du mahai-inguru honekin: Lagundu zure tokiko musika-eszena! Live DMAk 10 urte bete eta Europa osoan barrena lankidetzan jardun behar izan du zuzeneko musika-aretoen, kluben eta jaialdien kultur balioa aitortzeko’. Arkaitz Villar (Musika Bulegoa / Kultura Live), Armando Ruah (ACCES), Ingrid Stroom (Music Estonia), Marc Steens (ClubCircuit) eta Joana Lourenço (Circuito Live) izango dira mahai-inguru honetako partaideak. 16:00etan Musika Bulegoko bazkideei zuzendutako Kolonbiako musikaren industria eta BIME Bogotá ezagutzeko networking saio pribatua. Izena emateko idatzi helbide honetara: arkaitz@test.nuco.es. BIME LIVEren programazioaren baita, eta baita BASQUE. MUSIC-en babesarekin, Idoia, MICE eta Merina Gris taldeen showcase bat izango da 20: 00etatik Stage Live aretoan. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Portugalgo ordezkaritzak BASQUE. MUSIC: showcase-an eskainiko dugun koktelean parte hartuko du. URRIAK 28 OSTIRALA BIME PROren azken jardunaldian, 10: 00etan, 0E 2 – PRO II aretoan, ‘Artistaren Estatutua: Lan Harremanen Erregimen Berria‘ hitzaldia egingo da. Musikari elkarteak antolatuko du eta Bruno Galindok (moderatzailea), Adriana Moscosok, Eva Moragak eta Guillem Arnedok parte hartuko dute. 10: 30etan eta 0A aretoan Musika Bulegoko bazkideentzako networking gosaria egingo da Portugalgo ordezkaritzarekin. Gosari honetan parte hartzeko deialdia urriaren 20an osteguna irekiko da BIME PRO plataforman. Informazio gehiago: arkaitz@test.nuco.es helbidean. Musika Bulegoak BIMEren hamargarren edizioa STEREOROCKS X BIME proiektua babestuz agurtuko du. Euskal Herriko musika elektronikoaren eszena dinamizatzeko proiektua da hau. Deialdi bidez aukeratutako proposamenek ostiral gauean Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan egingo den Stereorocks jaian parte hartuko dute.
+ Info

2022.10.07

Berriak
Ekitaldiak

BDCCren II Sendotze Programaren itxiera

BDCCk (Basque District of Culture And Creativity) Innobasque-ekin batera, II Sendotze Programaren itxiera ospatuko du datorren urriaren 26ean Bilbon.   Azkuna Zentroan izango da topaketa eta BDCCren Sendotze Programa hau jarraitu duten 11 empresek hartuko dute parte. Hala nola, Amaia Ocerin, Artenbide, Bsinfonietta, Emovere, Estudio José Luis Revuleta, Arantxa Echarte, Koalak Studios, Konpartitu, Krealü, Loraldia eta MDV danza izango dira.   Saioak kultura- eta sormen-industriak dituen proposamen berriak modu atseginean ezagutzeko aukera eskainiko die bertaratzen direnei.   Jardunaldia 2022ko urriaren 26ean izango da 18:00etan Azkuna Zentroa-Alhondia Bilbaon eta bertaratzeko ezinbestekoa izango da galdetegi honen bidez izena ematea.   Informazio gehiago nahi izanez gero, info@basquedcc.eus helbidera idatz daiteke.
+ Info

2022.10.05

Berriak
Ekitaldiak

BDCC saioa: Sareko lanari buruzko hausnarketa praktiko eta kolaboratiboa

BDCC-k (Basque District of Culture and Creativity) sareko lanaren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu du urriaren 24ean Kursaalen. Aurkezpen interaktiboa izango duen topaketa izango da. Galdera batzuen bidez, parte-hartzaileek beren sentsazioak, ideiak eta esperientziak adieraziko dituzte. Espazioan gertatzen den guztia zuzenean grafikatuta egongo da panel batean, aurrez finkatutako egitura bat izango duena eta elkarrizketa irekitik zabaltzen dena. KSIetako enpresa eta profesionalei zuzendutako jardunaldia, 2022ko urriaren 24ean izango da Donostiako Kursaalean 11:00etatik 13:00etara. Interesa izanez gero, galdetegi hau bete behar da parte hartzeko. Jardunaldiaren xehetasunak: 11:00-11:20: Sareko lanari buruzko hasierako ideiak. Asier Gallastegik eta Miryam Artolak aurkezten dute. 11:20-12:15: Sarean lan egitearen arrakastaren gakoak elkarlanean definitzeko elkarrizketa. Galdera irekien eta elkarrekintza presentzialaren bidez eraikitzen joango garena. Asier Gallastegik eta Miryam Artolak dinamizatzen dute. 12:15-12:30: Parte-hartzaileen esperientziatik eraikitako sareko lanaren definizio horretara hurbiltzeko egin beharreko urratsen azalpena. Asier Gallastegik eta Miryam Artolak dinamizatzen dute. 12:30-13:00: Coctel – Networkinga.
+ Info

2022.09.27

Berriak
Bestelakoak

Bime Equity sarietarako deialdia ireki da

BIMEk Amazon Music-ekin lankidetzan, BIME Equity sarien deialdia ireki du. Hauen helburua talentu iberoamerikarra aitortzea da eta baita beren burua genero femeninoan identifikatzen duten eta/edo LGTBIQ+ kolektiboko kide diren pertsonen ibilbide profesionala eta etorkizunerako proiekzioa ikusaraztea eta aitortzea ere.   Sariak sei kategoriatan banatzen dira: Live Music (Jaialdiak, propmotoreka, ekoizpena…), Musika Grabatua (plataformak ikus-entzunezkoak, eskubideen kudeaketa…), Artisten Garapena (managerrak, PR, eragileak), Talentu Berriak, Inspinacional Keychange (sensibilizazioaren bidez berritzen/eraikitzen duen pertsona), Festibala (ohorezko aipamena antolakuntza berdinzaleenari). Sariak errekonozimendu/ikusgarritasunekoak eta ekonomikoak izango dira. Sari ekonomikoak aldez aurretik hautatutako gizarte-ekintzei emango zaizkie, hala nola azterlanak eta ikerketak, abian diren proiektuak, mentoring-programak, proposamen berriak, etab. Proposamenak bidaltzeko deialdia urriaren 17an itxiko da. Esteka honen bidez eman dezakezu izena.
+ Info

2022.09.26

Berriak
Sustapena

Chill Mafia, Verde Prato eta Merina Gris Fira Trovam azokan

Fira Trovam musika azokaren hamargarren edizioan hiru euskal taldek hartuko dute parte: Chill Mafia taldeak, Verde Prato bakarlariak eta Merina Gristaldeak. Gaur eman du jakitera azoka valentziarrak Castellonen izango diren musikarien zerrenda osoa. Azaroaren 2tik 5era izango den azokan euskal musikak, Basque.Music. markapean bere ordezkaritza izango du aipatutako taldeen eskutik. Informazio gehiagorako webgune hau kontsulta dezakezu.
+ Info

2022.09.21

Berriak
Nazioartekotzea

Creative Europe programa europarrak Music Moves Europe deialdia ireki du

Music Moves Europek musika-banaketa jasangarria bultzatuko du, zuzeneko musikan arreta jarriz. Ekintza Europako musika-sektorearen lehiakortasuna, berrikuntza eta aniztasuna hobetzen saiatuko da. Deialdi honen helburua Europako musika-sektoreko erakunde askoren artean lehiakortasuna, berrikuntza eta aniztasuna sustatzeko gai den partzuergoa hautatzea da, baita finantza-laguntza ematea ere. Eskaerek bi jardueratarako xedapenak izan behar dituzte, baina elkarri lotuta: Zuzeneko musikaren sektoreko hirugarren aktiboei funtsak birbanatuko dizkien finantza-laguntzako programa bat. Zuzeneko musikaren sektorearen aldeko gaitasunak garatzeko jarduera-programa bat. Kontsultatu informazio guztia orri honetan.
+ Info

2022.09.20

Berriak
Nazioartekotzea

Keychange talentu programaren deialdia zabalik

Keychange programak emakumeei eta genero minorizazio egoeran daude artistei bideratutako deialdia zabaldu du irailaren 28ra arte.   Keychange emakume eta genero minorizatu egoeran dauden artista eta berritzaileei laguntza ematea helburu duen programa da. Talentu garapenerako proiektuak sustatzen dituzte, hala nola, erakusketak, panelak, tailerrak, tutoretzak edo sormen saioak.   Programa honek urtebeteko iraupen du, eta Europa osoko eta Kanadako 13 jaialditan egiten da. Sare osoko bi bilera egiten dira urtean, otsailean eta irailean. Kanpo zabalkuntzarako aukerez gain, Keychangek talentuak haien ibilbidean hurrengo fase batera igarotzen laguntzen die parte-hartzaileei prestakuntza espezifikoaren bidez.   Deialdiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, web orri hau kontsulta daiteke.
+ Info

2022.09.16

Berriak
Bestelakoak

MusicAIRE laguntzen bigarren deialdia zabalik da

MusicAIREk musikaren sektorea berreskuratzeko proposamenen bigarren deialdia ireki du. Musika-sektorearen berreskuratze ekologiko, digital edo justua eta erresilientea ardatz duten musika-proiektuetarako diru-laguntzak eskaintzen ditu. MusicAIREren bitartez emandako Europar Batasunaren finantzaketak COVID-19aren krisiaren ondoren ekosistema musikalaren premiazko beharrei erantzun nahi die. Nork parte hartu dezake? Europar Batasuneko 27 estatu kideetako batean edo Creative Europe Programan parte hartzen duten EBko ez diren herrialdeetako batean ezarritako nortasun juridikoa duten erakunde publiko zein pribatuak. Lagunduko diren proiektu motak Susperraldi berdea: krisi klimatikoa da gaur egun munduak duen erronka nagusietako bat. MusicAIREk ingurumena babesteko bultzatuko diren proiektu jasangarriak babestuko ditu. Berreskuratze digitala: digitalizazioak eraikitako testuingurura egokitutako proposamenak bilatuko dira  (sorkuntza, hezkuntza eta prestakuntza, ekoizpena, sustapena, banaketa, ikus-entzunezkoak, parte-hartzea, kontsumoa, formatu berriak garatu eta sortzeko erramintak, etab.). Arreta berezia jarriko zaie erantzukizun digitalari eta alderdi etikoei. Erresilientzia: Covid-19ak eragindako murrizketen ondorioz eragile kulturalek jasandako galerak laguntzeko proposamenak. Besteak beste, sortzaileen eta musikako profesionalen lan-baldintzak hobetzeko ekimenak. MusicAIREk musikaren ekosistema berreskuratzen lagunduko dituzten jarduerak bultzatuko ditu: formakuntzak, ikerketak, berrikuntzarako erramintak, sektorea babesteko ekimenak, negozio ereduen estrategiak, praktika eta politika onen ereduen bilketa, etab. Diru-laguntza motak Hiru laguntza mota eskainiko dira: Micro-ak – 15.000 euro Txikiak – 30.000 euro Ertainak – 55.000 euro Gehienez proiektuen %90a lagunduko da.  Proposamenen deialdia esteka honen bidez kontsulta dezakezu eta inprimaki honen bidez eman izena 2022ko urriaren 26a baino lehen.
+ Info

2022.09.16

Berriak
Sustapena

BIME eta Stereorocks Club-ek indarrak batzen dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko

Stereorocks Club, BIMErekin lankidetzan, Euskal Herriko (EAE eta Nafarroa) musika elektronikoko DJ edota musika ekoizleentzako (Techno, House, Disko…) deialdia zabaltzen du. Deialdi honen helburua tokiko klub eszena ikusaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) erakusteko aukera eskaintzea ere. Era berean, hautatutako artistek BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean parte hartzeko, networking saioetan eta industriarekin lotutako gaietan ikasteko eta prestatzeko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. BIME Pro musikarekin zuzenean edo zeharka lotutako guztian konektatzeko, negozioak egiteko, ezagutzak partekatzeko eta azken berrikuntzak aurkitzeko ezpazio ezin hobea da. Hautatuek showcase formatuan joko dute urriaren 28an, ostiral goizaldean, Stereorocks Klubean. Musika Bulegoaren laguntzari esker, hautatutako artista bakoitzak laguntza-poltsa bat izango du. Aukeraketa: 3-4 artista* Stereorockek eta BIMEk eskubidea dute 3 eta 4 artista artean hautatutakoen kopurua baloratzeko, izena eman dutenen proposamenaren formatuaren arabera (DJ set edo live). Euskal DJ eta ekoizleentzako deialdia irailaren 15etik 29ra bitartean egongo da zabalik eta izen emateak formulario honen bidez egin daitezke.   Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: pro@bime.net
+ Info

2022.09.14

Berriak
Bestelakoak

Landa eremuko kultur proiektuei zuzendutako Next Generation laguntzak

Zabalik da landa eremuko kultur proiektuei bideratutako Next Generationdirulaguntzen deialdia. Finantziazio funts hauen hildoetako bat kultura sektoreari bideratutako laguntzak dira. Zehazki, landa eremuetako kultur proiektuak bultzatzea dute helburu. Laguntza hauek jasotzeko baldintzetako bat, proposatutako ekimena dentsitate eta biztanlego gutxiko herrietan garatzea da. Euskadin, foru aldundiek kudeatzen dute laguntza hau. Ondorengo esteka hauetan kontsulta daiteke deialdia osorik: Gipuzkoa eta Bizkaia (Arabarako deialdia irailean zehar argitaratuko da).
+ Info

2022.09.14

Berriak
Sustapena

Artistas en Ruta zikloan parte hartzeko deialdia zabalik irailaren 30era arte

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak hurrengo zikloan parte hartzeko proposamenen deialdia zabalik du irailaren 30era arte. “Artistas en Ruta” zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, herrialde osoko zuzeneko musika lokaletako emanaldien zirkuitu baten bidez. Hautatutako proposamenak 2023ko lehen zikloan hartuko dute parte (urtarriletik ekainera). Hemen kontsulta dezakezu deialdiaren inguruko informazio guztia.
+ Info

2022.09.13

Berriak
Sentsibilizazioa

Haurrentzako tailerrak Atlantikaldia jaialdian

Musika Bulegoak Creative Soulekin elkarlanean haurrentzako hiru tailer antolatu ditu Atlantikaldia jaialdiaren barruan. Irailaren 17an etxeko txikienek musika ardatz duten hiru tailerretan parte hartu ahal izango dute Errenterian ospatuko den Atlantikaldia jaialdian. Denak arratsaldez izango dira “Herrixka” gunean: Eskulan tailerra. 17:00-18:00. Ikastaro honetan, instrumentu bat sortuko dute ondoren, inprobisariorako erabiliko dena. Inprobisazio tailerra. 18:00-19:00. Hainbat proposamen erritmiko eta armoniko kontutan hartuta, inprobisazio musikala izango da tailer honen ardatza. Instrumentu ezberdinak erabili ahal izango dituzte (pianoa, gitarra, perkusio txikia, etab.). Musika instrumenturen bat jotzen jakinez gero, etxetik eraman daiteke. Kontzertua. 19:00-20:00. Kontzertu interaktiboa izango da. Bertan, 5 kontinenteetako abestiak joko dira eta erritmoa eta ahots ezaugarriak landuko dira.
+ Info

2022.09.05

Berriak
Nazioartekotzea

Girando Por Salas zirkuituak talde eta bakarlariei zuzendutako 13. deialdia ireki du

Girando Por Salas herri-musiken nazio mailako zirkuituak talde eta bakarlariei zuzendutako 13. deialdia zabaldu du. Edizio honetan parte hartu ahal izateko, taldeek eta artistek gehienez 3 LP izan beharko dituzte, eta gutxienez 6 abesti edo 25minutuko EP bat. Halaber, azken argitalpena 2019ko urtarrilaren 1a baino geroagokoa izan beharko da. Deialdia 2022ko irailaren 19ra bitarte egongo da irekita (18:00ak arte). Girando Por Salas Arte Eszenikoen Institutu Nazionalaren ekimena da, eta edozein musika-estilotako artista berriei laguntzea du helburu, kontzertuak antolatzeko laguntzen bidez. Horrez gain, aretoei zuzendutako deialdia irailaren 27an, asteazkena, irekiko da. Kontsulta itzazu oinarri guztiak esteka honen bidez.
+ Info

2022.09.02

Berriak
Nazioartekotzea

BIME 2022ko ‘Meet the Basque Music’ pitching saioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Musika Bulegoak BIME 2022n Basque. Music. markarekin antolatuko duen ‘Meet the Basque Music’ pitching saioan parte hartzeko izen-emate epea ireki du. Saio honen helburua nazioarteko musika industriako profesionalei Euskal Herriko musika industriako bost proiektu aurkeztea da. Egitasmo hauek internazionalizazio plan bat eduki beharko dute. Aukeratutako proposamen bakoitzak 10 minutu izango ditu proiektua aurkezteko. BIMEk eta Musika Bulegoak parte hartzaileen eskura jarriko dute saioa burutzeko beharrezko azpiegitura teknikoa. 2021eko edizioan antolatutako pitching saioak izandako arrakastaren ostean, Basque. Music.-ek saio berri honen aldeko apustua egin du. Urriaren 27an izango da, BIME 2022ren barruan eta bertaratuko diren guztientzat kafe zerbitzua izango da. Parte hartzeko interesa duten erakunde eta profesionalek galdetegi hau bete beharko dute irailaren 19a baino lehen (19a barne). Edozein zalantza izanez gero, arkaitz@test.nuco.es helbidera idatzi edo 688 657 495 telefonora deitu.
+ Info

2022.08.31

Berriak
Sustapena

Dantz, Mauka / Airaka eta Motmo, Musika Bulegoak Vic-eko Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatu dituen pitching saioan

Musika Bulegoak irailaren 14tik 17ra Vic-en egingo den Mercat de Música Vivaren 34. edizioan Pitching saio bat antolatu du. Pitching saio honen helburua Musika Bulegoaren bazkide diren hiru proiektu Kataluniako enpresen aurrean aurkeztea da hauekin harremanak sendotu eta elkarlanak sustatzeko. Hauek dira deialdi bidez aukeratutako hiru enpresak:  Dantz, Mauka / Airakaeta Motmo. Proiektu hauek aurkezteko ekitaldia irailaren 15eko arratsaldean burutuko da. Horretaz gain Basque. Music. -ek musika industriaren topaketa profesional honetan parte hartuko du eta Idoiak eta Chill Mafiak kontzertuak eskainiko dituzte.
+ Info

2022.08.30

Berriak
Nazioartekotzea

Skakeitan, Izaro eta Bulego, Bite Basque Beat jaialdiaren bigarren edizioan

Finlandian egiten den Bite Basque Beat euskal musika jaialdia bueltan da. 2022ko edizioan SkakeitanIzaro eta Bulegoren kontzertuek osatuko dute egitaraua. Abuztuaren 30etik irailaren 3ra egingo da, bi berritasun nagusirekin. Batetik, bi hiritan antolatuko da, Tanperen eta Helsinkin. Bestetik, kontzertuez gain, aurten lehenengoz kaleko dantzari eta musikariak ere joango dira, kalejirak, musika zein dantza ikastaroak eta erromeriak eskaintzeko. Etxepare Euskal Institutuak eta Basking Food & Culture elkarteak sustatzen duten jaialdiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Musika Bulegoaren laguntza jaso du euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzeko. 2021ean ospatutako lehendabiziko edizioan Gatibu, Zetak eta Olatz Salvadorrek hartu zuten parte, eta oraingoan Izaro, Skakeitan eta Bulego taldeek bidaiatuko dute Finlandiara. Hala, Bite Basque Beat abuztuaren 30ean hasiko da. Eskema bera jarraituko da Tanperen eta Helsinkin. Hiri bakoitzean bi eguneko egitaraua dago aurreikusita. Lehenengo egunean ikastaroak eta erromeriak antolatuko dira eta bigarrenean kontzertuak. Zuzeneko emanaldi horiek abuztuaren 31n Tanpereko G Live Lab aretoan eta irailaren 2an Helsinkiko Heidi’s aretoan eskainiko dira. Izan ere, Tanpere hirian ez ezik —abuztuaren 30 eta 31n—, aurten Helsinkin ere antolatuko da Bite Basque Beat, irailaren 1ean eta 2an. Eta hori gutxi balitz, Antti Koivula artista finlandiarrak ere kontzertua eskainiko du Helsinkin, euskal taldeekin batera. Antti ospe handiko artista finlandiarra da, suomiz kantatzen duena. Berarekin hitz egiteko aukera izango dute euskal artistek, hizkuntza txiki baten kantatzearen garrantziaz, zergatiaz eta mugez, besteak beste, hilaren 2ko kontzertuen aurretik egingo den mahai inguruan. Finlandiako lehenengo musika jaialdi euskaldun honek Tamperrada euskal pintxo txapelketa du jatorrian. 13 urtez egin da, eta urtero 62 taberna eta jatetxe parte hartzailerekin antolatzen du jaialdi hori Mikka Reinikka euskara eta euskal kulturaren zale amorratuak. Euskal gastronomiak Finlandian asko erakartzen duela ikusita, iaz jauzi bat eman eta pintxo lehiaketarekiko paraleloa izango zen musika jaialdia antolatzea erabaki zen. Aurtengo edizioan, euskal musikaren inguruko tailerrak eta erromeriak ere antolatu dira Finlandiako euskal komunitatearentzat. Izaro, Bulego eta Skakeitan Izaro Andres Donostiako belodromoa betetzetik dator. Maiatzaren 7an Anoetako belodromoan egin zuen ‘Limones de oro’ (2022) disko berriaren aurkezpen kontzertua eta bertan kolaboratzaile izan dituen abeslariak izan zituen alboan. Denera 6.000 ikusle bildu zituen, emakumezko bakarlari batek Euskal Herrian bildu duen ikusle kopuru handiena. 2014an hasi zen tabernetan abesten, eta geroztik argitaratu ditu, ‘Om’ (2016), ‘Eason’ (2018) eta ‘Limones en invierno’ (2020). Bulego pop taldea 2019ko urtarrilean jaio zen diziplina anitzeko proiektu bezala. Taldekideak dira Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak). Hiru lan plazaratu dituzte orain arte: ‘Bulego’ (2020), ‘Ilun dagoen arren’ (2020) eta ‘Erdian oraina’ (2021). Pop dantzagarria eta energia positiboz betea da boskoteak eskaintzen duena. Dagoeneko arrakasta izugarria lortu du taldeak, top zerrendetan kokatuta. Skakeitan, 14 urteko ibilbidearen ondoren aurten agur esango duen taldea da. 2008an sortua, Pello Armendariz (ahotsa), Borja Anton (gitarra), Asier Iriondo (baxua eta koroak), Olatz Salvador (teklatuak eta koroak), Julen Idigoras (bateria), Aitor Valcarlos (tronboia), Gorka Valcarlos (tronpeta) eta Ander Zabala (tronboia eta koroak) dira taldekideak. Plazaratutako azken lanen artean daude ‘Galera’ (2016), ‘Galera beats’ (2017), ‘Nola galdu denbora’ (2019) eta ‘Eman ez genuen kontzertua’ (2021).
+ Info

2022.08.03

Berriak
Nazioartekotzea

Euskal musikagileen musika Zeelanda Berriko ISCM World New Music Days jaialdian

Pandemiaren ondorioz bi urtez bertan behera geratu ondoren, abuztu honetan berriro ospatuko da ISCM World New Music Days jaialdia, Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duena. Nazioarteko elkarte hau, 2022an bere sorreraren mendeurrena ospatzen ari dena, munduko zaharrena da musika klasikoaren esparruan sorkuntza berriaren defentsan eta hedapenean dihardutenen artean. Gaur egun, munduko bazter guztietako 60 kide baino gehiago biltzen ditu bere baitan, gehienak musika garaikidearekin konprometituta dauden erakundeak, zeinek bere herrialdean ISCMaren ordezkari bilakatzen direnak. Euskal Herrian, ISCMren kidetza Musika Bulegoak eta Musikagileak Euskal Herriko Konpositoreen Elkarteak kudeatzen dute. 2016an ISCMn sartu zirenetik, bi euskal elkarteek elkartrukeak egin dituzte Egipto, Errumania, Errusia, Frantzia edo Suitzarekin, eta World New Music Days urteroko jaialdian parte hartzearen bitartez, Iñaki Estrada, María Eugenia Luc, Isabel Urrutia, Gabriel Erkoreka eta Helga Arias euskal musikagileen musika Hego Korea, Kanada, Txina edo Estonia bezalako herrialdeetan interpretatu da. Musika Bulegoak eta Musikagileak ISCMren barruan garatu duten jarduera berriena Abesbatza Amateurrentzako Nazioarteko Konposizio Lehiaketa izan da, eta haren obra irabazleak urrian estreinatuko dira Tolosako Abesbatza Lehiaketan. World New Music Days 2022 jaialdia abuztuaren 23tik irailaren 1era egingo da Zeelanda Berriko bi hiritan: Auckland eta Christchurch. Zeelanda Berriko Konpositoreen Elkarteak (CANZ), Ozeano Bareko herrialdean ISCMko Sekzio Nazional gisa diharduenak, 2020ko apirilean izan behar zuen programazio bera errespetatuz antolatu du jaialdia, ekitaldia azken minutuan bertan behera geratu baitzen covid-19aren lehen olatuaren hedapenagatik. Hamar egunetan zehar eta dozenaka kontzertutan zehar, jaialdiak orkestrak, ensemble eta bakarlari profesionalak, talde amateurrak, musika elektronikoa, ikus-entzunezko emanaldiak eta instalazioak hartuko ditu barne. Aldi berean, ISCM jaialdiaren azken zatiarekin batera Asian Composers League (ACL) jaialdia ere ospatuko da. Jaialdi bikoitz honetan aurkeztutako musikak ISCM eta ACLko nazioarteko kide guztien obra berritzaileak bilduko ditu, Zeelanda Berriko musika berriak ezagutzeko aukera anitzarekin batera. Hitzordua, beraz, aukera paregabea izango da, egun gutxitan, munduan zehar garatzen ari diren konposizioaren joera berri guztiak ezagutzeko. Euskal musika ere entzungo da jaialdian, programazioan parte hartzeko aukeratuak izan diren bi musikagileen eskutik: Mikel Urquiza eta Juanjo Eslava. Zehazki, Urquizaren Cinq pièges bref  lana interpretatuko da, 2019ko Matan Givol Competition for Composers lehiaketan Bigarren Saria lortu zuen biolin, biolontxelo eta pianorako hirukotea. Konpositore bilbotarra Aucklanden izango da, bai entseguetan eta abuztuaren 26an Q Theatreantzokian egingo den lanaren aurkezpean, NZ Trio taldearen eskutik. Aukeratutako bigarren euskal lana Juanjo Eslava nafar konpositorearen Máscaras da. Zortzi kanaletako sorkuntza elektroakustikoa da, ahotsari aplikatutako maskara identitarioen kontzeptua ikertzen duena, Eslavaren piezan protagonismo handia hartzen duen elementua baita ahotsa. Máscaras-en zuzeneko aurkezpena jaialdiaren lehenengo kontzertuan egingo da, abuztuaren 23an, Aucklandeko Audio Foundation museoan, eta ondoren hilabetez mantenduko da museoan instalazio gisa. Musika Bulegoa New World Music Days jaialdira joango da euskal musikagileekin batera, eta ISCMren Urteko Batzar Nagusian ere parte hartuko du. Batzar hori jaialdiarekin paraleloan egingo da, eta ISCMk datozen urteetan jarraituko dituen ildoak landuko dira bertan.
+ Info

2022.07.27

Berriak

Musika Bulegoak bere bazkideei zuzendutako Pitching saio bat antolatuko du Vic-eko Mercat de Música Viva azoka profesionalean

Basque. Music.-en babesean antolatuko den Pitching saio honetan parte hartzeko hiru enpresa aukeratuko dira. Aurkezpen hauek irailaren 14tik 17raburutuko dira Vic-en egingo den Mercat de Música Vivaren 34. edizioaren baitan. Pitching saio honen helburua Musika Bulegoaren bazkide diren hiru proiektu Kataluniako enpresen aurrean aurkeztea da hauekin harremanak sendotu eta elkarlanak sustatzeko. Musika Bulegoak ondorengo eskaintza luzatuko die aukeratuak izango diren hiru proposamenei: Bi gauetarako alojamendua (logela bikoitz batean) Parte hartzaileentzako doako akreditazioak 150€ -ko bidai gastuen ordainketa Deialdia 2022ko abuztuaren 22a arte (barne) egongo da irekita eta galdetegi hau bete behar da. Edozein zalantza argitzeko idatzi arkaitz@test.nuco.es helbidera edo deitu 688 657 495 zenbakira.
+ Info

2022.07.20

Berriak
Prentsa

Bizkaiak zuzeneko musikaren ikuskizunetarako pizgarri fiskalak zabaldu ditu Europako Batzordearen baimenarekin

Bizkaiko Foru Aldundiak kultura sustatzeko pizgarri fiskalak eguneratu eta zabaltzen dituen Foru Arauaren Aurreproiektua izapidetzeari ekin dio, eta Europako Batzordearen berariazko baimena jaso du. Horrela, Bizkaia da ikus-entzunezko ekoizpenak, atzerriko ekoizpenak eta formatu digital berrietako ekoizpenak barne, eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunak fiskalki sustatzeko Europako Batzordearen baimena duen Estatuko lurralde bakarra. Europako Batzordearen adostasunak erabateko berme juridikoa ematen dio musikalen zuzeneko ikuskizunetarako eta egindako gastuen  % 40rainoko kenkari berri bat sortzen da. Musikalen zuzeneko ikuskizunak ekoiztean eta erakustean egindako gastuek Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidoan % 30eko kenkaria izateko eskubidea ematen dute. Ikuskizuna euskaraz bada, kenkaria % 40ra arte igoko da. Kenkariaren oinarria arte-, teknika- eta sustapen-arloko zuzeneko kostuek osatzen dute, eta sortutako kenkariak ezin izango du 1.000.000 euroko zenbatekoa gainditu. Betekizunen artean ezartzen da zergadunak gutxienez irabazien % 50 berrinbertitzea hurrengo lau urteetan arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizun berriak egiteko. Albistea osorik irakurri hemen.
+ Info

2022.07.15

Berriak

‘Basque Country: New approaches to the concept of innovation in the CCIs’ online jardunaldian parte hartzeko deialdia

Basque Country: New approaches to the concept of innovation in the CCIs • Uztailaren 19an, 11:00etatik 13:00etara. • Online • Izen-ematea: “Basque Country: New approaches to the concept of innovation in the CCIs” Tailerra Creativity World Forum-en barruan dago, DCNetwork Sormen Barrutiko sareak antolatuta
+ Info

2022.07.12

Berriak
Bestelakoak

OKI MOKI getariako taldea Kaunas 2022 Europako Kultur Hiriburuan jarduteko hautatua izan da.

Kaunas, Lituaniako bigarren hiria haundiena, izango da aurten Europako Kultur Hiriburua, 2016an Donostia izan zen bezela. Lituaniako hiriak gazteei ahotsa eta lekua emateko apustua egin du Emergin Kaunas izenpean aurkeztutako egitasmoan. Donostia 2016aren ondarea jarraituz dantza, kale antzerkia, musika, diseinua, argazkilaritza eta arkitektura bertan izango dira, urte guztia iraungo duen programazio anitzean. Egitarau zabalaren barruan euskal ordezkaritza ere izango da Kaunasen, Oki MokiGetariako garage rock taldeak zuzenekoa eskainiko baitu Summer Stage agertokian Uztailaren 30ean Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. «Aukera paregabea Kaunas ezagutzeko eta gure musika eta kultura herrialde berri batean partekatzeko». Oki Moki, Aritz Aranburuk eta Paula Estévezek 2016an sortutako taldea da eta egun “Working Class Pop” bigarren diska aurkezten dihardute. Azken urtean penintsulan zehar emanaldi ugari egin ostean, uda honetan Europara jauzia emango dute. Izan ere, Lituaniako eszenatokira igo aurretik, taldea hamar datako biran murgilduko da Lyon, Toulousse, Paris, Berlin edo Frankfurt bezelako hirietan emanaldiak eskainiz.
+ Info

2022.07.07

Berriak
Sustapena

MUSIKA INDUSTRIAREN NAZIOARTEKO BIME TOPAKETAK 10. URTEURRENA OSPATUKO DU BILBON

Urriaren 26tik 29ra bitartean Bilbo nazioarteko musikaren industriaren hiriburua izango da BIMEren hamargarren edizioari esker. Musikaren profesionalei zuzendutako sarreren salmenta abian da jadanik eta Euskalduna Jauregian antolatuko diren topaketetan parte hartuko duten lehendabiziko nazioarteko profesionalak iragarri dituzte. Hollywood-eko editore eta gainbegirale musikal ezaguna den Adam Smalley; Alejandro Marín eta Álvaro “El Profe” González Villamarín, Kolonbiako musika kazetari ospetsuak, Mediaset España enpresako ikus-entzunezko eta zinemako edukien eta eduki digitalen ekoiztetxe taldearen zuzendari Ana Bustamante; Pegasus Tech Ventures etxearen sortzaile Bill Reichert; New Orleans Jazz & Heritage Festival jaialdiko programatzaile Christine White; Billboard Latin ekitaldiko zuzendari Leila Cobo eta Rafa Sardina, 18 Latin Grammyrekin saritutako musika ekoizlea, elkartuko dira Euskalduna jauregian, sektoreko beste erreferente askorekin batera. BASQUE.MUSIC.-ekin elkarlanean, BIMEren baitan European Music Export Exchange elkartearen misio bat txertatuko da lehen aldiz; musika-esportazioko bulego europarren elkarteak musikaren nazioartekotzean adituak diren naziorteko 20 lagun ekarriko ditu . 2022a ospakizunen urtea izango da: kontzertu-aretoen elkarte europarrak, LIVE DMAk, BIMEn ospatuko du bere hamargarren urteurrena eta, horretarako, Europa osoko areto garrantzitsuenak bilduko ditu. Basque. Music. showcase kontzertuari dagokionez Idoia, MICE eta Merina Gris taldeak urriaren 27an Bilboko Stage Live aretoan arituko dira. Gainontzeko programazioan ekitatearen aldeko konpromisoa indartzen jarraitze aldera, BIMEko MUSIC EQUALITY FORUM programaren zati bat industria parekideagoa eta inklusiboagoa lortzeko aukerak bilatzera, eztabaidatzera eta aukera horiei ikusgaitasuna ematera bideratuko da. Elkarte laguntzaileak dira, besteak beste, MIM, Keychange, SHESAID.SO, Femnoise, Ruidosa, MUSAP, Descubreas, baita berri hauek ere: WIM Colombia eta MIM LATAM. 10 URTEZ MUSIKAREN INDUSTRIA BULTZATUZ Maiatzean Bogotán egin zen lehen edizioaren arrakastaren ondoren, musika-industriaren nazioarteko topaketa handiak, BIMEk, 10. urteurrena ospatuko du Bilbon, urriaren 26tik 29ra bitarte. 2013. urtean sortu zenetik, munduko bazter guztietako profesionalak biltzen dira biltzar honetarako Bilbon, hiriburu hori musikaren industriako berrikuntzaren, teknologiaren, networking-aren eta etorkizunaren epizentro bihurtuz. Gune ezin hobea etengabe aldatzen ari den sektore baten etorkizunari indarra ematen dioten erronken gainean gogoeta egiteko. Urtetik urtera garrantzi handiagoa izan du ekimenak, eta nazioartean musikaren erreferentziako ekitaldi izatera iritsi da; Bilbon duela hamarkada bat izandako lehen ediziotik hasita, BIMEk etengabeko bilakaera izan du, eta nabarmen hazi da arlo guztietan; etortzen diren profesionalen kopurua hirukoiztu egin da: azken edizioan 35 herrialdetako 3.500 lagunetik gora bildu ziren. Era berean, gero eta erakunde gehiagok parte hartzen du ekimenaren garapenean, mundu osoko 30 erakunde baino gehiago izanik gaur egun. Bilbo hiriaren inplikazioa ere nabaria da; izan ere, hasieran 3 aretotan izaten baitziren showcase-ak, eta orain 11 dira. Hasieran 4 ikastetxek parte hartzen zuten, eta orain 28 dira, eta BIME Campus ekimenean 32 ikaslek parte hartzen zuten hasieran, eta orain 150etik gora dira, nazioarteko 18 beka eta guzti. Eta hazkundearen adierazgarri garrantzitsuena Amerikan bigarren egoitza sortu izana da; horren ondorioz, urtean behin egiten zen ekitaldia izatetik urtero 2 hitzordu nagusi izatera igaro da, kontinenteen arteko lankidetzaren eta garapenaren zubia sendotuz.
+ Info

2022.06.14

Berriak
Ekitaldiak

BERRIKUNTZA AUKERAK KSIn JARDUNALDIA

Ostiral honetan, ekainak 17, Bilboko Euskadiko Artxiboan, KSI zerbitzutik bideratuko diren berrikuntzara zuzendutako deialdi berrien berri emateko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldia bi zatitan antolatuta dago; lehenengoan, deialdi hauen inguruko azalpena egongo da eta bigarrenean Lehendakaritzak martxan jarri nahi duen berrikuntza inguruko deialdi berri baten inguruko azalpenak emango ditu Cristina Uriartek eta KSI eta ekonomia zirkularren arteko praktika on bat ere azalduko dizuegu. Bertaratzeko izena eman behar da esteka honetan.
+ Info

2022.06.03

Berriak
Bestelakoak

KONTZERTUAK TOLOSAN ETA UNIETAN SOINUA IRATZARRI V AMAITZEKO

Pasaden otsailean Soinua Iratzarriren edizio berri bat jarri zuen martxan Musika Bulegoak. Orain, parte hartu duten 200 haurrek sortutako lanak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu Tolosan eta Urnietan egingo diren bi kontzertu berezietan. Soinua Iratzarriren bosgarren edizioa Euskal Herriko bi eskoletan garatu da. Berriro ere, 10-12 urtetako umeei zuzenduta egon da eta musika garaikidearen ezagutza eta sorkuntza izan ditu helburu. Parte hartu duten ikasleek bi konpositorekin lan egiteko aukera izan dute, amaiera kontzertuan estreinatuko diren hainbat musika-lan sortzeko helburuarekin. 2022an parte hartu duten eskolak Urnietako Egape Herri Ikastola eta Tolosako Samaniego Ikastetxea izan dira. Xabier Otaolea eta Haizea Huegunkonpositoreekin batera lan egin dute, Maite Bilbao zuzendari pedagogikoaren gainbegiradapean. Azken bi kontzertuak Tolosako Leidor Antzokian (ekainaren 14) eta Urnietako Sarobe Kultur Gunean (17an) ospatuko dira. Biak goizeko 11:30etan hasiko dira eta sarrera doakoa da edukiera bete arte.
+ Info

2022.06.01

Berriak
Ekitaldiak

BDCC OSTEGUNAK: ekainak 16

Datorren ostegunean, ekainak 16, Ostiral BDCC izango da, Ekintzailetzatik enpresak sendotzera. Ekitaldia GETXOLANen (Ogoño kalea, 1, 48930 Getxo, Bizkaia) izango da 12: 00etatik 13: 30era eta networkinga sustatzeko koktel bat 13: 30-14: 30.   EKITALDIA GETXOKO UDALAREN SUSTAPEN EKONOMIKOKO ARLOAREKIN ELKARLANEAN EGINGO DA ETA GETXON EGINGO DA.   Sektoreko enpresa guztiei irekita dagoen jardunaldi honetara joateko gonbita egin nahi dizuegu. Jardunaldi hori, kasu honetan, honako gai hauei buruzkoa izango da: EKINTZAILETZATIK ENPRESA SORTZERA.   Gure sektorearen testuinguruari begirada emango diogu. Enpresak sendotzea zer den eta zer ez den bereiziz ulertzen dugunaren esparru kontzeptualari buruz hausnartuko dugu, beldurrak kentzeko eta erabaki estrategikoak hartzeko helburuarekin. Eta, azkenik, funtsezko galdera eta elementu batzuk identifikatuko ditugu, gure negozioa sendotzeko prozesuan urratsak ematen lagunduko digutenak.   BDCC OSTEGUNen helburua esperientzia praktikoak eta adituraen ezagutzak azaltzea da (lurraldean, estatuan edo nazioartean). Era berean, jardunaldi horien helburuetako bat KSIen azpisektoreetako enpresen arteko networkinga izango da.   Bertaratzeko, honako inprimaki hau bete behar duzu:   BDCC OSTEGUNERA JOATEKO FORMULARIOA BDCC 2022/06/16   Aretoaren edukiera mugatua denez, erreserba-ordenaren arabera esleituko dira plazak. Horregatik, zuen eskura jarriko dizuegu Streaming bidez ikusteko esteka. STREAMINGERAKO ESTEKA AURRERAGO BIDALIKO DUGU.
+ Info

2022.05.26

Berriak
Ekitaldiak

Musikaren Eguna 2022 kontzertua: Sara Azurza, Eneritz Furyak eta Neomak

Iaz bezala, urtero ekainaren 21ean ospatzen den Europako Musika Egunarekin bat egingo du Musika Bulegoak aurten ere. Hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira: Soinua Iratzarri, Sarea Topaketa eta Musikaren Eguna 2022 kontzertua. Ekainaren 21ean burutuko den Musikaren Eguna 2022 kontzertua Bilboko Kafe Antzokian ospatuko da eta Sara Azurza, Eneritz Furyak eta Neomak arituko dira. Kontzertu honetarako sarrera doakoa izango da. Egun horretan Kutxa Beltza aretoko ateak 19:30etan irekiko dira eta ordu erdi beranduago, 20:00etan, hasiko da Eneritz Furyak-en kontzertua. Emadandiskoan soinu elektronikoak lagun izan ditu Eneritzek eta ohiko letra abstraktuen laguntzarekin disko borobila osatu du. Areto nagusiko ateak 20:15etan irekiko dira eta Sara Azurza izango da eszenatoki nagusira igoko den lehendabizikoa. Musikari donostiarraren emanaldia 20:45etan hasiko da. ‘Together’ bezalako abestietan AEBko eta Ingalaterrako soul bakarlarien eragina erakusten du Sarak, Bartzelona, Montreal eta Londres bezalako hirietan egindako egonaldien emaitza. Gaua amaitzeko Neomak taldearen txanda 21:45etan iritsiko da. Aurretik Kepa Junkeraren ‘Sorginak’ izenpean ezagutu genituen musikari hauen proiektu berrian tradizioa eta modernitatea uztartzen dira. Iaz bezala, urtero ekainaren 21ean ospatzen den Europako Musika Egunarekin bat egingo du Musika Bulegoak aurten ere. Hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira: Soinua Iratzarri, Sarea Topaketa eta Musikaren Eguna 2022 kontzertua. Ekainaren 21ean burutuko den Musikaren Eguna 2022 kontzertua Bilboko Kafe Antzokian ospatuko da eta Sara Azurza, Eneritz Furyak eta Neomak arituko dira. Kontzertu honetarako sarrera doakoa izango da. Egun horretan Kutxa Beltza aretoko ateak 19:30etan irekiko dira eta ordu erdi beranduago, 20:00etan, hasiko da Eneritz Furyak-en kontzertua. Emadandiskoan soinu elektronikoak lagun izan ditu Eneritzek eta ohiko letra abstraktuen laguntzarekin disko borobila osatu du.   Areto nagusiko ateak 20:15etan irekiko dira eta Sara Azurza izango da eszenatoki nagusira igoko den lehendabizikoa. Musikari donostiarraren emanaldia 20:45etan hasiko da. ‘Together’ bezalako abestietan AEBko eta Ingalaterrako soul bakarlarien eragina erakusten du Sarak, Bartzelona, Montreal eta Londres bezalako hirietan egindako egonaldien emaitza.   Gaua amaitzeko Neomak taldearen txanda 21:45etan iritsiko da. Aurretik Kepa Junkeraren ‘Sorginak’ izenpean ezagutu genituen musikari hauen proiektu berrian tradizioa eta modernitatea uztartzen dira.   Musikaren Eguna 2022 Bilboko Kafe Antzokia, ordutegiak: Kutxa Beltza 19:30etan ate irekiera 20:00etan Eneritz Furyak kontzertua   Areto Nagusia 20:15etan ate irekiera 20:45 Sara Azurza 21:45 Neomak
+ Info

2022.05.24

Berriak
Sustapena

Basque. Music. at BIME 2022: Euskal Herriko musika taldeei eta bakarlariei zuzendutako deialdia

2022ko urriaren 26tik 28ra ospatuko da Bilboko BIME PRO nazioarteko musika profesionalaren hamargarren topaketa. Basque. Music.-ek, BIMErekin elkarlanean, kontzertua antolatuko du urriaren 27an, osteguna, Stage Livearetoan Euskal Herriko hiru proposamen zuzenean aurkezteko. Kontzertu hauek nazioarteko musikaren profesionalen aurrean eskainiko dira. Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzeko. Izena emateko epea maiatzaren 24tik ekainaren 7a bitartean (barne) egongo da irekita. Deialdian parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. BIME PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase honetan parte hartuko duten euskal musika taldeak edo bakarlariak.
+ Info

2022.05.18

Berriak
Ekitaldiak

BDCC OSTEGUNAK: MAIATZAK 26

Datorren ostegunean, maiatzak 26, “Nazioartekotzeko bideak sentsibilizatu eta ikusarazteari” buruzko BDCC OSTEGUNA izango da. Jardunaldia ZINEALDEAn izango da (Pol. IND. Lintzirin-Gaina, A partzela, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa) 16:00 – 18:00 eta networkinga sustatzeko koktela 18:00-19:00. KSI sektoreko enpresa guztiei irekitako jardunaldi honetara gonbidatu nahi zaituztegu, eta, kasu honetan, honako gai honi buruzkoa izango da: NAZIOARTEKOTZEKO BIDEEN SENTSIBILIZAZIOA ETA IKUSARAZTEA. Zure erakundea nola dagoen jakin nahi duzu nazioarteko merkatuei heltzeko? Nazioartera erraz zabaltzea hainbat faktoreren nahasketa orekatuaren mende dago: teknikoak, egoeraren araberakoak, antolakuntzakoak, giza arlokoak, etab. Jardunaldi honetan zure erakundeak esparru horietan duen egoera neurtzeko modu erraz bat aurkeztuko dugu, zure nazioartekotze-ahalmenaren ikuspegi orokorra lortu ahal izan dezazun eta, gainera, hobetzeko aukera egiazta dezazun, sartu nahi dituzun edo egin ditzakezun aldaketen arabera. BDCC OSTEGUNen helburua esperientzia praktikoak eta adituraen ezagutzak azaltzea da (lurraldean, estatuan edo nazioartean). Era berean, jardunaldi horien helburuetako bat KSIen azpisektoreetako enpresen arteko networkinga izango da. Bertaratzeko, honako inprimaki hau bete behar duzu: BDCC OSTEGUNERA JOATEKO FORMULARIOA BDCC 2022/05/26 Aretoaren edukiera mugatua denez, erreserba-ordenaren arabera esleituko dira plazak. Horregatik, zuen eskura jartzen dizuegu Streaming bidez ikusteko esteka: SAKATU HEMEN EKITALDIRA STREAMING BIDEZ SARTZEKO
+ Info

2022.05.18

Berriak
Musika Bulegoa Sariak

Musika Bulegoa Sariek 10 euskal artista eta talderen lana aitortu dute bere 6. edizioan

Musika Bulegoa Sariek bere seigarren edizioa ospatu dute gaur arratsaldean Barakaldoko BEC-en. Azkeneko bi urteetako garai ilunak alde batera utzita, euskal musika panoramako sari garrantzitsuenek bere ohiko formatua berreskuratu dute eta ekitaldia irribarre, besarkada eta jai-giro apartarekin ospatzeko aukera egon da. Noski, zuzeneko aktuazioak ez dira falta izan, normaltasunerako bidea irekita dagoela erakutsiz. Ekitaldian izan dira, besteak beste: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatu Lorea Bilbao, BEC-eko zuzendari orokor Xabier Basañez eta Musika Bulegoko zuzendari Aitor Bengoetxea. Guztiak, sektoreko ehun profesional baino gehiagok lagunduta: musikariak, ekoizleak, managerrak, programatzaileak… Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, bertoko artista, talde edo musika proiektuek iaz burututako lana saritu ditu aurten ere eta 100 proposamen baino gehiagoren artean -proposamen hauen erdietan baino gehiagotan emakumeak izan dira buru- egin da aukeraketa. Sarien helburuak dira, besteak beste, euskal musikaren sektorea balioan jartzea, artisten lanak sustatzea, haien lanak ezagutzera ematea eta bultzatzea eta erakusleiho izatea. Sektoreko 8 profesionalek osatutako epaimahaiak honako zortzi artista edo talde saritu ditu seigarren edizio honetan: ‘Amak’, ‘Chill Mafia’, ‘Ether Ensemble’, ‘Ramon Lazkano’, ‘Gaur’, ‘Maite Larburu’, ‘Olatz Salvador’ eta ‘Verde Prato’. Bestalde, ‘Trio Zukan’ek eskuratu du Etxepare Euskal Institutuaren Musika Saria euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egin duen lanarengatik. Saritutako 9 proiektu hauek 2.000 euro eta Fernando Mikelarena artistak diseinatutako eskultura jaso dituzte. Azkenik, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko (EHMBE) zuzendaritza-batzordeak sari berezia eman dio Motxila 21 taldeari “bultzatzen duen elkartasuna eta musikarien arteko elkarlana eredugarria delako”. Motxila 21-ek ere Mikelarenaren eskultura jaso du. Balio bera duten 10 sari hauen artean ez dago inolako kategorizaziorik. Hau da, irabazleek egin duten lana goraipatu nahi izan da gaur eman diren aitortza hauekin. Sektorearentzako bereziki zaila izan den 2021. urtea, ordea, oparoa izan da Euskal Herriko musikarentzat. Izan ere, musikariz, kazetariz, musika-programatzailez, eta hezkuntzaren eta kulturaren mundutik datozen pertsonez osatutako adituen epaimahaiak ez du bat ere erraza izan aurten. Iritsitako proposamenak kalitate handikoak izan dira eta aukeraketa egiteko lana izan dute. Deialdi honetara estilo askotako musika lanak aurkeztu dira: pop-rock-urban, musika klasiko garaikidea, folk, jazz edo musika elektronikoa, besteak beste. Euskara izan da proposamen gehienen hizkuntza nagusia (% 59), lan instrumentalek pisua irabazi duten arren (% 22). Gainerako lanak gaztelaniazkoak izan dira (% 11) eta hamar proiektutik ia bat beste hizkuntza batzuetan egin da. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere zuzeneko emanaldiez gozatzeko aukera izan dute BEC-era hurbildutakoek. Honela, Chill Mafia, Gaur, Ether Ensemble, Maite Larburu, Verde Prato eta Amak zuzenean ikusteko aukera egon da. Maria Ereña musikariak, ETSren Zurekin Batera abestiaren leloa abestu duenak, eta Txalaparta Beat taldeak eman diote hasiera Amaia Artetxe kazetariak aurkeztutako ekitaldiari. Seigarren edizio honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta LABORAL Kutxaren babesa jaso du Musika Bulegoa Sariak ekimenak. Hemen irakurri dezakezu irabazleen dosierra.
+ Info

2022.05.17

Berriak
Nazioartekotzea

Euskal musika klasiko eta garaikideak presentzia izango du Classical:NEXT azokan

Classical:NEXT nazioarteko azoka profesionalak 9. edizioa izango du aurten. Maiatzaren 17tik 20ra burutuko da Alemaniako Hannover hirian. Nazioarteko musikariak, sektoreko profesionalak eta instituzioak biltzen dira Classical:NEXT azokan. Topaketa honen egitaraua lau multzotan banatua dago: showcaseak (sektoreko profesionalei eskainitako emanaldi motzak), konferentziak, proiektuen pitchak (ikus-entzunezko euskarri bidez erosleen aurrean egindako proiektu-aurkezpenak) eta erakustazoka.  Azokaren gunean, Basque.Music. ekimenaren eskuz, Euskal Herriko Musika Bulegoak gune propioa jarri eta musika klasiko eta garaikidea jorratzen duten beste 40 euskal orkestra, abesbatza, talde eta musikariren inguruko informazioa eskainiko du. Basque.Music. egitasmoa Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Herriko Musika Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Euskadiko Soinuak programak kudeatzen dute lankidetzan.
+ Info

2022.05.13

Berriak
Prentsa

Musikarien egoera profesionaleren inguruko txostena

Maitzaren 4ean, SGAEren Madrilgo egoitzan, Musikarien Batasunak eta Eva Moraga abokatuak (SGAE ren babesarekin) egindako azterlanaren ondorioak aurkezuak izan ziren. Musika alorreko profesionalen egoera oso prekarioa dela pentsa zitekeen arren, ikerketa honekin agerian gelditu da gaur egun musikariek bizi duten egoera oso, oso larria dela. Ondorio batzuk: – Inkestatuen %62ak bi enplegu edo gehiago dituzte, beren musika-jardueragatik bakarrik bizi ezin direlako; portzentaia askoz haundiago da emakumeen kasuen (%72) gizonezkoen kasuan baino (%58,19). – Inkestatuen %64ak 200€ baino gutxiago jasotzen du emanaldi bakoitzeko; %31ak 100€ edo gutxiago. – Inkestatuen %56ak autonomo gisa lantzen du bere jarduera ekonomikoa. – Datu ekonomikoak eman zituzten pertsonetatik, %58ak 700€ etekin garbi edo gutxiago irabazten ditu hilean. – Inkestatuen %66ak adierazi du, inoiz kooperatibak edo eta beste fakturazio erakunde batzuk erabili dituztela kontratuak izan daitezen. Hemen irakurri dezakezu txostena.
+ Info

2022.05.13

Berriak
Nazioartekotzea

MIL Lisboa: Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa

Musika Bulegoak MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa antolatu du Lisboan (Portugal). Erresidentzia artistiko honetan parte hartzeko aukeratua izango den ekoizlea sei egunetan zehar Lisboan izango da beste hainbat artistarekin batera elkarlanean. Sormen prozesu honen emaitza irailaren 28an aurkeztuko da zuzenean MIL Lisboa jaialdiaren aurkezpen ofizialean. Musika Bulegoak bere gain hartuko ditu proiektu honetan parte hartuko duen ekoizleak izango dituen gastuak: – Ekoizlearen bidaia gastuak. – Lisboan 6 egunetako egonaldia eta dietak. – Ekoizlearen managerrarentzat Lisboara joan etorria eta hiru egunetarako alojamendua eta dietak. – Estudioa eta estudioko teknikariak. – Promozio digitala. – Erresidentzia proiektuaren Ikus-entzunezko dokumentazioa. Proiektu honetan parte hartu nahi duten musika elektronikoko ekoizleek galdetegi hau bete beharko dute maiatzaren 31a baino lehen. MIL Lisboako antolakuntza arduratuko da egonaldi artistikoan parte hartuko duen proposamena aukeratzeaz. Galderak eta informazio gehiago: arkaitz@test.nuco.es / 688 657 495.
+ Info

2022.05.12

Berriak

2021 Musikaren Urtekaria

2016an sortu zenetik, eta seigarren urtez jarraian, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Jardun osoa biltzeko asmorik ez badu ere, aurreko urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia izan ohi du argitalpen honek, begirada anitz eta osagarriak bilatuz eta musika egitea ahalbideratzen duen ekoizpen-kate konplexua osatzen duten eragileei ahotsa emanez. Gure 2020ko Musikaren Urtekaria, hemen duzun honen aurretik argitaratu zena, erreklamazio batekin ireki genuen: «Ekaitzaren ondoren, aukera iritsi behar da». Mundu osoan musika ia erabat gelditu zen urte beltz haren ondoren, musikari eta sektoreko profesional guztiok 2021a susperraldiaren urtea izango zela uste genuen. Irrika hori, zoritxarrez, ez zen gauzatu: 2021a 2020aren jarraipena izan zen ia efektu guztietan, susperraldia ez zen gauzatu eta musikaren sektorea burua altxatu ezinik ibili zen. Bere egoera, izan ere, okerrera egin zuen, pandemiaren lehen hilabeteetan irautea ahalbidetu zuten baliabideak eta aurrezkiak agortuz joan zirelako. UNESCOk berak ohartarazi zuen «artista askoren egoera prekariotik jasangaitzera igaro zela». Azken hilabeteetan gauzak hobetzen ari direla dirudien arren, Urtekari honek 2021ean gertatutakoa eta pandemiaren ondorioz sektorea nola aldatu den du ardatz. Bere orrialdeetan -bikoitza, aurreko urteekin alderatuta- askotariko gaiak ukitzen dituzten artikuluak bildu ditugu: jabetza intelektualaz, kontratazioaz, kontzertu-aretoen estrategia berrietaz, nazioarteko lankidetzaz edo azokek elkargune gisa duten garrantziaz hitzegiten dutenak, esate baterako. Era berean, euskal musika elektronikoaren eta rockaren eszenei gainbegiratuak aurkituko dituzu, Euskal Herrian egindako zinemari begirada musikal bat, ospakizunak eta efemerideak, asoziazionismoari edo kritika musikalari buruzko gogoetak… Guzti hauek, tesela gisa, Musika Bulegoarentzat 2021a izan zenaren mosaikoa osatzen dute.   Kolaboratzaileak -Carmen Zapata -Jon Pagola -Ruth Manzano -Joseba Lopezortega -Marta García -Myriam Miranda -Arkaitz Villar -Iker Bárbara -Maite Bilbao -Mikel Chamizo -Jonay Armas -Nekane Díaz -Trío Zukan -Ricardo Aldarondo   2021ko urtekaria doan deskarga dezakezu hurrengo irudian klik eginez. Musika Bulegoko bazkide bazara, kopia bat jasoko duzu zure etxean.
+ Info

2022.05.12

Berriak
Sustapena

Eneritz Furyak eta MICE, 2022ko Basque Music at Primavera Pro showcaseko protagonistak

Eneritz Furyak eta MICE izango dira ekainaren 6tik 9ra Bartzelonan egingo den Primavera Pro nazioarteko musikaren topaketan Basque. Music. ekimenak antolatuko duen kontzertuko protagonistak. Aurten ere Basque. Music.-ek Primavera Pro-n parte hartuko du. Euskal Herriko bi proposamen hauen kontzertua CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan ospatuko da: ekainaren 8an MICE eta ekainaren 9an Eneritz Furyak. Kontzertu hauetan Bartzelonako nazioarteko azoka profesionalean parte hartuko duten musikaren profesionalak egongo dira eta bi proposamen hauek haiekin kontaktatzeko aukera izango dute. Kontzertu hauetara joateko sarrera doakoa izango da. Primavera Pro Nazioarteko musikaren sektorean ezinbesteko zita da Primavera Pro. Streming-ari esker mundu osora zabalduko da eta modu presentzialean egingo diren ekitaldiak CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan antolatuko dira. Jardunaldi profesionalen hamahirugarren edizioa izango da 2022koa. Primavera Sound jaialdiak bere 20. urtemuga ospatuko duen bi asteburuen tartean ospatzeak nazioarteko profesionalen presentzia nabarmena areagotuko du.
+ Info

2022.05.02

Berriak
Ekitaldiak

ELENA SETIENi elkarrizketa, Musika Bulegoa saria 2017 “Lana aintzatesteak lanean jarraitzera bultzatzen du beti”.

2017an Musika Bulegoa saria jaso zenuen. Zer ekarri du zuretzat horrelako sari bat jasotzeak? Lehenik eta behin, ilusio handia egin zidan. Nire aita harro sentitu zen eta, gainera, saria emateko ekitaldia Donostian izan zen eta berak ekitaldira etortzeko aukera izan zuen. Zuzenean entzun ninduen azken aldia izan zen. Hilabete gutxira bat-batean hil zen. Beraz, saria eta zeremonia oso era berezian gogoratzen ditut. Gainera, lana aintzatesteak lanean jarraitzera bultzatzen du beti. Garai latzak bizi izan ditugu azken bi urte hauetan. Nola egin duzu lan pandemia garaian? Zailtasun handiak izan dituzu zure sorkuntzak garatzeko? Hasieran, guztiok ia maila orokorrean konfinatzeak sortutako harridura eta gainera erori zitzaigun pisua sormenerako “zapalgailu” moduko zerbait izan ziren niretzat. Argia itzali zitzaidan, sormenean geldialdia izan nuen. Pixkanaka-pixkanaka, berriro ekin nion, eta “Unfamiliar Minds” diskoa atera berri dut. Lehenengo kantuaren izenburua 2020 da, eta disko osoa bizi genuen/dugun egoera horri ematen diodan nolabaiteko erantzun artistikoa da. Nola definituko zenuke zure burua artista gisa?  Erantzunei buruz ari garela, niretzat sortzea ni nagoen uneari erantzutea da. Horregatik, zaila egiten zait nire burua artista gisa definitzea edo estilo etiketa espezifiko bat jartzea. Aldaketak eta bultzadak nahiko ondo definitzen nautela uste dut. Nazioartean aritu zara lanean. Kanpoan lan egiteak artista bat aberasten duela uste al duzu? Zer ikasi duzu egon zaren lekuetan? Bai, uste dut aberasgarria dela. Ez bakarrik maila artistikoan, baita garapen pertsonalean ere, bizitza ikusteko edo sentitzeko beste modu batzuk ulertzeari dagokionez. Liluragarria da leku desberdinetako eszena artistikoak arautzen dituzten mekanismoak ulertzea, bakoitza ezberdina, baina aldi berean ezaguna. “Arrakastaren” ideia erlatibizatzen ere laguntzen du. Azkenean, arrakasta, gure buruari ondo sentiarazten gaituena egiten uztea da, gustatzen zaigun horretan orduak ematea, gure lana nola edo zenbat estimatzen den alde batera utzita. Zer duzu esku artean 2022rako?  Nire lan berria orain gutxi kaleratu da eta Euskal Herrian eta Espainian aurkeztuko dut. Bitartean, konposatzen eta sormenerako energia zaintzen jarraitzen dut. Sasoian jarraitu behar da!
+ Info

2022.05.02

Berriak
Nazioartekotzea

Zetak taldeak BIME PRO Bogotan eskainiko duen kontzertua, Basque. Music.-en hurrengo geltokia

BIME Bogota azokaren lehendabiziko edizioa maiatzaren 4tik 7ra egingo da. Zetak taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du maiatzaren 5ean, osteguna, Zula agertokian. Basque. Music. plataformaz gain, Dabadaba aretoak, Last Tour-ek, Musika Bulegoak, Munster Records-ek, Panda Artist management-ek eta Oso Politazigiluak, besteak beste, osatuko dute Bogotako Musika Industriaren Nazioarteko Kongresuan parte hartuko duen euskal espedizioa. Musika Industriaren Nazioarteko Topaketa duela hamar urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean egoitza berria du. Hitzordu berria maiatzaren 4tik 7ra izango da Bogotan. Udazkenean, ohi bezala, BIME urriko azken astean ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako lehen edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, grabatutako musika eta zuzeneko musika, plataformak, startupak edo marko legegileak, eta horiek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diren gaietako batzuk. Euskal musikak ikusgarritasun berezia izango du Bogotan. Jardunaldi profesionalak, negozio-harremanak, BIME CITYren showcaseak eta biniloaren industriaren kongresua euskal profesionalek, artistek eta enpresek parte hartuko duten jardueretako batzuk baino ez dira izango: Basque. Music. Euskal musikaren industria munduan zabaltzen duen markak bere nazioartekotze-eredua aurkeztuko du Iberoamerikako herrialdeekin batera egingo den saio batean. ZETAK-ek, bere elektronika unibertsalarekin, Kolonbiara eramango du euskara Basque. Music-ek antolatutako Showcase-ari esker. Kontzertua BIME CITY programazioaren barruan burutuko da mundu osoko beste 27 artistarekin batera. Alfonso Santiagok, Last Tourreko CEOak, panel batean parte hartuko du, eta bertan «Simpatía por la Industria Musical»  podcastaren edizio berezi bat grabatuko da zuzenean, Subterfuge Radio-ren podcast-a. Carlos Galánekin (Subterfuge Records-eko CEO), Tomás Cookmanekin (Industria Works-eko CEO) eta Diana Rodriguezekin (Criteria Entertainment-eko CEO) batera arituko da. Musika Bulegoko Arkaitz Villarrek Cali eta Norvegiaren arteko harreman musikalari buruzko panela moderatuko du. Dabadaba aretoko Iñaki Otalorak eta Oso Polita zigiluko zuzendaria den Beatriz Concepcionek  speedmeetingsaioetan parte hartuko dute. Gainera, euskal zigiluak parte hartze nabarmena izango du biniloaren industriaren kongresuan. Bertan, Iñigo Pastor euskal enpresari eta arkeologoak 1983an sortu zuen Munster Records diskoetxe independenteak ere parte hartuko du. URTE OSOAN MARTXAN DAGOEN NAZIOARTEKO KOMUNITATEA Duela hamar urtetatik urria iristen den bakoitzean Bilbon gertatzen den antzera, maiatzeko lehenengo astean, musikaren industriako berrikuntzaren, teknologiaren, networkingaren eta etorkizunaren erdigunean bilakatuko da Bogotá. Etengabean eraldatzen ari den industria baten etorkizuna sustatzen duten erronken gainean hausnartzeko gune bat sortzea xede duen ekitaldi garrantzitsua izango da. Maiatzaren 4tik 7ra Bogotán eta urriaren 26tik 28ra Bilbon, Latinoamerikako eta Europako profesionalak bilduko dira BIMEn, bi kontinenteak lotzen dituzten zubiak inoiz baino sendoagoak diren honetan. Topaketa online ere jarraitu ahal izango da BIME plataformaren bitartez; urteko 365 egunetan dago aktibo plataforma hau, eta mundu osoko musikaren 3.000 profesional baino gehiagorekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzeaz gain, aurreko edizioetako edukiak ere aurkitu daitezke bertan.
+ Info

2022.04.26

Berriak
Ekitaldiak

BRAIS NOVOARI elkarrizketa, Musika Bulegoa saria 2021 “Hunkigarria da musikan ikuspegi eta diziplina desberdinetatik aritzen diren pertsonen aintzatespena sentitzea”

Iaz saritua izan zinen. Zer esan nahi du zuretzat horrelako sari bat jasotzeak? Sari honen berri eman zidatenean, harridura eta poz handiz hartu nuen. Beti da hunkigarria musikan ikuspegi eta diziplina desberdinetatik aritzen diren pertsonen aintzatespena sentitzea, sari hauek ematen dituen epaimahaiaren kasuan bezala. Poztasun berezia sentitu nuen, halaber, saritutako lanarengatik “Madera Quemada”. Gitarra bakarlari eta elektronikorako pieza da. Duela denbora batetik hona, musika-tresna akustikoak eta prozedura elektroakustikoak (zuzeneko elektronika zein aurrez grabatutako material elektroakustikoa duten audio-pisten exekuzio sinkronizatua eta zuzeneko interpretazio instrumentala) uztartzen dituzten obren konposizioan ari naiz zentratzen. Horrelako lan batean sari hau jasotzea bultzada handia da aspalditik murgilduta nagoen sormenaren norabide honetan. Musika-tresnetarako konposatzeari uko egin gabe, jakina, kontzertu-obretan elementu elektroakustikoak edo/eta ikus-entzunezkoak musika-tresnekin eta talde instrumentalekin batera sartzea ikertzen eta lantzen jarraitu nahi dudan bidea da. Konpositorea zara. Zelan definituko zenuke zeure burua konpositore gisa? Galdera honen helburua gehien identifikatzen naizen konposizio-estiloa aipatzea dela imajinatzen dut. Etiketen oso lagun ez banaiz ere, ikuspegi hori kontuan hartuta, Musika Garaikideko konpositore gisa definituko nuke neure burua. Musika Garaikidea, XX. mendeko mendebaldeko konposizio-tradiziotik eta Musika Klasikotik betidanik datorren egungo konposizio-korronte gisa ulertuta, kontserbatorioetan eta unibertsitateetan irakatsia eta musika-taldeek zabaldua, hala nola orkestrek, ganbera-taldeek eta bakarlariek, diziplina arteko instituzioekin batera, opera eta ballet edo/eta dantza garaikide antzokiak, besteak beste. Horrez gain, duela urte batzuetatik hona musika elektronikoaren korronte esperimentalen (Ambient, zaratakeria, IDM, elektronika progresiboa, etab.) eta bideo-artearen inguruan egin dudan pixkanakako hurbilketa ere aipatuko nuke, horiek aztertuta egungo kontzertuko musika garaikidean korronte horietako elementuak erabili ahal izateko. Ez da gauza bera musika sortzea zuk zeuk jotzeko edo beste batek interpretatuko duen musika sortzea. Zer sentitzen duzu beste norbaitek zure musika jotzen duenean? Norberak ikasi ez dituen musika-tresnetarako musika-konposizioa eta, jakina, hainbat musikarik eta musika-tresnak osatutako musika-taldeentzako konposatzeko aukera musikagile baten lanaren alderdirik interesgarrienetakoa da, zalantza barik. Hainbat musika-tresna konbinatuz, bakoitzaren tinbreez ez ezik, konbinazio horien ondoriozko tinbre berriez ere goza dezakegu. Obra berean musika-tresna desberdinetarako konposatzeak soinu-mundu berriak sortzeko aukera izatea dakar neurri batean, horietako bakoitzaren tinbreen konbinaziotik eratorritako meta-instrumentu multzoa. Bestalde, konposatzen dudan musika beste pertsona batek edo batzuek jotzea dago. Interpretearen aurrean esker ona sentiarazten dit, idatzi dudan horretan arakatzen ematen baitu denbora. Aitortu behar dut azken urte hauetan benetan zorionekoa izan naizela lan egin ahal izan dudan interprete guztiekin, beraientzat idazten nuen horretan beti jarri duten interesarengatik eta ahaleginarengatik. Eta interpreteekin lan eginez ikasten dena ere oso interesgarria da. Eta ez bakarrik menperatzen duten musika-tresnaren maila teknikoan (horretan ere bai), baita musikaren ikuspegitik proposatu dudana ulertzeko duten modua entzuteari dagokionez ere. Hori ulertzeak eta horri buruz hitz egiteak biziki aberasten du konpositore gisa dudan sormen gaitasuna. Zure sorkuntzak lan handiaren ala inspirazioaren emaitza dira? Biak, nolabait esanda. Dena den, nire ustez, inspirazioa sormen-prozesuan gertatzen diren saiakuntza- eta errore-prozesuak definitzeko modua da. Azkenean, “inspirazioa agertzen den” egun hori uste dut askotan lanez beteta egon diren eta ideiak eta materialak baztertu ditugun aurreko egun askoren emaitza dela. Egia da egun batzuk besteak baino hobeak direla. Osasuna, aldartea, gure inguruneko arazoak, lo egin ahal izan dugun ala ez… kontuan hartuta, egun batzuetan errazagoa da lanean kontzentratzea beste batzuetan baino. Baina etengabeko lanarekin bakarrik aurki daiteke inspirazio hori, sormen-lanaren prozesuaren ondorioa da, hau da, ideiak alde batera utzi eta baztertzen jakitea, azken emaitzan islatzen dena bezain lan garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da. Zein proiektu duzu aurreikusita 2022rako?  Zorionez hainbat gauza lantzen ari naiz, eta guztiak elektronika eta musika-tresna akustikoak uztartzen dituztenak. Esan dezaket, pianorako eta elektronikarako lan ziklo batean ari naizela, txisturako, akordeoi mikrotonalerako, perkusiorako eta elektronikarako lan bat berrikusten ari naiz, saxofoi eta akordeoirako duo bat eta baita akordeoia eta elektronikarako eta ensemble eta elektronikarako kontzertu bat ere, perspektiban ditudan beste proiektu batzuk ahaztu gabe.
+ Info

2022.04.25

Berriak
Bestelakoak

EZAGUTU BDCCREN ZERBITZUAK

Oraindik ez al dituzu ezagutzen EUSKADIKO KULTUR ETA SORMEN BARRUTIAREN (BDCC) zerbitzuak? BDCC 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP 2030-RIS3 Euskadi) barruan dagoen ekimen bat da, non kultura- eta sormen-industrien sektorea (KSI) Euskadirentzako aukerako lurraldetzat hartzen den. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen Sailak elkarrekin koordinatutako herrialde-proiektu bat da BDCC. Euskadiko KSIetako enpresa edo profesional gisa, BDCCko hurrengo jardunaldira joateko gonbidapena bidaltzen dizugu: “EZAGUTU BDCCREN ZERBITZUAK”. BDCCren webgunean ikus dezakezunez, hainbat baliabide eta zerbitzu ditugu: tresnak, doako aholkularitza-zerbitzu espezializatua, BDCC Ostegunal, BDCCren gaikuntza-programak, etab. MAIATZAREN 2AN jardunaldi irekia egingo dugu Euskadiko KSI guztientzat, gure zerbitzuak ezagutarazteko. EZAGUTU BDCCREN ZERBITZUAK: TOKIA: Kutxa Kultur Kluba. Tabakalera, Mundaitz Kalea, 1, 20012 Donostia, Gipuzkoa ORDUA: 17:30-19:30 eta networkinga 19:30-20:30 JARDUNALDIAREN XEHETASUNAK: •17:30-18:00 BDCCren zerbitzuen aurkezpena (Streaming bidez ere bai) •18:00-18:30 Beste enpresa batzuen esperientziak BDCCrekin (Streaming bidez ere bai) •18:30-19:30 Aholkularitza Express + Zure beharrak identifikatzeko dinamika •19:30-20:30 Networking Jardunaldian, BDCCko taldeak AHOLKULARITZA EXPRESS egingo du bertaratutako pertsona guztiekin. Enpresa edo profesional bakoitzak elkarrizketa pertsonalizatua izan ahal izango du BDCC taldearekin, bere erronkei aurre egiten hobekien lagundu dezaketen zerbitzuak ezagutzeko. Inskripzio-hurrenkeraren arabera egingo da arreta. Bitartean, bertaratzen diren gainerako pertsonek dinamika bat egingo dute beren negozio-beharrak identifikatzeko. Oraindik aholkularitzarik jaso ez baduzu eta interesa baduzu, JARDUNALDI HONETAN: KLIKATU HEMEN IZENA EMATEKO EGIN KLIK HEMEN STREAMING BIDEZ KONEKTATZEKO Edozein zalantza izanez gero, idatzi info@basquedcc.eus helbide elektronikora edo deitu 627 671 552 telefonora.
+ Info

2022.04.19

Berriak
Ekitaldiak

TRÍO ZUKAN-eri elkarrizketa “Denbora luzez eta pasio askorekin egindako lanari aipamen eta balorazio benetan estimatua izan zen saria jasotzea”

2020an jaso zenuten Musika Bulegoa Saria. Zer izan zen zuentzat honelako sari bat jasotzea? Ohorea, ohore handia. Saria denbora luzez eta pasio askorekin egindako lanari aipamen eta balorazio benetan estimatua izan zen. Musika Bulegoak askotariko eragileak biltzen ditu eta aniztasun horren adierazle den Saria, gure lanari emateak ondo egindako lanaren errekonozimendua suposatu zuen guretzat. Hiru instrumentu uztartzen dituzue, elkarrekin batera entzutea oso ohikoa ez dena: perkusioa, akordeoia eta txistua. Non dago zuen arrakastaren sekretua? Txistu, akordeoi eta perkusioaren instrumentu-formazioa ez da inoiz hainbeste landu, Zukanen jaiotzaren aurretik. Tresna horiek elkartzea da hirukotearen oinarri nagusienetako bat, eta, jakina, bere alderdi positiboak eta negatiboak ditu. Alderdi positiboa oso agerikoa da: hiru instrumentu lehen aldiz elkartuz gero, tinbre edo sonoritate berriak lortzen ditugu. Eta alde negatiboari dagokionez, zerotik hasi beharrarekin aurkitu ginen, ia musikarik ez zegoelako idatzita. Kasuistika horrek hainbat konpositorerekin lan egitera behartu du Zukan hasieratik, errepertorio berria sortzeko. Gaur egun konpositore nazioko eta nazioarteko konpositore ugarirekin lan egin dugu, eta aurrekaririk ez dagoenez, oso pieza desberdinak eta anitzak sortu dira. Horrek taldeari eta honen kontzertuei ikaragarrizko freskotasuna eman dio, eta zerbait originala sortu du. Gainera, gauza desberdinak frogatzea gustatzen zaigu, beti musika garaikidearen barruan baina estetika desberdinekin ausartzen gara, instrumentu desberdinekin, elektronikarekin eta beste disziplina artistikoekin ere aritzen gara… helburua artea egiteko modu desberdinak aurkitzea eta hauekin disfrutatzea da, eta honen bidez publikoari ere gozamen hori eman eta musika ikuspuntu desberdin batetik ezagutzeko aukera ematea. Musika komertzialetik asko urruntzen zarete. Uste duzue zailagoa dela honelako lanek arrakasta izatea? Ez da erraza zailtasun maila hori neurtzea, izan ere musika estilo bakoitzak merkatu oso desberdinak ditu. Gure kasuan, egiten dugun musika nahiko minoritarioa dela badakigu, gehiengotan zirkuitu espezializatuetan mugitzen garelako. Dena den, gure ustez musika garaikidea denontzat da, ez da espezializatuta dagoen jendearentzat bakarrik, eta gure nahietako bat da gizartean gaur egungo musikarekiko dagoen barrera psikologiko hori pixkanaka- pixkanaka hausten joatea. Gure proposamenak freskoak, berriak, desberdinak dira, edo hala izan daitezen saiatzen gara behintzat, eta publikoa gure kontzertuetatik pozik ateratzen dela konturatzen gara. Horrek indarra ematen digu lan honekin jarraitzeko, sortzen jarraitzeko.  Urte zailak izan dira pandemia dela eta. Nola eraman duzue egoera hau guztia talde bezala? Egoerak utzi digun era egokienean egiten saiatu gara. Garai zailak izan dira guztiontzat eta Zukan, talde guztiak bezala, aurrez bizigabeko egoeratan aurkitu da: positiboak, kontzertuen data-aldaketak, jotzaileen bajak eta gehiago. Zailtasun egoera bakoitzean irtenbide egokiena bilatu eta gure lana eta pasioa aurrera ateratzea izan dira helburu nagusia beti, eta gure kasuan, esan dezakegu, ondo moldatu dugula egoera eta ez dugula kontzerturik bertan behera utzi beharra izan; lehenago edo beranduago guztiak ospatzea lortu dugu. Zer espero duzue 2022rako? 2022rako, Zukanen lan-ildoarekin jarraitzeko asmoa dugu, hau da, errepertorio berria enkargatu, berrikusi eta hainbat jaialditan estreinatu, bai musika garaikidean espezializatutakoetan eta baita orokorragoetan ere. Gainera, 2022an oso erakargarriak iruditzen zaizkigun hainbat proiektu ditugu: lehenengoa maiatzean aurkeztuko dugu, eta Leongo Siderurgiaren Museoarekin, Antonino y Cinia Fundazioarekin eta Hara Alonso konpositorearekin egindako ekoizpena izango da. Leongo Sabero haraneko Herrera II meatze-putzuko makina-gelarako propio diseinatutako ikuskizuna da. Gero, udan, grabazio-estudioan sartuko gara gure bigarren CDan lan egiteko. IBS Classicalekin elkarlanean egindako lana izango da, eta jaso ditugun azken obrak bilduko ditugu bertan. Eta udazkenean, beste kontzertu batzuez gain, Txiprera joateko egun batzuk erreserbatuko ditugu. Bertan gure lana erakutsiko dugu Pharos ganbera-musikaren nazioarteko jaialdi entzutetsuan.
+ Info

2022.04.13

Berriak
Ekitaldiak

MUSIKA JARDUERA PROFESIONALENTZAKO DIRULAGUNTZEI BURUZKO WEBINAR SAIOA

Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen MUSIKA JARDUERA PROFESIONALENTZAKO DIRULAGUNTZEI buruzko webinar saioa antolatu du 2022ko apirilaren 13tik maiatzaren 13ra irekita egongo den deialdiaren nondik norakoak azaltzeko. Webinar saio hau 2022ko apirilaren 26an burutuko da goizeko hamaiketan eta bertan parte hartzeko esteka honetan izena eman behar da. Webinar hau Sympathy for the Lawyer-ek eskainiko du eta gazteleraz izango da. Hauek dira Eusko Jaurlaritzak abiatu dituen deialdiak: mk1.- Partituren edizioa. mk2.-Musika-proiektu unitarioak -beren proiektuen autogileei zuzenduta-. (1) mk3.-Enpresa-ekimenak -askotariko musika talde edo proiektu desberdinei euskarria ematen dieten entitateei zuzenduta-. (1) m4.-Zuzen-Zuzenan zirkuitua (aretoei zuzendua: programazioa eta jarduera osagarriak). mk5.- Musika-zikloak. (1)    Modalitate hauen bidez (mk2 eta mk3),  diruz laguntzen dira musika-ekoizpeneko proiektuak (eta bestelako jarduera batzuk ere, hala nola ikerketa, sentsibilizazioa  eta abar). Kanpo gelditzen dira berriz, besteak beste,  zuzeneko ekoizpenen promozioa eta salmentarekin zerikisirik duten jarduerak. (Jarduera-eremu hori  maiatzean argitaratuko den beste deialdi baten xedea da.  2.- Garrantzitsua: • Arretaz irakurri behar da deialdia: oro har eta modalitate bakoitzean sartzeko baldintzak, balorazio-irizpideak, etab. • Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan egongo dira eskuragarri, deialdia argitaratu eta hurrengo egunean: – Partituren edizioa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247321 – Musika proiektu unitarioak: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247322 – Musika ekimen enpresarialak: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247323 – Zuzen-Zuzenean zirkuitua: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247324 – Musika zikloak: https:// www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247325
+ Info

2022.04.11

Berriak
Sustapena

Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak eta Bulego, Artistas en Ruta zirkuituan

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2022ko urteko bigarren seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Verde PratoAmakLukiekEzpalak eta Bulego. Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlari “Artistas en Ruta”-n parte hartutakoak dira; Idoia, Dupla, Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera besteak beste. Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du eta hurrengo zikloan proposamenak aurkezteko deialdia irekite dago esteka honetan.
+ Info

2022.04.11

Berriak
Ekitaldiak

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO-ri elkarrizketa: Musika Bulegoa Sariak 2020 “Musika Bulegoa Sariek ondo ari zarenaren sentsazioa eraikitzen laguntzen dute”

2020an jaso zenuten Musika Bulegoa Saria. Zer izan zen zuentzat honelako sari bat jasotzea? Lan handia suposatzen du talde bat aurrera ateratzeak, askotan ikustezina den lana gainera, eta horrelako sariek nolabaiteko ondo ari zarenaren sentsazioa eraikitzen laguntzen dute. Maila internazionalean asko mugitu zarete. Pandemiak, zentzu horretan, zaila jarri du. Zaila izan al da eszenatokietatik kanpo hainbeste denbora ibiltzea? Alde batetik asko somatu dugu faltan zuzenekotan gertatzen den ikusleekiko konexioa, baina bestetik hausnarketarako eta indarrak eta gogoak berreskuratzeko aukera bezala hartzen saiatu gara. Baina dudarik gabe gogorrena nazioarteko bidaiarik egin ahal ez izatea izan da. Zer moduko harrera du euskal rock-ak gure mugetatik kanpo? Normalean gauden tokiko rock taldeekin batera jotzen dugu beste herrialdetan gaudenean beraz estiloak ez du hausturarik planteatzen eta egia esan ez dugu inoiz sentitu abesteko erabiltzen dugun hizkuntza traba bezala, kontrakoa, askori oso exotiko edo egiten zaio gure hizkuntza ulergaitz bezain ederra. Zuzeneko bat ezberdin planteatzen da Euskal Herrian zaudetenean edo kanpora zoaztenean? Guk beti ematen dugu gure onena etxetik kanpo etxean bezala. Zer espero duzue 2022rako? Zertan zaudete lanean? Diska berria atera dugu oraintxe eta gure asmoa betikoa da, gauzak normaltzen doazen heinean kontzertuak egiten jarraitzea, alegia.
+ Info

2022.04.04

Berriak
Bestelakoak

INAEMen musikari laguntzei buruzko webinarraren aurkezpena

2022eko apirilaren 1an, ostirala, Musika Bulegoak Sympathy for the Lawyerabokatu bulego espezializatuarekin batera antolatu zuen webinarraren aurkezpena aurkituko duzu hemen. Webinarra INAEMek ireki berri duen “Dantza, Lirika, Musika, Antzerkia eta Zirkurako diru laguntzen” deialdiari buruzkoa izan zen. Laguntza hauek eskatzeko epea 2022ko apirilaren 8an amaituko da (lotura). Aurkezpena gazteleraz: Webinar Ayudas a la musica lirica y danza INAEM 2022_Musika Bulegoa
+ Info

2022.04.04

Berriak

BELAKORI elkarrizketa “Kontzertuetan jendea berriro zutik eta saltoka ikusteak oso zoriontsu egiten gaitu”

Iaz sarituak izan zineten. Zer suposatzen du zuentzat honelako sari bat jasotzeak? Ohorea da sari bat jasotzea eta gehiago zure lana saritzen denean. Baina kasu honetan, pandemiarekin eta musika mundua nola zegoen ikusita, garrantzitsuagoa izan zen guretzat. Plastic Drama diska, pandemia erdian atera genuen eta ezin izan genuen guk nahi genuen moduan aurkeztu, kontzertu pila bat bertan behera geratu zirelako. Horregatik sari hau jasotzeak asko suposatu zuen guretzat. Musika Bulegoa Sariak Euskal Herri mailan dauden sari garrantzitsuenak dira. Sektorearentzako honelako aitortzak egotea garrantzitsua al da? Oso garrantzitsua. Bai pandemia garaian eta baita honetatik kanpo ere. Musika oso ahul dagoela esan dezakegu, oso zaila da proiektu bat aurrera eramatea eta nolabaiteko aitortza jasotzea beti da pozgarria. Pandemia garaian egindako lan batengatik sarituak izan zineten. Nolakoa izan zen horrelako egoera batean lan egitea? Oso zaila. Gu musikatik bizi gara eta baita gure inguruan dauden teknikariak, managerrak… Musikatik baino gehiago, kontzertuetatik bizi garela esan genezake eta hauek ez daudenean, edo murrizten direnean, egoera zailagoa bihurtzen da. Hala ere, era batera edo bestera aurrera ateratzen saiatu ginen, kontzertuak jotzeko ideiak pentsatuz edo pandemiatik kanpo egiten ez ditugun gauzak eginez. Talde bezala bizirik segitzea lortu genuen eta hori ez da gutxi. Zuena bezalako taldeek publikoa behar dute. Eszenatokietatik kanpo horrenbeste denboraz ibili ostean, zer moduzkoa izan da berriro oholtza gainera igotzea? Onena, dudarik gabe, jendea berriro ere zutik ikustea izan da, oraindik musukoarekin, baina salto handia izan da hori. Publikoa eserita dagoela kontzertu pila eman ditugu eta alde positiboa bilatzen saiatu ginen. Errepertorioak aldatu behar izan genituen, abesti asko birmoldatu ere, normalean joko ez genukeen antzokietan jo dugu eta musikari bezala erronka desberdinak gainditu ditugu. Baina jendea berriro zutik eta saltoka ikusteak oso zoriontsu egiten gaitu Zer espero duzue 2022 honetan? Badirudi normaltasuneranzko bidea berreskuratzen ari garela… Guztiz. Momentuz, kontzertu “normalak” ematen ari gara eta Estatu Batuetan bira batean izan gara. Honetaz gain Mexiko, Ingalaterra eta Alemaniatik ere pasatuko gara. Oraindik ezin dugu sinetsi. Horrela jarraitzea espero dugu eta pandemia laster guztiz bukatzea ere. Lan berria kaleratu eta apirilean estreinatuko duzue. Zer aurkituko du entzuleak bertan? Pandemia garaian atera genuen Plastic Drama diskaren edizio berezia izango da, bertan nazioarteko artista askoren ‘remix’-ak egongo dira… Crystal Fighters, The Vaccines, Wolf Alice, Hinds, Delaporte… Bezalako taldeekin kolaboratu dugu eta ilusio asko egiten digu lan hau kaleratzeak. Pandemian atera genuenez, diskoaren bizitza pixka bat luzatu nahi izan genuen eta miresten ditugun artistekin batera ateratzeak asko lagunduko digu helburu hori betetzeko.
+ Info

2022.04.04

Berriak
Ekitaldiak

BDCC-REN SENDOTZE PROGRAMAREN 2.EDIZIOA

Dakizunez, 2021 eko uztailaren 8an EUSKADIKO KULTURA ETA SORMEN BARRUTIA (BDCC) aurkeztu zen jendaurrean. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2030 Planaren (ZTBP 2030-RIS3 Euskadi) barruan kokatzen den ekimena da, eta kultura- eta sormen-industrien sektorea Euskadirako aukera-lurraldetzat hartzen da. Esparru horretan, joan den urtean enpresa-proiektuak sendotzerabideratutako ekimen bat abiarazi genuen. Ekimen horretan sektoreko enpresek parte hartu zuten, eta parte hartu duten enpresek oso balorazio positiboa egin dute programaren kalitateagatik eta enpresa gisa lortu dituzten emaitzengatik. KLIKATU HEMEN LEHENENGO EDIZIOKO PARTE-HARTZAILEEN TESTIGANTZAK EZAGUTZEKO Lehen edizio honek arrakasta handia izan duenez, 2022an abian jarriko dugu ENPRESA-PROIEKTUAK KONTSOLIDATZEKO PROGRAMAREN 2. edizioa, kultura- eta sormen-industrien sektorearen lehiakortasuna eta ekonomia indartzea sustatzeko tresna gisa. Programa hori 2022ko apiriletik uztailera bitartean garatuko da. Programa zuzendaritzako ardura duten pertsonei, enpresetako bazkideei eta Euskadiko KSIetako autonomoei zuzenduta dago, enpresa-proiektu bat garatu nahi badute (nazioartekotzearekin, digitalizazioarekin, berrikuntzarekin, negozio- edo zerbitzu-eredu berriekin eta abarrekin lotutako proiektuak) eta, programak eskaintzen duen gaikuntza- eta laguntza-prozesu adituaren bidez, arrakasta handiagoz inplementatu ahal izango bada. Edizio honetan, programa 20 enpresa-proiektutara mugatuko da, eta hautagaitzak eta proiektu-proposamenak aukeratu ondoren parte hartu ahal izango dute.Eskabideak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 14ra artekoa da. Eskaerak posta elektroniko baten bidez egingo dira, uetxebarria@innobasque.eusbidalita.
+ Info

2022.04.04

Berriak
Bestelakoak

Musika-sektoreko lan-harreman araubide berriari buruzko gida: 5/2022 Errege Lege Dekretua.

Musikan espezializatutako, Sympathy For The Lawyer, abokatu bulegoak, 5/2022 Errege Lege Dekretuan jasotako musika-sektoreko lan-harremanen araubide berriari buruzko gida bat idatzi du. Bertan, musikaren arloko kontratazioari eragiten dioten azken aldaketak eta berrikuntzak zehazten dira. Hauek 2022ko martxoaren 31ean sartu dira indarrean. Hobekuntzak funtsezkoak dira eta musikaren errealitatera gehiago hurbiltzen diren arren, oraindik, hilabete batzuk badaude aurretik Artistaren Estatutuaren inguruan Azpibatzordeak egin zuen zirriborroan islatzen diren aldarrikapenak sartu ahal izateko. Hemen aurkitu dezakezue gida: Guía SFTL nuevo régimen laboral artistas – RD52022 2
+ Info

2022.03.31

Berriak
Ekitaldiak

SARA ZOZAYARIri elkarrizketa, Musika Bulegoa saria 2021 “Sortzen ditudan kantuetan momento bitalak islatzen saiatzen naiz”

2021ean jaso zenuen Musika Bulegoa Saria. Zer izan zen zuretzat honelako sari bat jasotzea?  Bizitzan nahiago izaten dut gutxi espero eta beraz, sorpresa politak datozenean, ba opari moduko bat da. Hau horrelakoa izan zen, espero ez nuen opari polita. Nola definituko zenuke zure burua artista bezala? Momentu bitala, sortzen ditudan kantuetan islatzen saiatzen den musikaria naiz. Transformazio etengabean, estiloak ez nau lotzen eta instintiboki nahiago dut sortu gehiegi pentsatu baino. Kontserbatorioan hasi zinen ikasten, ikasketa klasikoago batekin. Ze eragin du horrek zure musikan? Ikasketa profesionalak eman didatena asko da baina konstantzia azpimarratu nahi nuke. Beste mundu asko bezala, musikarena ez da erreza eta beti diot aurrera egiteko modu bakarra konstante izatea dela. Bestetik, musika hain sakonki landu izanak eman didan erreztasuna, orain guztiz eskertzen dut. Benito Lertxundi, Belako… artista handiekin batera lan egiteko aukera izan duzu. Bertigoa ematen al du? Beti diot geroz eta artista handiagoa, orduan eta humilagoa dela parean topatu dudana. Lan egiteko aukera hauek asko baloratzen ditut, horrelako karrera baten atzean dagoen lan eta prozesua ezagutzeko aukera ematen baitizute. Zer espero duzu 2022 honetan? Gutxi espero dut baina lan asko dut aurretik. Nire lehen diska konposatzen ari naiz eta apirilean hasiko gara grabaketa lanetan. Gogoa dut kanta berrietan lan egin eta eszenatokietatik pixka bat aldentzeko.
+ Info

2022.03.29

Berriak
Bestelakoak

INAEMen musikari laguntzei buruzko webinarra

2022eko apirilaren 1an, ostirala, 11:00etatik 12:00etara, Musika Bulegoak webinar bat antolatu du Sympathy for the Lawyer abokatu bulego espezializatuaren eskutik. Webinarra INAEMek ireki berri duen “Dantza, Lirika, Musika, Antzerkia eta Zirkurako diru laguntzen” deialdiari buruzkoa izango da. Laguntza hauek eskatzeko epea 2022ko apirilaren 8an amaituko da (lotura). Webinarrak Musikaren arloko laguntzen eskakizunak aztertuko ditu. Jarduera hau musika sektore osoari irekita dago baina Musika Bulegoko bazkideek lehentasuna izango dute plaza-kopurua gaindituz gero. Webinarrean izena emateko, formulario hau bete behar duzu: lotura.
+ Info

2022.03.29

Berriak
Ekitaldiak

Aurkeztu zure proposamenak Kultura Eskola katalogora maiatzak 15era arte

Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako (12-16 urte) ikastetxeei zuzentzen da Kultura Eskola programa, eta hainbat arlotako sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu, besteak beste, antzerki, dantza, musika, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak eta kultur ondarea. Maiatzaren 15a arte jasotzen diren proposamenak programako hurrengo deialdian ikastetxeei eskainiko zaien katalogoari gehitu ahal izango zaizkio, 2022-2023 ikasturtean garatu beharreko jarduerak aukeratu eta programatu ahal izan ditzaten. Nola parte hartu? Kultura Eskola katalogoan proposamenak sartzeko irizpideak eta prozedura Katalogoan proposamenak sartzea eskatu ahal izango dute arte eta kultura jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, baldin eta eranskin honetan jasotzen diren irizpideak eta baldintzak betetzen badituzte eta zerbitzu horiek emateagatik fakturatu ahal izateko legezko egoeran badaude. Pertsona edo erakunde bakoitzak ezin izango du bere izenean bi proposamen baino gehiago eduki katalogoan. Ezin izango dira katalogorako aurkeztu Gipuzkoako Foru Aldundiko beste dirulaguntza lerro batzuek finantzatutako erakundeen, kultur espazioen eta museo zentroen ohiko dinamiken barruan antolatzen diren ekimenak. Jarduerek bete beharreko baldintzak Proposatutako arte eta kultura jarduerek honako baldintza hauek bete behar dituzte: Honako esparru hauetako batekoa izatea: antzerkia, dantza, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, musika eta kultura ondarea. DBH eta OLHko ikasleentzat izatea, hau da, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat. Eskolako ikasgai batekin zerikusia izatea. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea. Genero berdintasuna bermatzea, bai edukietan bai eta hartzaile gisa dituzten ikasleen artean. Inklusiboak izatea, era guztietako gaitasun intelektual eta motorretarako. Komunikazioko hizkuntza euskara izatea. Jarduera bakoitzak saio bakarra edo gehiago izan ditzake. Saio baten gutxieneko iraupena 50 minutukoa izango da, eta jarduera osoa ezin izango da 15 ordutik gorakoa izan. Jardueraren prezioari dagokionez, aurrekontu unitatetzat hartuko da jarduera baten kostu osoa, –jarduera guztiz egiteko beharrezkoak diren saioak barne– ikasle talde bakoitzeko. Jardueraren prezioa ez da 3.000 eurotik gorakoa izango. Informazio gehiago esteka honetan.
+ Info

2022.02.07

Berriak
Nazioartekotzea

Brava artistak MIL Lisboa jaialdiko erresidentzia artistikoan hartuko du parte

Brava musikari donostiarra izan da MIL Lisboa jaialdiko erresidentzia artistikoan parte hartzeko hautatutako artista. Musika Bulegoak jaialdi honekin elkarlanean Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa antolatu du Lisboan (Portugal).   Horrela, Brava musikaria Bleid, Clara! eta Black Mamba nazioarteko artistekin sei egunez arituko da elkarlanean. Sormen prozesu honen emaitza irailaren 28an aurkeztuko da zuzenean MIL Lisboa jaialdiaren aurkezpen ofizialean.
+ Info

2021.12.13

Berriak
Nazioartekotzea

The Great Escape jaialdian parte hartzeko deialdia otsailaren 13an itxiko da

Munduko jaialdi ospetsuenetakoa da Brighton hirian egiten den The Great Escape. Talentu berria ezagutzera emateko helburua duen jaialdiak 2022eko edizioan parte hartzeko deialdia abian du eta otsailaren 13an itxiko da. 2022ko maiatzaren 11tik 14ra egingo da hurrengo edizioa. Jaialdi honek urtero hiriko 35 kontzertu aretoetan egiten diren 450 ekitalditik gora antolatzen ditu. The Great Escape-n aurreko edizioetan parte hartu duten artisten artean Adele, Stormzy, Ed Sheeran, HAIM, AJ Tracey, Vampire Weekend, Mura Masa, Skepta, Slaves, Charli XCX, Wolf Alice, Little Simz, Aitch, Foals, Loyle Carner, Rag ‘n’ Bone Man, Bon Iver eta Lewis Capaldi aurkitzen dira. Hemen aurkituko duzu izena emateko galdetegia.
+ Info

2021.12.13

Berriak
Nazioartekotzea

2022ko urtarrilaren 17an amaituko da Focus Wales jaialdian proposamenak aurkezteko deialdia

Urtero 300 kontzertutik gora antolatzen duen jaialdia da Focus Wales. Tokiko artista berriekin batera nazioarteko talentu berria bultzatzea helburu duen ekimen honek urtarrilaren 17an itxiko du 2022ko maiatzaren 5etik 7ra egingo den edizioan parte hartzeko deialdia. Focus Wales irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Urtero antolatzen den jaialdiak Galeseko musika industria bultzatzeko asmoa du. Wrexhamen egiten den nazioarteko Showcase jaialdiak Galeseko talentua nazioartean erakusteko asmoa dau eta horrekin batera nazioarteko proposamenak erakutsi. 2022ko jaialdia 11. edizioa izango da eta 15.000 lagunetik gora batuko dira bertan. Hirian zehar banatuko diren 20 eszenatikotan 250 artista baino gehiagok parte hartuko dute. Zuzeneko musikarekin batera musikaren industriaren topaketak, film emanaldiak, arte erakusketak eta beste hainbat ekitaldi antolatuko dira. Proposamenak aurkezteko deialdia 2022ko urtarrilaren 17an amaituko da eta esteka hau erabili behar da.
+ Info

2021.11.29

Berriak
Ekitaldiak

Musika Bulegoa, Durangoko azokan

Musika Bulegoak Durangoko Azokaren edizio berri honetan parte hartuko du bi jarduerarekin. Lehenengoa abenduaren 1ean, asteazkena, izango da Durangoko San Agustin kultur gunean eta musika profesionalen eta programatzaile publiko eta pribatuen arteko topaketa izango da. Topaketa hau hirugarren urtez ospatuko da eta guztira 15 talde eta artistek euren proiektuak aurkeztuko dituzte hogei musika programatzaile ingururen aurrean. Aurten Bulego, Joseba Irazoki, Ghau, Madeleine, Trakamatraka, Addar, Ether Ensemble, Gaur, Nahiak Nahi, Txiki Handia zara, Harribitxi, Bixente Martínez, Hibai Etxebarria, Peru Galbete eta Mikel Morenoren proiektuak aukeratu dira. Talde eta artistak, gehienak nobelak, beste batzuk ibilbide luzearekin, San Agustin antzokiko oholtzatik igaroko dira beren azken lanak zuzenean erakusteko. Jardunaldi hau musika sektoreko profesionalei zuzenduta dago. Abenduaren 5ean, igandea, Musika Bulegoak “Musika elektronikoa eta gaueko (ez)  kultura” mahai-ingurua antolatu du. Bertan, Inesek (Krii Kolektiboa), Jokin Telleriak (Dantz!) eta Nahia Zubeldiak (Lumi) hartuko dute parte. Jarduera hau 13: 30etan hasiko da Landakoguneko areto nagusian. Ez ahaztu zure lekua erreserbatzea.
+ Info

2021.11.24

Berriak
Nazioartekotzea

Fira Mediterrània de Manresa, proposamenak aurkezteko deialdia

2022ko urriaren 6tik 9ra egingo dute Manresako Fira Mediterràniaren 25. edizioa. Dagoeneko abian da 2022ko urtarrilaren 20an itxiko den proposamenak aurkezteko deialdia. Manresan egiten den Fira Mediterrània azoka sustraia, tradizioa eta herri-kultura eragile sortzaile gisa erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da. Fira Mediterrània sustrai tradizionalaren 360 graduetan zentratzen da, hasierako mailatik, ondare immaterialetik eta herentzia kulturaletik abiatuta, kultura herrikoi eta tradizionaleko elkarteetatik pasatuz, ondare immaterialetik abiatuta lan egiten baitute gizartearekin konektatuz, eta azkenik, sektore profesionala, tradizio horretatik abiatuta sortzen duten artistak. Fira Mediterrània-k arreta berezia jarri du horien guztien elkartrukean, harremanean eta elkargunean. Etxepare Euskal Institutuak Fira Mediterrània-rekin duen akordioari esker urtero euskal herriko musika proposamen bat aukeratzen dute azokan zuzenekoa eskaintzeko. 2021eko edizioan Amorante-k parte hartu zuen. Azoka honen garrantzia herrialde katalanetako programatzaileek parte hartzen dutela da eta topaketa estrategikoa da herrialde horietan bere musika zabaldu nahi dutenentza. Hemen aurkitu ditzakezu 2022ko urtarrilaren 20an itxiko den deialdiaren oinarriak.
+ Info

2021.11.16

Berriak
Nazioartekotzea

Vulk, Ipar Mazedonian egingo den Pin Conference 2021 topaketan

Bilboko Vulk taldeak azaroaren 25etik 27ra egingo den Pin Conference nazioarteko topaketan parte hartuko du. 2021eko azaroaren 14an Zinebi jaialdiaren baitan Vulk Ez  Da ikuskizuna aurkeztu zuen talde bilbotarrak eta 2022an disko berria argitaratuko duela iragarri zuen. Basque.Music. ekimenak lehen aldiz parte hartuko du Skopje hirian egingo den nazioarteko musika azokaren edizio berrian. 2012an lehen edizioa egin zenetik, AKSIRAT kultur eta elkarteak antolatu du topaketa, eta Taksirat Festivalospetsuaren parte da (Yourope eta ETEP bezalako elkarteetako bazkide den jaialdia). PIN Conference Music Moves Europen baitan dagoen HEMI (“Hub for the Music Innovation”) ekimenaren baitan dago eta eta INESeko  (“Innovation Network for European Showcases”) bazkide da. Aurreko edizioetan nazioarteko jaialdi nabarmenetako ordezkariek parte hartu dute kongresu honetan: Glastonbury, Sziget, Roskilde, EXIT, Lollapalooza Berlin, Pohoda, Waves Bratislava, etab.
+ Info

2021.11.04

Berriak
Sustapena

EH SONA 21

Azaroaren 6tik abenduaren 10era egingo dute Bartzelonan Euskal Herria Sona’21. Jaialdi honek ospatuko duen 23. edizioa izango da eta Bartzelonako Euskal Etxetikadierazi duten bezela Euskal musikak Bartzelonako kaleak hartuko ditu. Urte eta erdiaren ondoren dantza egiteko aukera eskainiko du EH SONAk hiriko kaleak kolorez eta bizitzaz zipriztinduko dituelarik. Kontzertu eta liburu aurkezpenek osatuko dute 2021eko programazioa. Antolakuntzak bere esker ona adierazi die 23. edizio hau egitea ahalbideratu duten taldeei eta musikariei. Gainera, Bartzelonako Euskal Etxearen bazkideak ere eskertu nahi izan ditu garai ilunotan haien babesik gabe ezingo luketelako aurrera egin. EH SONAk Etxepare Euskal Institutuaren babesa du eta jaialdi honi esker Euskal kulturak katalunian leku bat izaten jarraitzen du. EH SONA 2021 PROGRAMAZIOA
+ Info

2021.11.04

Berriak
Bestelakoak

Beste Bat Berritzen deialdia

Eusko Jaurlaritzak zuzeneko arteak (musika, antzerkia, dantza, zirkua eta bertsolaritza) eta zinema dinamizatzeko Beste Bat Berritzen programa jarri du martxan.  Programaren helburua Covid-19aren pandemiak zuzeneko arteen egindako kaltea nolabait arintzea da. Horretarako 1,5 milioi euroz lagunduko dira 2021eko urriak eta 2022ko martxoa bitartean egingo diren ikuskizunak. Iaz ez bezala, laguntza zuzenean Kultura Sailak kudeatuko du. Dirulaguntzak eskatu nahi dituztenek egoitza soziala EAEn izan behar dute eta zuzeneko arteen programazioa egin ohi den EAEko espazioen titularrak edo/eta kudeatzaileak izan beharko dira. Interesa dutenek azaroaren 29ra arte izango dute eskabideak aurkezteko epea. Informazio gehiago:  https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/beste-bat-berritzen-arte-biziak/web01-a2kultur/eu/
+ Info

2021.11.02

Berriak
Ekitaldiak

DA Pro! III. topaketarako deialdia

Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko III. topaketa antolatuko du DA Pro! ekimenaren barruan. Ekimenaren helburuak: Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko. Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko Topaketaren formatua: Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak. Zuzeneko emanaldiak dituzten aurkezpenak lehenetsiko dira. Horretarako, aretoak musika set bat izango du. Beste material batzuk ere erabili ahal izango dira, hala nola fitxak, ikus-entzunezko euskarria… Hautatutako taldeek eta/edo artistek 100 euroko laguntza jasoko dute Musika Bulegotik, dietak eta joan-etorriak ordaintzeko.  Aurkezpenak euskaraz egingo dira. Eguna eta lekua: 56. Durangoko Azokan, abenduaren 1ean, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko San Agustin Kultur Gunean (San Agustinalde Kalea, 12) Nori zuzdendua: Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab. Aukeratzeko irizpideak: Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero. Euskarazko proiektua izatea Proiektu eta diskoen estreinaldiak (Durangoko azokan salgai) Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea Epeak Azaroaren 11ra arte izena emateko epea egongo da. Musikariek durangokoazoka.eus webguneko formulario bidez eman beharko dute izena.  Programatzaileek Musika Bulegoarekin bat egin beharko dute: ruth@test.nuco.es / 688 84 31 19
+ Info

2021.10.25

Berriak
Sustapena

Idoia, Afrika Bibang eta Dupla, Artistas en Ruta zirkuituan

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2022ko urteko lehendabiziko seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Idoia, Afrika Bibang eta Dupla. Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlari “Artistas en Ruta”-n parte hartutakoak dira; Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera besteak beste. Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du eta hurrengo zikloan proposamenak aurkezteko deialdia irekite dago esteka honetan.
+ Info

2021.10.18

Berriak
Nazioartekotzea

Basque. Music. at PIN CONFERENCE 2021: Euskal taldeentzako deialdia

Basque.Music. ekimenak 2021eko azaroaren 25etik 27ra Ipar Mazedonian egingo den PIN CONFERENCE nazioarteko musika azokan kontzertu bat eskaintzeko deialdia egin du. Euskal Herriko talde eta bakarlariei zuzenduta dago deialdi hau. PIN CONFERENCE-en antolatzaileek aukeratuko dute kontzertua eskainiko duen euskal taldea edo bakarlaria. Topaketa hau Europako Ekialdeko jaialdi eta promotoreen bilgune izaten da eta euskal musika zonalde horretan zabaltzeko aukera aparta da. BASQUE. MUSIC.-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Azoka honetan parte hartzeko deialdia itxita dago. Basque. Music. ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza). Edozein zalantza argitzeko, hona jo dezakezu: arkaitz@test.nuco.es PIN CONFERENCE 2012an lehen edizioa egin zenetik, AKSIRAT kultur eta elkarteak antolatu du topaketa, eta Taksirat Festival ospetsuaren parte da (Yourope eta ETEP bezalako elkarteetako bazkide den jaialdia). PIN Conference Music Moves Europen baitan dagoen HEMI (“Hub for the Music Innovation”) ekimenaren baitan dago eta eta INESeko  (“Innovation Network for European Showcases”) bazkide da. Aurreko edizioetan nazioarteko jaialdi nabarmenetako ordezkariek parte hartu dute kongresu honetan: Glastonbury, Sziget, Roskilde, EXIT, Lollapalooza Berlin, Pohoda, Waves Bratislava, etab.
+ Info

2021.10.16

Berriak
Sustapena

Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME PRO 2021 azokan

Urriaren 27tik 29ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME PRO azokaren edizio berri bat. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten beste behingoz topaketa presentzialak eta online hitzaldiak uztartuko dira. Azkenengo asteetan ezagutu ditugun irekiera neurrien ondorioz ospakizun festa batean bilakatuko da 2021eko BIME PRO. Euskalduna jauregia izango da programa presentzialaren egoitza, baina eduki guztia plataforma batetik jarraitzeko aukera ere egongo da; plataforma hori bime.net webgunean dago. Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek BASQUE. MUSIC. plataformatik gidatuko dira. BIME PRO azoka presentzialak irauten dituen hiru egunetan zehar, BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena. URRIAK 27 ASTEAZKENA 11:10ean ‘The Pop Venue as an Experimenta Community Space’ mahai-inguruan parte hartuko dute Worm (Rotterdam), VK (Brusela), Kvaka 22 (Belgrado) eta Dabadaba (Donostia) aretoetako arduradunek. Horren ostean, 12:20ean, ‘Try-angle: a collaborative tool to share innovative ways of building new audiences, presentation by Ken Veerman‘ mahai-ingurua izango da. Bi hitzaldi hauek 2E aretoan ospatuko dira eta Kultura Live, Live DMA eta BIME PROren arteko elkarlanean antolatuko dira. Arratsaldean, 18:00etan, BASQUE. MUSIC.-ek ongi etorri koktela eskainiko du Hall nagusian. URRIAK 28 OSTEGUNA Azokaren bigarren egunean, 11:10ean, Artisten kanpo-zabalkundea eta nazioartekotzea covid-19aren osteko aroan mahai-ingurua antolatuko du MIE Elkarteak. 13:50etan Meet the BASQUE. MUSIC. pitching saioa egingo da 5B aretoan. Saio honetan Euskal Herriko profesional ezberdinek bere proposamenak aurkeztuko dizkiete nazioarteko profesionalei bost minutuko aurkezpen azkarretan banatuko den saioan. BIME Cityren programazioaren barruan, eta BASQUE. MUSIC.-en ekimenez, Rodeo, Airu eta Father Alien taldeen showcase kontzertuak egongo dira 20:30etatik aurrera Stage Live aretoan. Sarrera doakoa izango da. URRIAK 29 OSTIRALA BIME PRO azokaren azkenengo egunean Musikari elkarteak Artistaren Estatutua: Musikarientzako gakoak hitzaldia antolatuko du 0C aretoan. Eva Moraga abokatuak eskainiko du hitzaldia.
+ Info

2013.10.20

Berriak
Nazioartekotzea

Merina Gris taldeak Rotterdameko WORM aretoan egonaldi artistikoa egingo du

Musika Bulegoak eta Worm aretoak egindako akordioari esker Merina Gris taldeak astebeteko egonaldi artistikoa egingo du Rotterdamen. Abenduaren 3an hasiko den egonaldi honetan, Merina Grisek Worm aretoko estudioan lan egiteko aukera izango du eta hainbat data garrantzitsu izango ditu egonaldiak: abenduaren 6an kontzertua eskainiko du Worm aretoan bertan nazioarteko beste bi talderekin batera. Abenduaren 8an, Frisiako Leeuwarden-era joango dira eta bertan Neushooorn telebistan bi abesti grabatuko dituzte zuzenean. Azkenik, abenduaren 9an Leeuwarden-eko Het Clubhuis aretoan kontzertua eskainiko dute egonaldiari amaiera borobila emateko. Taldeak sare sozialetan iragarri duenez, abenduaren 2an ‘Gureak ez Zirenak’ EP berria argitartatuko du.
Albisteak

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak

Default content